Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Graduaren aurreko eta graduaren osteko prestakuntza bultzatu, osasun-arloko lanbideen premiak ebaluatuz

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Sailaren helburuetako bat osasun-arloko profesionalak hobeto prestatuz osasun-zerbitzuen kalitatearen hobekuntza sustatzea da. Horretarako, 2017ko ekainaren 6ko Aginduaren bidez, atzerriko zentroetan eta Estatuko unibertsitateetan prestakuntza-egonaldiak egin ahal izateko bekak eta diru-laguntzak eskaini dira, 108.010 € guztira.

Berria
2017.eko ekainak 06
Osasun Sailak 108.000 euro bideratu ditu 2017an Euskal Osasun Sistemako profesionalen prestakuntzarako beketara eta laguntzetara (Gobernu Bilera 2017-06-06)
EHAA xedapena
2017.eko ekainak 29
AGINDUA, 2017ko ekainaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, arlo sanitarioko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko 2017ko deialdia egiteko dena.
2018/11/20 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak euskal osasun-sistema publikoko graduatu aurreko prestakuntza-gaitasunak berrikusi ditu eta, 2017-2018 ikasturteari begira, gure zentroetan prestakuntza-gaitasun praktikoa handitzea hitzartu du UPV/EHUrekin. Hori horrela, gehiago izango dira fakultate horretako plazak, eta eskuragarriago egongo da gure gazteek neurri handi batean eskatzen duten prestakuntza.

2018/11/20 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 23ko Aginduaren bidez, osasunaren esparruan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteentzako, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoentzako eta osasun-alorreko profesionalen elkargo ofizialentzako laguntzak emateko deialdia egin zen, 2018. urtean zehar erakunde horien funtzionamendua eta langileen etengabeko prestakuntzarako jardueren antolaketarako (79.409 euroko laguntza).

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/11/1805543a.pdf

Berria
2018.eko irailak 18
Osasun sailak onartu du 2018-2019an osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deialdiaren agindua (Gobernu Bilera 2018-09-18)
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Osakidetzak Graduondoko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko 446 plaza eskainiko ditu, 2019. urterako; hau da, aurreko urtean baino % 19 gehiago. 2019ko BAME deialdirako jada onartu den gehikuntza Estatuan eskainitako handiena da.

Osasun Sailak egindako lanaren ondorioz, osasun-zentroetan espezialistak prestatzeko beste 48 plaza egiaztatzea lortu du Euskal Autonomia Erkidegoak 2019ko maiatzaren 10ean. Bada, 2019ko maiatzaren 27tik aurrera estaltzen hasiko diren 446 plazei gaineratu behar zaizkie 48 horiek. (2019-05-10) 

Berria
2018.eko irailak 21
Osakidetzak Prestakuntza Sanitario Espezializatuko plazen kopurua % 19 handitu du belaunaldi erreleboa bermatzeko
Berria
2019.eko maiatzak 10
Euskadik lortu du beren osasun zentroetan espezialistak prestatzeko 48 plaza berri egiaztatzea
2019/05/17 Osasun sailburuordea

Arlo sanitarioko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deialdia egiten da. Gaur arte, bi deialdi egin dira: 2018koa eta 2019koa. Deialdi bakoitzerako  108.010 € jarri da. Gaur arte, 216.020 €. (2019/06/14)

Berria
2019.eko maiatzak 21
Osasun sailak, aurten, 108.000 euro bideratu ditu, osasun arloko profesionalen prestakuntzarako beka eta laguntzetara (Gobernu Bilera 2019-05-2019)
2019/07/10 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Lan eta Justizia Sailak lankidetza-hitzarmena berritu dute, mediku forentseen aditu-prestakuntzarako eta peritu-probak egiteko

Berria
2019.eko otsailak 04
Osasun Sailak eta Lan eta Justizia Sailak akordioa sinatu dute, mediku forentseen prestakuntzarako eta peritu-probak egiteko
2019/02/04 Osasun sailburuordea

2019ko barneko mediku egoiliarrentzat aukeratzea errazagoa izan dadin, apirilaren 5etik 12ra bitartean ate irekien jardunaldia egingo da. Horren bidez zuzenean ezagutu ahal izango dituzte Euskadin irakasteko izendatuta dauden 16 zentroak eta ikastetxeak. (2019-04-09)

Berria
2019.eko apirilak 04
Osakidetzak ateak irekiko dizkie egoiliarrei, bihartik aurrera, prestakuntza jasotzeko zentro onena aukeratzen laguntzeko
2019/04/16 Osasun sailburuordea

2019an, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren Lantaldean parte hartu da etorkizuneko osasun-lanbideetako espezialisten premiak zehazteko. Era berean, EAEko Prestakuntza Sanitario Espezializatuko ikasleen gogobetetasuna ebaluatzeko erreminta aldatu da. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Osasun-prestakuntza espezializatua emateko tutoreak akreditatzeko eta berrakreditatzeko prozedurarako deialdia egiten da honako ebazpen honen bidez: EBAZPENA, 2019ko uztailaren 8koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena. (2019/07/19)

 

2019/07/19 Osasun sailburuordea