Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Osasun-arloko profesionalen lidergo partekatua bultzatu eta profesional horiek zentroen eta zerbitzuen kudeaketan parte-hartzeko bide eraginkorrak ezarri, erabakiak hartzeko eta sistema eraldatzeko prozesuetan gehiago inplika daitezen

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2001ean pertsonen gogobetetzeari buruzko inkesta korporatiboa egin zenetik, Osakidetzak hainbat ebaluazio-prozesu garatu ditu: 2001-2003; 2004-2006; 2007-2008 eta 2009-2010.  2018an, pertsonen gogobetetzea ebaluatzeko bosgarren zikloa egin da, eta, horretarako, gogobetetze-inkesta korporatiboa on line aplikatu da. Inkesta hori plantilla aktibo guztiari bidali zaio, inkesta betetzeko aldian. Inkestak 13 gogobetetze-faktore ebaluatu ditu 71 galderen bidez, eta 9.882 pertsonak erantzun dute (% 27,6ko parte-hartzea). 2019an, datuak ustiatzeko tauletan eta emaitzak aurkezteko web-aplikazioan oinarrituta, zerbitzu-erakundeetan lortutako emaitzak zabaldu eta aztertu dira. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 27ko 558/2019 Ebazpenaren bidez izendatutako balorazio-batzordea bildu ondoren, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Hautatzeko eta Hornitzeko zuzendariordearen lanposturako deialdia ebatzi zen, eta 2019ko irailaren 23an sartu zen lanpostuan. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

2019ko abenduan, "Lizentziak/baimenak izapidetzea" eta "Kontratazioaren kudeaketa" funtzionalitateen hedapena amaitu da Osakidetzaren sare osoan, eta funtzionalitate horiek enplegatuaren atarian integratuta daude. Horren ondorioz, aurkezpen-saioak eta prestakuntza-saioak egin dira zerbitzu-erakunde guztietan. (2019/12/30)

 

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Osakidetzak bere antolaketa nagusiaren egitura aldatu du, Hautapen eta Hornidura Zuzendariordetza sortuz, hautapen-politika prozesu estrategiko gisa sar dadin giza baliabideak kudeatzeko eredu berritzaile berrira. (2019-03-06)

2019/04/03 Osasun sailburuordea

Jon Darpón Osasuneko sailburuak bilera izan zuen 2019ko otsailaren 8an Bilbon, Serafín Romero Medikuen Elkargo Ofizialen Kontseilu Orokorreko presidentearekin, kolektibo medikoaren egungo egoera aztertzeko autonomia-erkidegoetan.

Berria
2019.eko otsailak 08
Osasun Sailburuaren eta Medikuen Elkargoen Kontseilu Orokorreko Presidentearen arteko topaketa
2019/03/11 Osasun sailburuordea

2018an, Enplegatuaren Atarian “Lizentzien eta Baimenen Tramitazioa” funtzionalitatearen hedapena burutzen ari da, eta baita “Kontratazioaren Kudeaketa” lanabesa zehaztu eta abian jartzeko langintza ere; profesionalen eta arduradunen arteko komunikazio-bidea izateko balioko du, eta arduradunen eta zuzendaritzaren kudeaketa-tresna izateko ere, unitateen/zerbitzuen planifikazioa eta antolakuntza hobetzeko helburuarekin betiere.

 18 erakundetan —erakunde guztien % 90— “Kontratazioaren kudeaketaren” funtzionaltasunaren prestakuntza-saioak egin dira. Horietako bakoitzean ezarpenaren luzapen-kronograma bat egin da. Prestakuntza-saio horiek 2019ko lehen seihilekoan amaitzea aurreikusi da.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

2018ko ekainean abiatuko da Osakidetzako Erronka Estrategikoetan profesionalak inplikatzeko proiektua.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu dute; horren bidez, Osakidetzako lan-poltsetan dauden pertsonek egunero jakin dezakete izena emanda duten kontratazio-eskaintzen zerrendetan zein kokaleku duten.

Berria
2017.eko urriak 25
App bati esker gaurtik aurrera Osakidetzako lan-poltsan dauden pertsonek kontratazio-zerrendetako kokapen eguneratua ikusi ahal izango dute
2018/01/31 Osasun sailburuordea

PARTE HARTU izenekoaren egiazko ezarpena Osakidetzako profesionalek parte hartzeko plataforma modura. Plataforma horretan hobetzeko eta berritzeko proposamenak jasotzen dira. Sare osorako komunikazio-plana lantzen ari da 2017an. Zuzendaritzak esku hartuko du horretan; zerbitzu-erakundeetako erreferenteak eta korporatiboak WOCA, LANTEGI eta foku-taldeen bitartez dinamizatuko dira, eta Osakidetzaren konpromisoa argitaratuko da.

