Ekimena 1. Osasun-zientziekin zerikusia duten lanbideak garatu, hezkuntza-sare publikoan zein pribatuan
![]() |
|
---|---|
3 | Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea. |
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Giza Baliabideen Batzordean parte hartu da, Zaintza Paliatiboen Egiaztapenaren Diploma lortzeko proposamenak egiten. (2017/09/26) |
2018/03/23 | Osasun sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzak eta UPV/EHU-k ikasgela bat eratu zuten, Medikuntza Graduko ikasketetan familia eta komunitateko medikuntza lehen mailako arretako prestakuntza-esparru gisa sendotzeko. |
2018/12/26 | Osasun sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzak Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria bultzatuko du Bilbon, Basurtoko Ospitalearen alboan. Eraikin berriak Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako gradu ikasketak aterpetuko ditu, baita Osasun Zientzien alorreko sei Master ofizial ere. Onarturiko proiektuak 52.129.632 euroko inbertsioa aurreikusten du.
|
2018/12/28 | Osasun sailburuordea | ||
2019ko lehen seihilekoan, Familia eta Komunitateko Medikuntzako Ikasgela sustatzeko talde bat sortu da. Horrela, ikasgela horren eskumenekin lotuta egin behar diren ekintza batzuk zehaztu dira; lehenengo bilera egin da (2019/05/14). |
2019/05/22 | Osasun sailburuordea |