Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Osasun-arloko profesionalen gaikuntza eta etengabeko prestakuntza erraztu, profesional horiei zuzendutako prestakuntza ziurtatuz, haien kualifikazioa ziurtatzeko eta garapen profesionala bultzatzeko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Prestakuntzarako Jakinsarea plataforma ezartzeari ekin zitzaion 2016ko martxoan eta lan hori amaitutzat jo da 2017ko ekainaren 5ean Osakidetzako erakunde guztietan.

2018an prestakuntza-jardueren % 100 plataformaren bitartez kudeatzen dira.

2019an lehen seihilekoan Jakinsarea plataforma Moodle aplikazioaren azken bertsio egonkorrera migratzeko prozesua hasi da. Era berean, prestakuntzako ibilbidea kudeatzeko Prestabide erreminta Jakinsarean eta SAPeko giza baliabideen informazio sisteman integratzeko prozesua hasi da 2019an.
Uneotan ditugun datuen arabera, 2019ko lehen seihilekoan Osakidetzako erakunde guztietako prestakuntzako 1.126 jarduera kudeatu dira Jakinsarean eta 33.473 profesionalek eman dute izena horietan. Plataforman ikaskuntzako espazioak partekatu eta eduki hezigarriak sortzen dituzten 38 lantalde aktibo daude uneotan. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Prestakuntza-ibilbideak larrialdien, kritikoen, ebakuntza-gelaren eta nefrologia-dialisiaren unitateetan zabaltzen 2016an amaitu zen erakunde guztietan.

2017an, prestakuntza-ibilbidea landu da zerbitzu-erakunde guztietako ospitaleratze mediko-kirurgikoko 101 erizaintza-unitatetan (1.519 profesional), eta lehen mailako arretako unitateen % 100ean (1.734 profesional). Halaber, 2017an ezarri zen langile zeladoreen ibilbidea Osakidetzako erakunde guztietan, 1.544 zeladore eta 220 unitateri eraginez.

 

2018. urtean Erizaintzako Zaintza Osagarriko Teknikarientzako ibilbidea ezartzen hasi dira, 15 zerbitzu-erakundetan banatutako 146 unitatetako 1.135 profesional biltzen dituen ibilbide pilotu batekin. Halaber, erakunde osoko larrialdi-unitateko, unitate kritikoko, ebakuntza-gela unitateko eta nefrologia-dialisi unitateko erizaintzako langileen prestakuntza-ibilbidea eguneratzeko epea zabaldu da (81 unitatetako 1.937 profesional). Ibilbide hau 2019ko lehen seihilekoan eguneratu da.

2018ko ekainean Osakidetzako Giza Baliabideen Zuzendaritzaren, Asistentzia Zuzendaritzaren eta Integrazioko zuzendarien arteko lehen bilera egin zen, estrategiak finkatzeko eta lehen mailako arretako medikuen prestakuntza-ibilbidea diseinatzeko eta definitzeko ekintza-plan bateratua orientatzeko.Ibilbide hau 2019ko lehen seihilekoan osatu da 

Ibilbidea kudeatzeko prozedura zein den, hautemandako prestakuntza-premia batzuk edo besteak lehenesten dira, eta horren arabera osatzen 2019-2020ko prestakuntza-planak. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea