Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Osasun-arloko langileen lan-baldintzak hobetu. Horretarako, Euskadiko Osasun Sistemako langileen lana eta familia bateragarriak egiteko neurriak garatuko ditugu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osakidetzako mahai sektoriala 2017ko martxoaren 28an, ekainaren 5ean eta ekainaren 23an bildu da; ordezkaritza sindikalak plazaratutako gai gehienei berriz heltzen dien eskaintza egin da horren barruan. Honako hauek, besteak beste: lan-baldintzei buruzko akordio berri bat lortzeko proposamen berri bat negoziatzea; Osakidetzako plantilla finkatzea; 2014-2015 LEP aurten amaitzea eta 2016-2017 LEP berri bat zehaztea, guztira 3.335 plaza barne hartuta (2.135 plaza 2017 LEPean, jada onartuta dagoen 2016 LEPeko 1.200 plazetara gehitzeko); Lekualdatze Lehiaketa bat egitea (2016ko akordioa aldatzea eta LEPeko lanpostuen % 90 ateratzea eskaini da, baita Lekualdaketa Lehiaketa ireki eta etengabeak egiteko sistema berri bat sortzeko konpromisoa ere; 2018tik aurrera aplikatzeko); Lizentzien eta Baimenen akordio berri bat, indarrean dagoena ordezteko, eta aldi baterako kontratazioari buruzko akordio berri bat egitea, profesionalak azkarrago sar daitezen zerbitzu-erakundeetara.

LEPen eta lekualdaketa-lehiaketaren arloan akordioa lortu da SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoarekin 2017ko ekainaren 23an egindako mahai sektorialean.

2017ko ekainaren 23an bildu zen sektore-mahaian SATSE, UGT eta Sindicato Médico erakunde sindikalekin erdietsitako akordioari men eginez, 2018ko urtarrilaren 16an adostu ziren, sindikatu horiekin beroiekin, 2016-2017 LEPa egiteko oinarriak eta baldintzak, hala nola langileria mediko eta teknikoarentzat erretiro-adina urtebete luzatu eta 68 urtetan ipintzeko aukera, profesionalen eskaintzaren eta eskariaren egoera behar beste hobetzeko.

Oinarri orokorrak argitara eman ziren EHAAn 2018ko otsailaren 8an, eta berariazkoak otsailaren 15 eta 19an eta martxoaren 5ean argitaratu ziren EHAAn. Azkenik, 2018ko apirilaren 10ean eta 13an, informazio-agiri baten bidez jakinarazi ziren 2016-2017 LEPko azterketak egiteko egunak. 2018ko uztailaren 1ean, deitutako 86 kategorietako azken azterketa egin zen.

Lekualdatze Lehiaketari dagokionez, argitaratu dira jada behin-behineko destino-esleipenak multzokatzeko erabili diren 6 multzoetatik 2tan, Medikuntza Fakultatibo eta Ospitale-eremuko Teknikariei eta Lehen Mailako Arretako Medikuntza Fakultatiboei dagozkienak.

Berria
2017.eko ekainak 23
Osakidetzak akordioa lortu du SATSE, UGT eta Sindikatu Medikoarekin aurten 3.335 plaza eskainiko dituen Enplegu Publikorako Eskaintza egiteko
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2017ko azaroaren 9ko Hitzarmenaren bidez, Erakunde publikoaren 2017. urteko Enplegu Publikorako Eskaintzetako plazen behin-betiko kopurua onartzen da. Ondorioz, guztira, 2017ko lan-eskaintzan, 2.104 lanpostu sartuko dira txanda irekian; horietatik, 962 langileen berritze-tasari dagozkio, eta 1.142, berriz, tasa gehigarriari, Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legearen (ekainaren 27ko 3/2017) 19.bat.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Gainera, 31 lanpostu eskaini dira barne-sustapenaren bidez.

Bestalde, 2016ko lan-eskaintza publikoan, guztira, 912 lanpostu eskaini ziren txanda irekian, eta 288 barne-sustapenaren bidez.

Horrela, guztira, 3.335 lanpostuko eskaintzari eutsi zaio, 2016 eta 2017ko bi lan-eskaintza publikoei dagozkienak. Horietatik, 3.016 txanda irekian eskaini dira, eta 319, berriz, barne-sustapeneko prozesuetan.

