Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Lege-esparru egokia sustatu, zentro publikoetako eta pribatuetako erizainek agindu eta erabili ahal izateko osasun-produktu eta medikamentu ohikoenak

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Sailak parte hartzen du foro batzuetan,  non lanean ari baita lege-marko egokia sustatzeko, erizainek erabilzen ohi dituzten medikamentu eta osasun-produktuen preskripzio eta erabilera baimentzeko xedez. Horrela, 2017ko azaroaren 8an, Osasun Sailburuak parte hartu zuen Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluaren Osoko Bilkuran eta bileran gai hau aztertu zen; hain zuzen ere, 954/2015 ED onartu ondoren sortu diren arazo larriak eta indargabetzeko edo aldatzeko beharra jarri ziren agerian, berriz ere.

Ondoren, 2018ko martxoaren 14ean, Osasun Sailak parte hartu zuen Osasun Sistema Nazionaleko  Giza Baliabideen Batzordearen osoko bilkuran, 954/2015 Errege Dekretua  -erizainen aldetik gizakientzako medikamentu eta osasun produktuen egokiespen, erabilpen eta dispentsatzeko baimena arautzen dituena-  aldatzeko xedez. Sailaren ekarpena hiru puntutan zentratu zen: lehenik, erizaintzako  tituludunek edo baliokideak dituztenek zuzenean lortzea  egokiespen,e reabilpen eta dispentsatzeko baimenaren egiaztapena; bigarrenik, prestakuntza osagarriaren eskakizunak ezabatzea, konplexutasun handiko medikamenduen edo administratzearen kasuan izan ezik; eta, hirugarrenik osasun publikoko agintaritzak edo baliokideak modu kolektiboan preskribatzeko aukera ontzat ematea.

2018/03/23 Osasun sailburuordea

1302/2018 Errege Dekretua onartu zen 2018ko urrian. Horren bidez, aldatu egiten da 954/2015 Errege Dekretua, erizainek giza erabilerarako botikak eta produktu sanitarioak eman, erabili eta banatzeko baimena arautzekoa. Horrela, amaiera eman zaio gaiak izan duen ibilbide arautzaile eta jurisprudentzial luzeari, eta arau horrekin, erizaintzako profesionalek, azkenean, segurtasun juridiko osoz banatu ahal izango dituzte botikak eta produktu sanitarioak.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

1302/2018 Errege Dekretua aplikatuz (erizainek giza erabilerarako sendagaiak eta produktu sanitarioak agindu, erabili eta banatzeko baimena arautzekoa), 2019ko lehen seihilekoan, Errege Dekretuak aipatzen duen baimen hori eskuratzeko egokitzapen-ikastaroa prestatzen ari gara, EHUrekin eta Erizaintzako Elkargo Profesionalekin. Ikastaroa Erizaintza Graduko titulua izanda ere beharrezkoa den lan-esperientzia ez duten erizainei dago zuzenduta.

2019/03/11 Osasun sailburuordea