Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Osasun-arloko ikerkuntzarako eta berrikuntzarako inbertsioa mailaka handitu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun-arloko I+G+b-ko inbertsioak are gehiago egin du gora. 2017an, osasun-arloko I+G proiektuentzako diru-laguntza deialdia; Biocruces, Biodonostia eta Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuentzako diru-laguntzak RIS3 estrategiaren arloetan lankidetza indartzeko; sektore arteko proiektuak prestatzeko diru-laguntzak; eta Erosketa Publiko Berritzailera bideratutako funtsak, guztira, 4,7M euro baino gehiagokoak izan dira.

2018an, Sailak I+G+b-en egindako inbertsioa, guztira, 5,2 milioi eurokoa izan da. Horren baitan daude I+G-rako diru-laguntzen deialdiak eta RIS3 biozientziak osasuna dinamizatzekoak; produktu, gailu eta teknologien testak egiteko froga-banku modura osasun-sistemaren funtzionamenduari laguntzekoak; eta Erosketa Publiko Berritzailearentzako laguntzak.               

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2017ko azaroaren 21eko Gobernu Kontseiluak, Osasun Sailak proposatuta, guztira 437.000 euroko diru-laguntzak onartu ditu, osasun arloko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuetarako eta ikerlari gazteak kontratatzeko.

Berria
2017.eko azaroak 21
Osasun sailak osasun arloko ikerketa proiektu eta garapenetan aurten egin duen 4 milioi euroko inbertsio publikoa osatzera datoz laguntza horiek (Gobernu Bilera 2017-11-21)
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak 4M € bideratu ditu osasun-arloko I+G proiektuetara, 2016. urtearekin alderatuz, % 53 gehiago. Deialdi horri esker, osasun-politikekin lerrokatutako eta ZTPB 2020 eta RIS3 Euskadi estrategien esparruko proiektu hauek finantzatu dira: osasun-zerbitzuetako ikerketako talde sortu berrien I+G proiektuak, lankidetza-proiektuak eta osasun-arloko garapen teknologikorako proiektuak.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 400.000 € bideratu ditu Osasun Ikerketa Institutuen proiektuak babestera, RIS3 estrategiaren interes-arloetan: berrikuntza kirurgikoa, 3D inprimatzea, zahartzea, living lab neuro, gaixotasun arraroak, terapia aurreratuak eta biofarmazia.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017-11-21. Agindua, Gaixotasun neurodegeneratiboak ikertzeko proiektuetarako BIOEF Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Euskal Fundazioaren laguntzen deialdia onesten duena. (376.948,80€)

EHAA xedapena
2018.eko irailak 24
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak eskaintzen baitira neuroendekapenezko gaixotasunen inguruko ikerketa proiektuentzat.
2018/11/29 Osasun sailburuordea

Euskal osasun-sistemak minbiziari buruzko 400 ikerkuntza-proiektu baino gehiagotan hartzen du parte, prebentzioa, diagnosia eta tratamendu pertsonalizatuagoak egin ahal izateko diziplina anizkuneko arretan hobekuntzak erdiesteko.

Berria
2018.eko otsailak 03
Euskal osasun sistema publikoak minbizia ikertzeko 400 proiektu baino gehiagotan parte hartzen du
2018/07/03 Osasun sailburuordea

Gobernu Kontseiluak, 2018ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, onetsi du 2018rako osasunaren inguruko ikerkuntza eta garapen proiektuetarako diru-laguntzei buruzko diru-laguntzen deialdia, guztira 3.785.000 euroko zenbatekoa duena. Tasun desberdineko lantaldeen arteko lankidetza sustatzen du deialdiak, osasunera bideratutako garapen teknologikoari laguntzeko eta, ahal denean, aberastasuna sortzeari ere laguntzeko. AGINDUA, 2017ko maiatzaren 15ekoa, Osasuneko sailburuarena, osasunari buruzko ikerkuntza- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2018ko deialdia arautzen duena.

Osasuneko I+Grako laguntzen deialdiaren azken zuzkidura 4.010.000 euro izatera heldu da, eta 57 proiektu finantzatzea ahalbidetu du. Horietako asko, zientzia, teknologia eta berrikuntzarako euskal sareko zenbait eragilerekin elkarlanean.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018002756

 

Berria
2018.eko maiatzak 15
Eusko Jaurlaritzak 3,7 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu osasuneko ikerketa eta garapen proiektuetarako laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-05-15)
2018/12/28 Osasun sailburuordea

2018ko otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Osasun Sailak aitortu eta eskertu du euskal emakume ikerlariek egiten duten lan funtsezkoa, eta agerian ipini du I+G-ean diharduten profesionalen % 64 emakumezkoak direla.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Gobernu Kontseiluak, 2018ko maiatzaren 29ko bilkuran, onetsi du 734.000 € ematea Biodonostia eta Biocruces Osasun Ikerkuntzako Institutuei gailu medikoen eta osasun-teknologien frogak eta baliozkotzeak landu ahal izateko, euskal osasun-sistemaren funtzionamenduari laguntzeko froga-banku modura joka dezaten. Bioarabak 266.000 € ditu helburu berbererako, eta horrela, milioi bat euro zuzkitzen dira guztira.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Osasun-sisteman I+G jarduerak gauzatzeari buruzko datuak 58,4 milioi eurotik gorakoak dira, kanpoko funtsetatik eta barneko baliabideetatik datozenak, inbertsioen kapitulua barne. Zifra horrek azken urteetako goranzko joera berresten du (2013: 51,7 m €; 2014: 52,2 m €; 2015: 54,6 m €; 2016: 56,4 m €; 2017: 64,1 €). 2017ko datuak zati oso garrantzitsu eta ezohiko bat hartzen du inbertsioen kapituluan (11,8 milioi €), Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuak 2018an inauguratutako eraikin berriari lotuta. 2016ko datuekin alderatuta, 2018ko igoera % 3,4koa izan da (2019/11/27 eguneraketa).

2019/11/27 Osasun sailburuordea

New Medical Economics aldizkari digitaleko Argitalpen Kontseiluak eta irakurleek Euskal Osasun Sistema Publikoa aukeratu zuten «2018ko osasun-jarduera berritzaileena duen autonomia-erkidego» gisa, aldizkariak urtero antolatzen dituen sarietan. 

Berria
2018.eko azaroak 10
Hamar pazientetik seik bikain kalifikazioa eman diote Osakidetzako osasun zentroetan jasotako arretari, 2013ko kalifikazioa baino % 10 handiagoa
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2018ko irailaren 25eko EHAAn 2018ko irailaren 4ko AGINDUA argitaratu zen, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baita Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) iktusari buruzko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia.  Deialdiaren zuzkidura: 293.118,39 euro.

EHAA xedapena
2018.eko irailak 25
AGINDUA, 2018ko irailaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baita Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) iktusari buruzko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia.
2019/01/03 Osasun sailburuordea

EiTB Maratoia 2018. Biriketako minbizia bistaratzeko, eta bere gainean sentsibilizatzeko eta informatzeko kanpaina, komunikazioko eta gizarte-intereseko ardatzaren inguruan ahalik eta inpaktu handiena lortzeko, interes-taldeen onura lortzeko eta gaixotasun hori ikertzeko dirua biltzeko helburuarekin.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Osakidetzak minbizia ikertzeko 378 proiektutan parte hartzen du, 7,7 milioi euroko kanpo-finantzaketarekin, Bioaraba, Biocruces-Bizkaia eta Biodonostia Ikerketa Institutuetan jarduera egiten duten puntako ikertaldeen bidez ikertzeko

Berria
2019.eko otsailak 03
Osakidetzak aurrera egiten du minbizia ikertzeko 380 proiekturen bitartez
2019/02/04 Osasun sailburuordea

Gobernu Kontseiluak, 2019ko apirilaren 30ean egindako bilkuran, osasuneko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen deialdia onartu du, 4.010.000 euroko aurrekontuduna. (2019-04-30)

Berria
2019.eko apirilak 30
Eusko Jaurlaritzak 4 milioi eurotik gora bideratuko ditu osasuneko ikerketa- eta garapen- proiektuetara (Gobernu Bilera 2019-04-30)
EHAA xedapena
2019.eko maiatzak 20
AGINDUA, 2019ko apirilaren 30ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita osasunari buruzko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzen 2019ko deialdia.
2019/05/23 Osasun sailburuordea

 

 

 

Euskadik saria jaso du, autonomia-erkidego batek sustatutako osasuneko berrikuntza teknologiko onenaren saria hain zuzen ere. Saria, Tecnología y Salud fundazioak eta Federación Española de Empresas de Tecnología Sanitaria (Fenin) federazioak osasun-teknologiaren eremuko bikaintasuneko ekimen, jarduketa eta ibilbideei ematen dieten ‘Teknologia eta Osasuna’ sarien 12. edizioaren baitan jaso da.