Berria
2017.eko urriak 31
Akordioa Osakidetzaren eta SATSE, SME eta UGT sindikatuen artean, 3000 lanpostu baino gehiagoko lekualdatze-lehiaketa deitzeko
2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017ko urriaren 31an, Osasun Arloko Mahai Sektorialean Akordio bat lortu zen SATSE, SME eta UGT sindikatuekin eta, horren bidez, lanpostuak eskaintzeko eta lan-destinoak esleitzeko irizpideak eta 2017rako Osakidetzako Lekualdatze Lehiaketaren oinarriak ezarri ziren.

Ezarritakoari jarraikiz, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren akordioaren bidez, Lekualdatze Lehiaketa baterako deialdia gauzatu zen Osakidetzan 2017an zehar, Zerbitzu Erakundeetako langileek, behin betiko, borondatezko mugikortasuna izan zezaten, 2017ko ekainaren 23an sinatutako Osasun Arloko Mahai Sektorialeko Aurreakordioan eta 2017ko urriaren 31ko Osasun Arloko Mahai Sektorialeko Akordioan ezarritako irizpideen arabera.

2018ko azarotik 2019ko otsailera bitartean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira deialdiak izan eta eskaerak jaso diren kategoria guztietako behin betiko destinoen esleipenak zein onartutako eta kanpoan utzitako pertsonen behin betiko zerrendak jasotzen dituzten Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenak. Oraindik ere lau kategoria geratzen dira ebatzi zain. Hori horrela, 72 kategoriatako 1.633 destino esleitu dira.

Era berean, eskaerak jaso ez dituzten 11 kategoriak esleitu gabe uzten dituzten Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpenak ere argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. (2019/05/16)

Akordio horri jarraikiz, lekualdatzeetan, kategoria desberdinei dagozkien 3.004 lan-destino eskaini dira.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Izendatzeko modalitate berri egonkor eta malgu batu martxan jartzea, estaldura-behar arruntak estaltzera bideratua, 12 hilabeteko iraupenekoa, luzatzeko aukerarekin.

Modalitate horren ezarpena Lehen Mailako Arretako medikuen arloan hasiko da.

Modalitate-mota horretatik, 2018. urtean, guztira, 228 izendapen formalizatu dira.

2019an indarrean jarraitzen du izendapen egonkor eta malguen eskaintzak. [AS1] Maiatzean era horretako 81 izendapen eskaini dira Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategorian.(2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Lekualdatze-lehiaketetarako sistema ireki eta iraunkor bat ezartzea, 2017ko Lekualdatze Lehiaketa amaitu ondoren aplikatu behar dena.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluak lekualdatzeen lehiaketa irekia eta etengabea arautzeko sistemaren gaineko akordioaren zirriborroa egin ostean, 2017ko ekainaren 23ko aurreakordioaren jarraipen batzordeko kide diren sindikatuekin negoziazioa abiatu da.

Era berean, lekualdatzeen lehiaketa irekia eta etengabea arautzeko sistema garatzea ahalbidetzen duten erreminta informatikoak prestatzeko lanak abiatu dira. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Aldi Baterako Kontratazioetarako Akordio berri bat egitea, 2011ko maiatzaren 9an Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Erabakitik eratorritakoa ordezkatuko duena.
Erabaki berri hori 2016-2017ko EPEa amaitu ondoren aplikatuko da eta zerrenda bakarraren irizpidean oinarrituta landuko da, lanpostu hutsak eta erreserbatuak betetzeko eta ordezkapen eta gertakizunetarako zerrendarako

2018/01/25 Osasun sailburuordea

Osakidetzak, Osakidetzaren Erasoen Behatokiaren bileran, osasun-arloko profesionalek jasaten dituzten erasoen aurkako komunikazio-kanpaina aurkeztu du, erabiltzaileentzako informazioa indartzea eta erabiltzaileek kontzientzia hartzea aurreikusten duena, ahalik eta errespeturik handienarekin joka dezaten profesional guztiekiko.

Berria
2017.eko urriak 20
Osasun Sailak eta Osakidetzak kanpaina bat jarriko dute martxan, zero tolerantzia aldarrikatzeko bertako profesionalek jasaten dituzten erasoen aurrean
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Osakidetzako Erasoen Behatokiak 2017 urteari dagokion txostena aurkeztu du, eta bertan aintzatesten dira guztira 624 jakinarazpen, Euskal Osasun Zerbitzuko profesionalei egindako hitzezko zein egintzazko erasoengatik. Kasuen herena (123) istripua izan zen, hau da, haren ondorioz lesioa pairatu zen, eta gainerako % 70 (448) gertakari-mailakoa.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko martxoan, Osasun Sailak eta Osakidetzak abiarazi dute osasun-langileekiko errespetua exijitzeko sentiberatasun soziala areagotzeko kanpaina bat, “Erasoei STOP” goiburupean.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

PARTE HARTU Plataforma erantzunkidetasunari eta lan-kontziliazioari buruzko proposamenen sarbidea bilakatu da, eta, aztertu ondoren, ekimen horiek kasuan kasuko alorrari helarazten zaizkio.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Osakidetzan kontratazio-prozedurak bizkortzeko eta aldi-baterakotasuna murrizteko, kontratazio-eskaintza telematikoak sistematizatu egin dira, eta behin-behineko izendapenen eta iraunaldi luzeko kontratazioen estaldurak eskaintzen dira.

2018ko urtarriletik azarora mota horretako 2.057 esleipen egin dira, ondoren adieraziko dugun moduan zehaztuta:  A1 Fakultatibo medikoak eta teknikoak: 486; A2 Goi-mailako teknikariak: 18; B1 Osasun-diplomatuak: 624; B2 Erdi-mailako teknikariak: 16; C1 Osasuneko teknikari espezialistak: 60; C2 Administrazioko teknikari espezialistak: 36; C3 Teknikari espezialista profesionalak: 18; D1 Osasuneko teknikari laguntzaileak: 315; D2 Administrazioko teknikari laguntzaileak: 174; D3 Teknikari laguntzaile profesionalak: 13; E Menpekoak/Langileak: 13.

2.057 esleipenetatik 1.246 eskaintza telematikoki egin dira.

2019an honako kontratu hauek eskaini dira eskaintza telematikoen bitartez: Familiako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista kategoriako 153, Pediatriako Medikuntzako Fakultatibo Espezialista-LMAT kategoriako 28, B1 Osasuneko Diplomadunak kategoriako 212, eta D1 Teknikari Laguntzaile Sanitarioak kategoriako 170. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Lau kategoria medikotan irekitako informazio-espedienteak aztertu eta aditu independente bati eskatutako lehen emaitzen koherentzia-txostenak aztertu ondoren, 2018ko uztailaren 11n, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak kategoria batzuetako zenbait ariketa errepikatzea proposatu zien epaimahaiei, eta hauxe erabaki zuten: Kardiologia kategoriako bigarren ariketa errepikatzea, Anestesia eta Angiologia eta Kirurgia Baskularra kategorietako bi ariketak errepikatzea eta Kirurgia plastiko, estetiko eta konpontzailea kategoriako prozedurarekin aurrera egitea.

Era berean, 2018ko uztailaren 19an, Legebiltzarreko agerraldian, EPEan aurrera eramandako prozeduraren eta hasieratik orain arte gauzatutako ekintzen berri eman zuten Osasun Sailak, Osakidetzak eta HAEEk, eta konpromisoa hartu zuten 2016-2017ko EPEa gardentasunez amaitzeko eta etorkizunari begira hobekuntza-neurri berriak hartzeko.

2018ko urriaren 10ean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila eta Osakidetza, beraiek eskatuta, Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordearen aurrean azaldu ziren, talde legebiltzarkideei Osakidetzak 2016-2017 EPEaren inguruan eginiko ikerketa zehatz eta azkarraren ondorioen berri emateko eta martxan ipiniko diren neurri berriak azaltzeko.

2018ko uztailaren 31n Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 754/2018, 755/2019 eta 756/2018 Ebazpenak argitaratu ziren, honako oposizio-deialdietako hautapen proba errepikatzeko akordioa hartuz: Anestesiologiako eta Bizkorketako mediku fakultatibo espezialista, Angiologiako eta Kirurgia Baskularreko mediku fakultatibo espezialista, eta Kardiologiako mediku fakultatibo espezialista. Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren akordioen bidez ebatzi dira aipatutako ebazpenen kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoak. Era berean, aipatutako Administrazio Kontseiluaren akordioen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan, espedienteak izapidetu dira.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzak, 2018ko azaroaren 5ean eginiko mahai sektorialaren bileran, 2019. urtetik aurrera garapen profesionalerako deialdi berri bat martxan jartzeko asmoa agertu zien sindikatuei.

