Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Euskadiko Osasun Sisteman euskararen erabilpenaren normalizazioan aurrera egin. Horretarako, Euskararen erabilpena normalizatzeko II. Plana ezarriko dugu Osakidetzan, pazienteak aukeratzen duen hizkuntzan eskaintzeko osasun-prestazio guztiak

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Barrualde-Galdakao ESIak euskarazko arreta espezializatuko eskaintza jarri du makan. 2019ko urritik, ospitaleetako espezialitate mediko ia guztiek oinarrizko eskaintza eskaintzen diete erreferentziazko biztanleei. Arreta hori modu aktiboan eskaintzen zaie osasun-erakunde honetan euskara lehentasunezko hizkuntza gisa aukeratu duten 45.000 pazienteei, bai eta hala eskatzen duen beste edonori ere. Asistentzia-zirkuitu horiez gain, Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuak urrats garrantzitsuak eman ditu euskara lan- eta komunikazio-hizkuntza izan dadin (2019/12/30)

 

2020/01/07 Osasun sailburuordea

Gaur egun, Osakidetza Euskaraldiaren hurrengo ekitaldia zabaltzen ari da, 2020ko udazkenerako aurreikusita dagoena. Ekitaldi horretan, banaka parte hartzen duten herritarrekin batera, euskararen erabilera bermatzeko guneak sortuko dituzten erakunde publiko eta pribatuek ere izango dute protagonismoa. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019ko ekainean, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak eta Arabako ESIak Araba Euskaraz festan parte hartu zuten. Bertan, haurrentzako bihotz-biriketako bizkortze-tailerrak egiteaz gain, Osakidetzako erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntza erregistratzeko proiektua zabaldu zen. Parte-hartze hori pilotaje moduan planteatu zen, eta balorazioa positiboa izan zen (tailerren arrakasta eta 100 pertsona baino gehiagoren lehentasunezko hizkuntzaren erregistroa). Horren ostean, Donostialdeko ESIk Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jaian parte hartzea erabaki zuen, parte-hartze aldetik arrakasta handia lortuz. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019ko abenduaren 12an Osakidetzan Euskara Sustatzeko Jardunbide Egokien V. Jardunaldia egin da. 7 proiektu aurkeztu dira, 6 zerbitzu-erakundetakoak, eta bertaratutakoek gehien baloratu dituztenak Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Egoiliarren harrera eta Arabako ESIko Hitza hartu izan dira. Gonbidatu gisa parte hartu dute Kike Amonarrizek, Osakidetzan hizkuntza-lidergoari buruz dinamizatu dituen saioen balorazioa egin duenak, eta Estibaliz Alkortak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Euskara Sustatzeko zuzendariak, Euskaraldia gizarte-ekitaldiaren bigarren edizioa aurkeztu du, 2020. urtearen amaierarako aurreikusita dagoena. Ekitaldia amaitzeko, Nekane Murga Osasun sailburuak parte hartu du. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Osakidetzak barneko jarduera-ildo batzuk finkatu ditu, zerbitzu-erakunde guztietan modu berean arautzeko hizkuntza ofizialen erabilerarekin lotutako kexak jasotzeko, tratatzeko, erantzuteko eta haien jarraipena egiteko prozesua. Barne-protokolo hori erakunde guztiei jakinarazi zitzaien 2019ko ekainean. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019ko abenduan, kontratu berri bat izapidetzen hasi da Gasteizko Udaberria euskaltegiarekin, “Euskararen kukua” proiektuak beste urtebetez martxan jarrai dezan. Proiektu horrek euskararen gramatika-gaiei buruzko hiru informazio-pilula ditu astean, Osakidetzako langileei zuzenduak. Kontratu honetan, berrikuntza gisa, gaien aurkibide bat egitea jasotzen da, kontsultatu nahi diren edukien arabera intranetean bilaketak egin ahal izateko. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

 

Ia bi urteko geldialdiaren ondoren, 2019ko udan bi gida profesional euskaraz egiteko lantaldeak jarri dira martxan: psikiatria arlokoa bata, eta langileen sailekoa bestea. Hainbat lan-saio egin ondoren, gida bakoitzaren lehen zirriborro bat dago, eta horien gainean beharrezko zuzenketak eta ekarpenak egingo dira, 2020. urtearen hasieran argia ikus dezaten. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

 

2019ko apirilean, Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren 4/2019 Jarraibidea argitaratu zen, zenbait zerbitzu-erakundek antolatutako euskarazko lanerako trebakuntza-jarduerak finantzatzeko. (2019/12/30)

