Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Erizaintzako profesionalen birbideratzea bultzatu, bereziki ospitale-loturako eta lehen mailako praktika aurreratuetako profiletan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

 

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak, Erizain eta Emaginaren Nazioarteko Urtea 2020an ospatzen dela gogora ekarriz, jarduera sorta bat antolatu du, Nursing Now kanpaina globalarekin bat etorriz, eta Osasun Sailak zein Osakidetzak bat egin dute harekin, erizaintzaren lidergoa sendotzeko eta gizartean haren ikusgaitasuna sustatzeko. Bada, aurten, 12 ekintza programatu dira, hilabete banatan egitekoak, eta bertan erizaintzaren rola, lanbidean izandako aurrerapenak eta etorkizuneko erronkak landuko dira. (2020/01/13)

2020/01/13 Osasun sailburuordea

 

Nursing Now Euskadi kanpainaren aurkezpen jardunaldia (Azaroak 14). Osasun Sailak bultzatutako kanpaina honen helburua osasun-sistemaren barruan erizaintzaren garapena indartzea da, herritarren osasuna hobetzen duelako. Nazioarteko kanpaina da, OMEk eta Erizaintzako Nazioarteko Kontseiluak sustatutakoa. Talde eragile bat osatu da, lanbidearekin lotutako profil desberdinekin, eta 2020rako ekintza-plan bat egin da, OMEk erizaintzaren eta emaginaren urtea izendatu duena. Kanpainak 5 helburu nagusi ditu, eta Nursing Now Euskadik lanbidearen ikusgarritasuna eta lidergoa landuko ditu. (2019/12/30)

2020/01/02 Osasun sailburuordea

 

"Elkarrekin, zaintzak batzen ditugu": Euskal Autonomia Erkidegoko I. jardunaldi multiprofesionalak, erizainei (generalistak eta espezialistak), fisioterapeutei, zaintza-teknikariei, erizaintzako laguntzaileei, osasun-arloko goi-mailako teknikariei zuzenduta (2019ko urriak 2-4). Jardunaldi honen helburua zaintza-taldeetako profesionalen arteko elkarlana bultzatzea da.  (2019/12/30)

2020/01/02 Osasun sailburuordea

 

2019ko bigarren seihilekoan, "Prozesu arin automugatuak (PAA) pediatrian, erizaintzak lehen mailako arretan esku hartzeko" definitu eta adostu dira, bai eta "Erizaintzako Protokoloa emakumearengan gernu-traktuko infekzioan esku hartzeko (GTI)" ere, eta pilotaje bat hasi da pixkanaka ezarri aurretik. (2019/12/30)

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, 2019ko maiatzaren 23an, Eusko Jaurlaritzak Nursing Now nazioarteko kanpainari atxiki zaiola iragarri du. Kanpainaren helburua biztanleen osasuna hobetzea da eta, horretarako, erizaintzako gaitasunak eta jarduerak sustatzea. (2019/05/22)

Berria
2019.eko maiatzak 23
Euskadi erizaintzaren eginkizuna sustatzeko Nursing Now nazioarteko kanpainari atxiki zaio
2019/05/23 Osasun sailburuordea

2019an «Lehen Mailako Arretako erizaintzako kontsulta eta esku hartzeko eredua» ezagutzera ematen ari da. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko lehen seihilekoan, behin protokoloak definitu eta adostuta, helduen Prozesu Arin Automugatuetan erizaintzako esku-hartzeen ezarpena abiatu da. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019an honako erakunde sanitario integratuetako Onkologia Plana koordinatuko duten bost erizainak izendatu dira: Donostialdea, Araba, Barrualde, Basurto-Bilbao eta Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces. Hautaketa planerako definitutako profila kontuan hartuta egin da.

Zerbitzu-erakundeetan Onkologia Plana nola ezarri eta garatu azaltzeko kanpaina bat egin da, bereziki tumoreen batzordeetan. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Euskadiko Onkologia Planean erizaintzako 3 rolak zehaztu dira: Esi-ko onkologiako erizain koordinatzailea, prozesu onkologikoko erreferentziako erizaina (Kasu-kudeatzailea) eta diagnostiko goiztiarrerako erizain koordinatzailea (Minbizi).

2019an erizainentzako Minbizi diagnostiko prozesuen definizioa abiatu da. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2018an zehar abian jarri da erizaintzako eskaeraren kudeaketa; horren helburua da erakunde bakoitzean erabakitzen diren neurrien edukiak garatzea eta ezarpena dinamizatzea. Lehen Mailako Arretako erizaintzako zerbitzu-zorroa berrikusi da eta LMAko erizainen agenda berregin da. Halaber, Lehen Mailako Arretako erizaintzako jarduketaren adierazleak berrikusi eta egokitu dira.     

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2017ko irailaren 27an, “Erizaintzaren berrantolaketa Osakidetzan” dokumentua oinarritzat hartuta, loturako erizaintzako eta biztanleria-esleipeneko, mailen arteko eta ingurumen soziosanitarioarekiko koordinazioko, erizain kliniko adituen jarduerarako eta erizaintzako lidergoko proiektuak garatzeko eta martxan ipintzeko lanak abiarazi ziren.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Salburuako Osasun-zentroak, 2017ko ekainaren 8an, Araba ESI-ko erabakimen azkarreko erizaintzako lehen kontsulta sortu du.

Berria
2017.eko ekainak 08
Salburuko Osasun-zentroak Araba ESI-ko erabakimen azkarreko erizaintzako lehen kontsulta sortu du
2017/07/20 Osasun sailburuordea