Berria
2018.eko azaroak 05
Osakidetzak garapen profesionaleko beste deialdi bat proposatzen du 2019ko aurrekontuen kontura
2019/05/16 Osasun sailburuordea

Osakidetzak, 2018ko azaroaren 12an, azterlan independentea aurkeztu zuen, Eusko Legebiltzarrean; azterlanak Osakidetzara sartuko diren profesionalen hautaketa hobetzeko izan daitezkeen 68 neurri jasotzen ditu. Gainera, Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritza berrantolatuko zuela iragarri zuen, hautaketa-politika giza baliabideen kudeaketa-eredu berrian integratzeko.

Berria
2018.eko azaroak 12
Osakidetzak mediku espezialistentzako lan eskaintza publikoen erreforma sakona egiteko proposamena aurkeztu du
2019/05/16 Osasun sailburuordea

2018ko maiatzean “Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren 4-2018 instrukzioa” onartu zen. Horren bitartez, laneko gatazka-egoeren aurrean jarduketa-protokoloa finkatzen da eta gatazkak konpontzeko Batzorde Korporatiboa sortzen da.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

Aurreikusitako prozedurak amaitu ondoren, 2018ko abenduaren 17ko 241 EHAAn Osakidetzako Zuzendari Nagusiaren 1250/2018, 1251/2018, 1252/2018 eta 1253/2018 Ebazpenak argitaratu ziren. Horien bitartez, 1930/2011 ohiko deialdiari eta 1931/2011 ezohiko deialdiari dagozkien garapen profesionaleko maila esleitzen dira.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

2017an eta 2018an, OHSAS 18001 araua betez, Laneko Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Sistemaren barne-auditoretzako programa osatu zen, Osakidetzako Zerbitzuetako Erakunde guztietan.

2019. urtean ISO 45.001 arau berrirako migrazioa egingo da, zerbitzuetako erakunde guztiak arau horren arabera auditatu eta ziurtatu ahal izateko. Gainera, Prebentzio Zerbitzuak, sanitarioen eta teknikarien artean, 80 pertsona baino gehiago prestatu ditu, ISO 45.001 arau berriarekin barne-auditore gisa jardun ahal izateko.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

2017. urtearen amaiera aldera Arrisku Psikosozialen Ebaluazioaren emaitzak aurkeztu ziren, zerbitzuetako erakunde bakoitzak ekintza-plan bat prestatu dezan. Plan hori bereziki hiru faktore psikosozial garrantzitsuenen gainean eragingo luketen neurriekin landuko litzateke. Zerbitzuetako erakundeen % 50 zabaldu da.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

Azterketen emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak kalifikazio-epaimahaiek ebatzi ondoren, 2016-17 lan-eskaintza publikoan azterketak gainditu dituzten pertsonen zerrendak biltzen dituzten Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpenak argitaratzen hasi dira.

Abenduaren 14ko datarekin, deialdia egin zen kategorietako 53ri zegozkien ebazpenak argitaratu ziren. Horrek, azterketak gainditu dituzten pertsonen baldintzak eta merituak alegatzeko epea gaitzea ekarri du.

2019ko apirilaren 4an 2016-17ko lan eskaintza publikoko 82 kategoriatako oposizio fasea gainditu zuten hautagaien zerrendak jasotzen dituzten ebazpenak argitaratu ziren Osakidetzako webgunean. Zerrendotan 50.867 pertsona agertzen dira, eta argitalpenarekin baldintzen eta merezimenduen alegazioak aurkezteko duten epea ireki da.

Oposizio fasea gainditu dutenek aurkeztutako dokumentazioa tratatzen ari da uneotan, eta dagoeneko hasi da bai ebazpenon aurka aurkeztutako erreklamazioen azterketa bai lehiaketa faseko merezimenduen balorazioa. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Urrian, 2014-15 lan-eskaintza publikoan deitutako 9 kategorietan (FE Familiako Medikua LMT, FE Pediatriako Medikua LMT, Erizaina, Emagina, Fisioterapeuta, Laborategiko Teknikari Espezialista, Erizaintzako laguntzailea, Administrari Laguntzailea eta Zeladorea), 2018ko aldi baterako kontratazio-zerrendetan izena emateko eta dokumentazioa aurkezteko epea zabaldu da.