 

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

 

UEU Udako Euskal Unibertsitatearekin eta Osakidetzarekin batera, UPV/EHUk abian jarri du, 2019-2020 ikasturte honetan, "Hizkuntzen kudeaketa osasun sisteman: euskara komunikazio klinikoan" inibertsitate graduondokoa. Osasun-komunikazioko eta hizkuntzen kudeaketako unibertsitate-adituaren berezko titulua da. Ikastaroak 6 hilabeteko iraupena du, erdi presentziala da eta euskaraz ematen da, eta 4 modulu ditu: printzipioak; hizkuntza eta asistentziaren kalitatea; etorkizuneko estrategiak; eta graduondoko lana. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

 

2019ko iraila eta abendua bitartean, hizkuntza-aholkularitzan aditua den enpresa bat kontratatzeko prozesua garatu da. Enpresa horrek, Euskara Zerbitzu Korporatiboaren ikuskaritzapean, Osakidetzaren 2. Euskara Planaren azken ebaluazioaren landa-lana egingo du. Enpresa lizitatzaileek aurkeztutako proposamenen bilketa abenduaren azken astean izango da. (2019/12/30)

 

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019an, Osakidetzako 5 erakunde Bikain ebaluaziora aurkeztu dira. Horietatik, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak bakarrik lortu du ziurtagiri bat, oinarrizkoa. (2019/12/30)

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019ko azaroan, 2 urteko kontratua sinatu da Bidera enpresarekin, Osatuberri aldizkaria egin, argitaratu eta banatzeko lanak egin ditzan, paperean eta formatu digitalean. Euskarazko osasun-komunikazioa eta -hizkera normalizatzea helburu duen dibulgaziozko argitalpena da Osatuberri. Datozen bi urteetan buletin digitala dinamikoagoa izango da eta 15 egunean behin berrituko da informazio berriarekin. Oraingo atalak aldaketarik gabe mantenduko dira, baina, berrikuntza gisa, paperezko edizioan, haurrentzako gehigarri bat sartuko da, laguntza zentroetako haur unitateetan banatuko dena. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019ko urrian hasi zen euskara ikastaroa, autoikaskuntza modalitatean, zuzendaritza-postuetan dauden eta, agenda-arrazoiengatik, ohiko prestakuntza-eskaintzari behar bezalako erregulartasunez erantzuteko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta. 10 lagunek eman dute izena ikastaroan. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019ko azaroan amaitu zen hizkuntza-lidergoan sakontzeko esku-hartze plana erantzukizuneko postuetan. Plan hori 2018ko irailean hasi zen, eta Osakidetzako zerbitzu-erakunde bakoitzean gutxienez 4 orduko saio bat ematean datza. Saio horren bidez, erantzukizuneko postuak betetzen dituzten pertsonak, euskaldunak izan ala ez, inplikatu nahi dira Euskara Planaren sustapenean eta garapenean. Saio horiek Kike Amonarriz soziolinguistak dinamizatu zituen, eta hark diseinatu eta baloratu zituen, betiere Euskara Zerbitzu Korporatiboarekin lankidetzan. Guztira, 27 saio egin dira, eta horietan zerbitzu-erakundeetan erantzukizuneko karguak dituzten 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute. Saioetan hainbat faktoreren inguruan eztabaidatu da: Osakidetzan euskara erabiltzeko oztopoak, tarteko agintariek edo zuzendaritzako langileek Euskara Plana ezagutzea eta bultzatzea, erabiltzaile bakoitzaren lehentasunezko hizkuntzan arreta eskaintzearen garrantzia, eta abar. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

 

2019ko urrian hasi ziren Osakidetzako langileei eskainitako 2019-2020 euskara-ikastaroak. Beti bezala, hauek dira eskainiko diren modalitateak: 5 eta 2 orduko ikastaroak lan ordutegian eta 2 orduko ikastaroak edo autoikaskuntza ikastaroak lan ordutegitik kanpo. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Uztailaren 31n, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1084/2019 Ebazpena argitaratu zen, 2019an Osakidetzan hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ohiko 2. deialdia onartu zuena. Idatzizko probak urriaren 26an egin ziren BECen, eta ahozkoak abenduaren 12an eta 13an Portugaleten, Donostian eta Gasteizen. 2020. urtearen hasieran jakinaraziko da hizkuntza-eskakizun desberdinak egiaztatu dituzten pertsonen behin betiko zerrenda. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileentzako eta hari atxikitako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileentzako euskara-ikastaroen deialdia egin da, 2019-2020 ikasturteko bigarren lauhilekoan. (2019/10/28)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019an Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarekin eta Osasunbidearekin abiatutako elkarlanari jarraipena emango zaio. Elkarlan hori EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzarekin batera antolatutako «Osasuna eta hizkuntza» Udako Ikastaroaren eraginez sortu zen.