2018/06/01ean plataforman ageri diren datuek honako hau adierazten dute: 522 proposamen, 2.379 iruzkin eta 3.757 pertsona sartu direla plataforman.

2017 eta 2018ko Zuzendaritzaren konpromisoarekin ezarriko diren profesionalek egindako proposamen onenei dagozkien TOP5 aukeratzeko bi ziklo oso jada egikaritu dira.

Osakidetzako profesionalek parte hartzeko PARTE HARTU plataformaren hirugarren edizioa indarrean da uneotan. Plataforma horretan hobetzeko eta berritzeko proposamenak jasotzen dira.

2019ko maiatzaren 1eko data erreferentziatzat hartuta, honakoak dira plataformak jasotako datuak: 563 proposamen, 2.425 iruzkin eta plataforman sartu diren 4.151 pertsona.

2019ko TOP5 proposamenak hautako dira, profesionalek egindako proposamenik onenak aukeratzeko asmoz. Zuzendaritzak ostean horiek ezartzeko konpromisoa hartu du.(2019/05/16)

 

2019ko abenduaren 11n, Parte Hartu plataforman 615 proposamen daude, 2.472 iruzkin eta 6.615 boto. Guztira 4.638 pertsona sartu dira plataforman. Erronka bat dugu indarrean 2019ko urritik 2020ko urtarrilera arte, pazienteek gripearen aurkako txertoari buruz duten segurtasunarekin lotuta. 13 proposamen, 66 boto eta 8 iruzkin aurkeztu dira.

Top5 2019 ideiarik onenak 2019ko maiatzaren 28an aukeratu ziren, eta Parte Harturen jardunaldia (3. edizioa), ideia horiek aurkezteko, 2020ko urtarrilean egingo da. (2019/12/30)

2020/01/02 Osasun sailburuordea

OSAGUNE plataforma diseinatu da jakintza trukatzea eta sortzea ez ezik, profesionalen arteko interakzioa ere erraztearren. Adierazleak ezartzeko eta emaitzak ebaluatzeko lanean ari gara 2017an zehar.

2018/12/01eko datuek adierazten dute 1.535 talde osatu direla, eta haietan 21.076 kidek esku hartzen dutela; horietako 3.298k administratzaile (lider) betekizuna dute eta 480 Osakidetzatik kanpokoak dira. Talde motei dagokienez, aipagarriak dira Saio Klinikoetakoak –% 23,45– eta Batzordeak –% 22,61–.     

 2019ko maiatzaren 1eko datuek erakusten dutenez, 1.648 talde ezarri dira. Taldeok 22.228 kide dituzte eta horietatik 3.661 lagunek administratzaile rola jokatzen dute (liderrak). Osakidetzatik kanpoko 519 pertsonak ere hartzen dute parte. Taldeen artean Saio Klinikoak (% 23,91) eta Batzordeak (% 22,21) nabarmentzen dira.(2019/05/16)   

 

2019ko abenduaren 1ean, hauek dira datuak: 1.755 taldek parte hartu dute, 23.563 kidek (pertsona bat hainbat taldetako kide izan daiteke), 3.995 administratzaile rolarekin eta Osakidetzatik kanpoko 576 pertsonak. Talde moten artean, hauek nabarmentzen dira talde tipologiaren arabera: Saio klinikoak (% 24,22), Batzordeak (% 22,56) eta Prozesua (% 15,27). (2019/12/11)

      

2020/01/02 Osasun sailburuordea

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean 2016an egindako lidergoaren gaineko ebaluazioaren ondoren, 2017ko lehen seihilekoan esku hartzeko eredu bat diseinatzen amaitu da, horren bidez lidergo-gaitasunak garatzeko liderren ebaluazioaren erantzun gisa. Horrez gain, 2017ko maiatzean, esku hartzeko eredu horren pilotaje bat egin da 25 liderrekin batera.

Lidergo-gaitasunak garatzeko online prestakuntza-ikastaroak ere probatu dira «serious game» metodologia oinarri hartuta. 2017an 122 profesionalek parte hartu dute berariazko lidergo-prestakuntzan, 47k negoziazio-gaitasunak garatzeko berariazko prestakuntzan, eta 46k denboraren kudeaketa hobetzeko prestakuntzan. 2018an Donostialdea ESIko 65 liderren ebaluazioa egin da, 360º-ko metodologiaren arabera, eta 273 profesionalek parte hartu dute (arduradun, pare eta kolaboratzaileen artean).

Lidergo-gaitasunen ebaluazioa kudeatzeko berariazko software baten garapena amaitu da, halaber; E-lider du izena eta Donostialdea ESI eta Barakaldo-Sestao ESIetako profesionalentzat lidergoa garatzeko planen diseinua lantzen ari dira.

2018/07/03 Osasun sailburuordea