Izena emateko epea amaitu denean, 2018ko kontratazio-zerrendetan parte hartzeko 50.820 eskaera jaso dira.

2019ko maiatzaren 7an hutsik dauden lanpostuen eta erreserbatutako lanpostuen behin-behineko zerrendak zein ordezkapenetarako eta behin-behineko lanpostuetarako zerrendak jasotzen dituzten ebazpenak argitaratu ziren Osakidetzako webgunean, zehazki 2018ko Kontratazio Zerrendetako honako kategorietakoak: erizainak, emaginak, fisioterapeutak, laborategiko teknikari espezialistak, erizaintzako laguntzailek, administrazioko laguntzaileak eta zeladoreak. Guztira onartutako 40.972 pertsona agertzen dira zerrendotan. Kontratazio zerrenda horiek 2019ko maiatzaren 8an sartu dira indarrean. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2018ko azaroaren 21eko EHAAn, 2017ko lekualdatze-lehiaketari dagozkion bai ospitaleko esparruko bai lehen mailako arretako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta Fakultatibo medikoen eta teknikoen taldearen lanpostuen behin betiko esleipena biltzen dituzten 1006/2018 eta 1073/2018ko Ebazpenak argitaratu ziren.  

Argitaratze horri esker, langile fakultatiboen 46 kategoriei dagozkien 370 pertsonen mugikortasunerako eskubidea gauzatu da.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

(2018/12/18). Eusko Jaurlaritzak lan-eskaitza publikoa onartu du 2018rako; eta 2017-2020 Enplegurako Plan Estrategikoari gehitu zaizkio Osakidetzako estatutupeko langile finkoa izateko lanpostuak (1.083).

2019/05/16 Osasun sailburuordea

1380/2018 eta 1381/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, ebazten da Diplomatu Sanitarioen Lanbide-taldeko lanpostu funtzionalen lekualdatze-lehiaketako lanpostuen horniketa (30/01/2019).

2019ko otsailaren 6an Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren 1381/2019 Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Bertan onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrenda jasotzen da, baita  osasuneko teknikari laguntzaileen behin betiko destinoak ere. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko otsailaren 19an Gasteizen egin zen Mahai Sektorialean ELA, SATSE, SME, UGT eta CCOO sindikatuek parte hartu zuten, eta lan-agendako bost gai lehenesteko erabakia hartu zen: Lehen Mailako Arreta, lehiaketa irekia eta etengabea, lanbide-karrera, datozen EPEetarako eredua eta larrialdiak.

Berria
2019.eko otsailak 19
Osakidetzako Mahai Sektorialaren bilera
2019/05/16 Osasun sailburuordea

Osasun-zerbitzuen antolakundeetara atxikitako kudeaketa- eta zerbitzu-langileentzat deitu den lekualdaketa-lehiaketaren ondoriozko destinoen behin betiko esleipena hitzartu du Osakidetzak. (2019-02-20).

2019ko otsailaren 20an onartutako eta baztertutakoen behin betiko zerrenda zein kudeaketa- eta zerbitzu-langileen taldeko behin betiko destinoak jasotzen dituen Osakidetzeko Zuzendaritza Nagusiaren Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak erakunde publikoaren enplegu-eskaintza publikoa onartu du 2018rako. Guztira, 1.083 lanpostu eskainiko dira, txanda librean.  (2019-03-03) 

2019/05/16 Osasun sailburuordea

2018an, Osakidetzak 629 jakinarazpen erregistratu zituen Euskal Osasun Zerbitzuko langileei ahozko erasoa edo eraso fisikoa egiteagatik. Kasuen % 24 istripuak izan ziren; hau da, lesioa eragin zuten erasoak. Gainerako % 76, berriz, gertakariak izan ziren. (2019-03-29)

Berria
2019.eko martxoak 14
Osakidetzako profesionalek 629 eraso, ahozko zein fisiko, salatu zituzten 2018. urtean
2019/05/16 Osasun sailburuordea

Mahai Sektorialak 2019ko apirilaren 10ean egindako bileran, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta SATSE, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek akordioa egin dute Larrialdietako langileen lan-baldintzak hobetzeari buruz. (2019-04-10)