Saria esna dagoen pazientearekin eginiko garuneko kirurgiaren proiektuari eman diote Proiektu hori Osakidetzak eta Basque Center of Cognition, Brain and Language-k (BCBL) garatutakoa da. Saritutako proiektuaren bidez, sekuelak murriztu eta giza faktorea sustatu nahi da eta, horretarako, paziente bakoitzarekiko komunikazioan lan egin; halaber, helburu da ezagutza-funtzioen euskarri diren –zehazki hizkerarenak– garuneko sareei buruzko ezagutza sortzea. (2019/10/02)

2019/10/03 Osasun sailburuordea

Osasuneko sailburuaren 2019ko apirilaren 30eko Aginduaren bidez osasun-arloko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako  laguntzen deialdia ebatzi egin da eta «Interes bereziko ekintza osagarriak» izeneko 3. lerroari zuzendutako laguntzak eman dira. (2019(10/23)

 

2019/10/23 Osasun sailburuordea

2019ko urriaren 25ean, honako agindu hau argitaratu zen EHAAn: Agindua, 2019ko urriaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza sanitariorako Euskal Fundazioaren "Stop fuga de cerebros" Roche doktoretza-ondoko laguntza arautu eta horretarako deialdia egiten duena. Deialdiaren diru-zuzkidura 60.000 eurokoa da, eta BIOEF eta Rocheren arteko lankidetza-hitzarmen baten emaitza da. (2019-10-25) 

2019/11/27 Osasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila Innova Health 2019 Kongresuan izan da. Kongresu hori Madrilen egin da eta bertan 2.000 profesionaletik gora bildu da, osasun-berrikuntzaren arloko askotariko alderdiak aztertzeko.  

Bertan adierazitako kontuen artean, honako hau adierazi du Nekane Murga Osasuneko sailburuak: ezinbestekoa dela ikerketan eta berrikuntzan aurrerantz egitea eraginkortasunez bizi-kalitatea hobetzeko, osasunean emaitzak lortzeko eta balioa sortzeko. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak eutsi egiten dio hartu duen konpromisoari urtero I+G+i-n inbertsioa % 5 igo eta berrikuntza irekia sustatzen jarraitzeko eta, hartara, osasun-sistemaren erronkei erantzuteko.

Osakidetzak eta bere ikerketa-zentroak 300 proiektutan baino gehiagotan lan egiten dute, eta ahalegina egiten da ideiak eta emaitzak osasun-sistemaren osotasunari aplikatzeko (2019-10-30).

 

2019/11/05 Osasun sailburuordea

2019ko urriaren 1ean, EHAAn argitaratu zen Osasuneko sailburuaren 2019ko irailaren 10eko Agindua, BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioaren biriketako minbizia ikertzeko proiektuetarako laguntzen deialdia arautu eta egiteko dena. Deialdiaren diru-zuzkidura 302.000 eurotik gorakoa da. (2019/10/01).

 

2019/11/27 Osasun sailburuordea

EITB Maratoia 2019. 20. edizioa. Haurren minbizia ikusarazteko, sentsibilizatzeko eta hari buruzko informazioa emateko kanpaina, haurren minbizia ikertzeko funtsak lortzeko, besteak beste. Gizartearen elkartasunari esker, orain arte 4,2 milioi euro bideratu dira 87 ikerketa-proiektutarako: minbizia, gaixotasun kardiobaskularra, Alzheimerra, autismoa, desgaitasun intelektuala, buruko gaixotasuna, hartutako burmuineko kaltea, transplanteak eta gaixotasun arraroak. https://www.bioef.org/eu/elkarrekin-egin-dezagun-lan/ (2019/11/27)

 

2019/11/27 Osasun sailburuordea