Uneotan abian dira zenbait arlo profesionaletako euskarazko gidak egiteko proiektuak partekatzeko hitzarmen bat idazteko lanak. . (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Aurreko ekitaldietako ildoa jarraituz, osasunarekin lotutako edukiak euskaraz dibulgatzeko Osatuberri aldizkari korporatiboa eta online buletin digitala kaleratzen jarraitzen dugu. Bi hilean behingo argitalpena da. . (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Zerbitzu-erakundeen euskara zerbitzuek martxan jartzen dituzten jardunbide egokiak partekatzeko asmoz, Euskara Zerbitzu Korporatiboak lau jardunaldi antolatu ditu langileen kudeaketako erreminten erabilera gai nagusitzat hartuta. (2019/05/16)

 

2019an hiru saio egin dira, bi ekainean eta bat urrian. Saio horien gai nagusia pertsonak kudeatzeko tresnak erabiltzea izan da, derrigortasun-data duten plaza eta unitateei dagokienez. (2019/12/30)

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019an triptiko bat argitaratu da EHUko zein Lanbide Heziketako osasun arloko titulazioak egiten ari diren ikasleei ezagutarazteko zer baldintza dauden indarrean Osakidetzan hizkuntza ofizialen ezagutzarekin lotuta. Horrez gain, 2019an lehen aldiz parte hartu da EHUk unibertsitate ikasketak hautatu behar dituzten ikasleekin egiten dituen Orientazio Azoketan. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2017ko ekainean, «Osakidetzan hizkuntza ofizialak erabiltzeko jarraibideak» online ikastaroa ematen hasi zen Prestakuntzako Plan Korporatiboaren barnean. Ikastaroaren helburua Osakidetzako Euskara Planean jasotako irizpide linguistikoak ezagutaraztea da. Ikastaro horrek interes handia piztu du beste erakunde batzuetan, eta, horren erakusle, lau aurkezpen ere egin dira, zehazki, Eusko Legebiltzarrari, IVAPi, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari ezagutarazi zaie egitasmoa. (16/05/2019).

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2018-19 ikasturtean, euskarazko ikastaroaren hirugarren fasea egiten ari da zuzendaritzako postuak betetzen dituztenen artean, autoprestakuntza modalitatean. Ikastaroa 2019ko ekainean amaituko da. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2018ko irailean ardura postuetan lidergo linguistikoa sustatzeko esku hartzeko plan bat abian jarri zen. 2018ko azkeneko lau hilabeteetan hamahiru saio egin ziren. 2019an ere jarraipena izaten ari da proiektua eta aurreikuspena zerbitzu-erakunde guztietan gutxienez saio bat egitea da. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Euskara-ikastaroak deitu dira, 2019-2020 ikasturtean, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko langileentzat eta zerbitzu horri atxikita dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileentzat (2019-04-04)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko proben lehenengo ohiko deialdia onartu du Osakidetzak. (2019-03-29)

2019/04/03 Osasun sailburuordea

2018ko irailean Osasuna eta Hizkuntza ikastaroaren bigarren edizioa egin zen. Ikastaroa euskarako Zerbitzu Korporatiboaren eta Etengabeko Prestakuntza eta Euskararen arloko Errektoreordetzaren artean antolatzen da, UPV/EHUren Uda Ikastaroen programaren barruan.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 23an, Osakidetzaren informazio-sistema klinikoetan Osabar tresna —euskaraz lan egin nahi duten pertsonei laguntzeko helburuarekin diseinatua— ezarri zuten.

Osabar euskarazko lan tresnen barra Word-en ezartzeak atzerapena izan du, lehentasunez Citrixetik Horizonera migrazioa egin behar baitzen. Aldaketa hori egin ondoren, tresna horren erabilera administrazio-zerbitzuetako langileengana zabaltzeko helburuari ekingo zaio berriz ere. (2019/12/30)

 

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2018ko azken hiruhilekoan hizkuntzarekin lotutako ohiturak aldatzeko lau esperientzia jarri dira abian Soziolinguistika Klusterra erakundearekin elkarlanean. Eusle izeneko esperientzia da, Aldahitz metodologiaren barruan kokatua.

