Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gardentasuna areagotu aplika daitezkeen tratamenduei buruzko informazioari dagokionez, bai eta kalitateari buruzko adierazleei eta osasun-emaitzei dagokienez ere

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Sei hilez behin, Osakidetzako zentro guztien emaitzen eta itxarote-zerrenden txostena aurkeztu da.

Berria
2017.eko otsailak 16
Osakidetzak 2015ean baino 4.742 ebakuntza gehiago egin ditu
2017/07/18 Osasun sailburuordea

2017an zehar Osakidetzaren webgune korporatibo berriaren diseinuan lan egin da, gardentasuna areagotzeko eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeko asmoz, haien beharrei erantzunez eta informazioa modu zehatz, erraz eta egokian eskainiz.

2018an, eduki-, diseinu- eta kudeaketa-egituraren proposamena ari gara lantzen, gardentasunean aurrera egiteko.

2018/07/04 Osasun sailburuordea

2018ko urtarrilaren 25ean, Osakidetzako zuzendari nagusiak aurkeztu du 2018 urteari dagokion Osakidetzaren balantzea; urte horretan Osasunaren Zerbitzu Publikoak 35 urte bete ditu. Nabarmendu behar da, alde batetik, Osakidetzak gizartean duen balorazio ona, eta, bestetik, azken urte hauetan nola indartu eta ugaritu diren modu iraunkorrean eta denboran zehar profesionalak, baliabideak eta inbertsioa.

2019/02/19 Osasun sailburuordea