Berria
2019.eko apirilak 10
Osakidetzak sindikatuekin larrialdietako zerbitzuan lan baldintzak hobetzea adostu du
2019/05/16 Osasun sailburuordea

2019ko apirilaren 9ko Gobernu Kontseiluak, Osasuneko sailburuak proposatuta, Osakidetzako langileen karrera profesionala ordaintzea onartu du 2019ko urtarriletik aurrera. 16,7 milioi euro bideratuko dira Osakidetzako 9.014 langileri osagarri hori ordaintzera. (2019-04-10)

Berria
2019.eko apirilak 09
Eusko Jaurlaritzak 2019ko urtarriletik osakidetzako langileei lanbide karrera ordaintzea onetsi du (Gobernu Bilera 2019-04-09)
2019/05/16 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Osakidetzak  2016-2017 urteetako lan-eskaintza publikoak hobetzeko 12 neurri berri aurkeztu dizkiote Arartekoari. Arartekoaren txostenean jasotzen diren gomendio nagusiak jasotzen dira neurri berri horietan, IVAPekin adostu eta sindikatu nagusiekin (SATSE, medikuen sindikatua eta UGT) eztabaidatu ostean. Izan ere, lan-eskaintza publikoaren Jarraipen Batzordeak bilera bat egingo du sindikatuekin 2019ko maiatzaren 3an, behin betiko akordioa hartu dadin. (2019-04-26)

Berria
2019.eko apirilak 15
Osasun Sailak eta Osakidetzak Arartekoari 2016-2017ko LEPen egiteko dauden probak garatzeko 12 hobekuntza-neurri aurkeztu dizkiote
2019/05/16 Osasun sailburuordea

2019ko apirilaren 30eko Osakidetzako Administrazio Kontseiluan erabaki zen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren kontra Osakidetzat jarritako kasazio-errekurtsoa baztertzea,  2012-2018 ekitaldiko lanbide-karreraren ordainketari buruzkoa. Osagarrien ordainketa 130 milioitik gorakoa izango da guztira eta Osakidetzako 10.165 langileri zuzenduta egongo da. (2019/05/02)

Berria
2019.eko maiatzak 02
Osakidetzak karrera profesionalaren 2012tik aurrerako osagarriak ordainduko ditu
2019/05/16 Osasun sailburuordea

2019ko otsailean Prebentzioko Oinarrizko Unitate berri bat jarri da martxan, esklusiboki ES06-Emergentziak erakunde sanitarioko langileei zerbitzua emateko. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 13an, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta SATSE, SME eta UGT sindikatuek, zeintzuek 2017ko ekainaren 23an Osasuneko Mahai Sektorialean hartutako akordioaren jarraipen batzordea osatzen duten, honako akordio hau hitzartu zuten: «2016-2017ko deialdi espezifikoetan eta biologoen deialdian aplikatu beharreko Lan Eskaintza Publikoko eredua hobetzeko neurriak».(2019/05/16).

Berria
2019.eko maiatzak 15
Osakidetzak eta SATSE, Euskadiko Sendagileen Sindikatuak eta UGT EPE 2016-2017n egiteke geratutako probetarako 12 hobekuntza-neurri sartzea adostu dute
2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautzen diten oinarri espezifikoak onartu dira. Honatx lanpostuak: Kardiologia, Profila: Kardiologia Hemodinamikoa; Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatua, Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Minbizia; Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatua, Profila: Kirurgia Hepatobiliarra Transplanteak; Barne-medikuntza, Profila: Gaixotasun Autoimmuneak; Obstetrizia eta Ginekologia, Profila: Laguntza bidezko ugalketa; Ospitaleko Pediatria, Profila: Haur Kardiologia; Ospitaleko Pediatria, Profila: Neonatologia; Ospitaleko Pediatria, Profila: Pediatriako Intentsiboak; Ospitaleko Pediatria, Profila: Pediatriako Larrialdiak; Erradiodiagnostikoa, Profila: Neuroerradiologia Interbentzionista; Erradiodiagnostikoa, Profila: Erradiologia Interbentzionista; Analisi Klinikoetako Teknikoa, Profila: Zitogenetika eta Genetika Molekularra; Biologiako teknikoa. (2019/06/18)

 

 

 

 

2019/07/03 Osasun sailburuordea