2019ko lehen seihilekoan esperientziaren balorazioa egin zen, eta, egiaztatu zenez, proiektuan parte hartu zuten erakunde sanitarioetako euskara teknikariek balorazio oso positiboa egin eta proiektuarekin aurrera jarraitzea eskatzen zuten.

Hori ikusita proiektua zabaltzea erabaki da, eta, Eusle esperientzia ezartzeaz gain, ahozko ulermenean eragitea helburu duen Ulerrizketa esperientziarekin ere lan egingo da. Uneotan proiektuan parte hartzeko ezaugarri onenak dituzten taldeak hautatu eta aztertzeko fasea dago indarrean. (2019/05/16)

 

2018an abiarazitako proiektu pilotuaren ondoren, 2019an hizkuntza-ohiturak aldatzera bideratutako metodologiak ezartzen jarraitu da. Eusle, Ulerrizketa eta Biko Eusle esperientziak dira, azken hauek Soziolinguistika Klusterrak Osakidetzarentzat espresuki diseinatutakoak.  Guztira 8 esperientzia gauzatu dira: Eusle proiektuko 1, non parte-hartzaile guztiek euskarazko elkarrizketa normal bat ulertzeko gai izan behar duten; Ulerrizketa proiektuko 5, partaideetako batek ulermen-maila mugatuagoa izan behar duelako; eta Biko Eusle proiektuko 2, Osakidetzan oso ohikoa den errealitate batera bideratua: 2 profesional, medikuntza eta erizaintza arlokoak, paziente-kupo bera eta, beraz, harreman estua eta jarraitua dutenak.

Urtearen amaieran, 2019ko esperientzien lehen balorazioa egin da, eta oso positiboa izan da. Eta erakundeetako euskara teknikariei kontsulta egin ondoren, 2020an proiektu horiekin jarraitzea erabaki da, erakunde bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Osakidetzan Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana (2013-2019), azken 3 urte hauetan, helburuak lortze aldera aurrerabide orokorrean dagoela ageri da, erdibideko ebaluazioa egitean. Zehazki, euren plazari dagokion hizkuntza-eskakizuna betetze duten Osakidetzako langileen ehunekoa urtean % 3ko erritmoan hazi da, 2014ko % 33,5etik 2018ko % 46,6ra pasatuz.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

27-06-2018. Osatekek pauso bat eman du hizkuntza-normalizaziorantz, plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordio bat lehenbiziko aldiz hartzean

Berria
2018.eko ekainak 27
Osatekek pauso bat eman du hizkuntza-normalizaziorantz, plantillan hizkuntza-eskakizunak esleitzeko akordio bat lehenbiziko aldiz hartzean
2018/12/27 Osasun sailburuordea

Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Plana 2013-2019ren helburuetako bat hauxe da: Osakidetzako erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzea eta arretaren kalitatea hobetzea. Hori horrela, Osakidetzako langileen heren batek lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta du gaur egun; hirukoiztu egin da ehuneko hori azken hamarkadan. Horri esker, euskara lehenetsi duten erabiltzaileek hizkuntza horretan jaso ahal izango dute arreta; 2017ko martxoan hizkuntza hori hautatu dute 134.000 pertsonak. Ia 190.000 pertsonak euskara aukeratu dute Osakidetzarekin komunikatzeko hizkuntza lehenetsi gisa.

Berria
2017.eko abenduak 02
Euskararen eguna 190.000 pertsona inguruk aukeratu dute euskara, Osakidetzarekin komunikatzeko lehentasunezko hizkuntza izan dadin
Berria
2018.eko otsailak 05
Osakidetzaren euskararen II. planaren bitarteko ebaluazioak egiaztatu du azken hiru urteotan aurrera egin dela orokorrean helburuen betetze mailan
2018/07/03 Osasun sailburuordea

Euskal Osasun Sisteman euskararen erabilera zabaltzeko lan horretan, orobat, Euskara Plana jasotzea ere ezarri zen osasunaren arloko hitzarmen berrietan, Osakidetzaren II. Planean ezarritakoarekin bat etorriz. Euskara Plana egin eta ezartzea kontratura gehitu da 2017ko ekainean 5 ospitale hauetan: Asunción, Onkologikoa, Gipuzkoa Poliklinika, Santurtziko San Juan de Dios eta Bilboko Gurutze Gorria.

2017/07/18 Osasun sailburuordea