Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Erizaintzako profesionalen gaitasunak eta funtzioak bultzatu, erizainen eginkizun eta autonomia profesionala sustatuz

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

AGINDUA, 2019ko abenduaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez, onartu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoan erizainek giza erabilerako sendagaiak eta produktu sanitarioak indikatzeko, erabiltzeko eta ematea baimentzeko baldintzak betetzen dituztela akreditatzera bideratutako prozedura. (2020-01-08)

2020/06/11 Osasun sailburuordea

2018an, akordio bat sinatu zuten Osakidetzak, Ontarioko Erizainen Elkarteak (RNAO) eta Osasun Zainketako Ikerketa Unitateak (Investén-isciii); akordio horren bitartez, koordinazio-zentro autonomiko bat eratu zuten (Host Euskadi), RNAOren Best Practices Spotlight Organization (BPSO®) programa hedatzeko, eta, hala, erakunde sanitarioetan jardunbide egokien gidak txertatzen laguntzeko.

Host Euskadik koordinazio-zentro gisa lehen deialdia egin du, eta hiru erakunde programadunek hartu dute parte: Ezkerraldea-Enkarterri–Cruces, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea, Goierri-Urola Garia ESI. Hautagai diren zentroetako liderrek prestakuntza jaso dute. (2019/05/2016)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Euskadi erizaintzako zainketen jardunbide egokien “BPSO” (Best Practices Spotlight Organizations) nazioarteko programa entzutetsuaren eskualdeko zentro koordinatzaile izateko aukera duen hiru autonomia-erkidegoetako bat da.

Berria
2019.eko urtarrilak 28
Euskadik erizaintzako zainketen jardunbide egokien “BPSO” nazioarteko programaren eskualdeko zentro koordinatzaile izateko aukera du
2019/01/28 Osasun sailburuordea

2017an erizaintzako 35.890 profesionalek 2 466 ikastaroetakoren batean hartu zuten parte. Ikastaroak Osakidetzako hainbat erakundek kolektibo honi eskaintzen diote erakunde bakoitzaren prestakuntza-planaren barruan eta Zuzendaritza Nagusiaren prestakuntza korporatiboko planaren barruan.

2018. urtean erizainen kolektiboko 35.321 pertsonek kategoria horri zuzendutako 2.036 prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko aukera izan zuten prestakuntza-planen barruan.

 2019ko lehen seihilekoan erizaintzako 11.695 profesionalek eman dute izena Osakidetzako erakundeetako prestakuntza-planetan eskainitako 726 jardueretan. (2019/05/16)

Guztira, 2019an erizaintzako 45.927 profesionalek eman dute izena Osakidetzako erakundeen prestakuntza-planetan eskainitako 2.496 prestakuntza-jardueratan. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Prestakuntza-ibilbidea ezarri da ospitalizazio mediku-kirurgikoko 101 erizaintza-unitatetan, zerbitzu-erakunde guztietan. Ospitalizazio mediku-kirurgikoko unitateen ibilbideak barne hartzen dituen 1.519 profesionalek prestakuntza-plan pertsonalizatu dute 2017-2018 aldirako.

2017ko abenduaren 31ko datan, erizaintzako 5.232 profesionalek bazuten euren prestakuntza-ibilbidea ezarrita.

2018ko erdialdera, erizaintzako 4.272 profesionalek bazuten prestakuntza-plan pertsonalizatu  bat ezarrita.

2019ko lehen seihilekoko datuen arabera, erizaintzako 5.851 profesionalek duten ezarrita jada euren prestakuntzako ibilbidea. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea