Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Sistemek eta esku-hartzeek pazientearen segurtasunean duten eraginkortasuna baloratu, bereziki gizarteari eta pertsonen bizi-kalitateari balioa eransten dietenak

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osakidetzako ESIetan kalterik gabeko segurtasun-gorabeherak jakinarazteko sistema ezarri eta hobetu eta gero, prestakuntza egin da (saio bat lurralde bakoitzean) “Pazientearen segurtasun-gorabeheren analisia eta kudeaketa” gaiari buruz, ahalik eta profesional gehien trebatzeko jakinarazten diren gorabeheren hobekuntza-jarduketen analisian eta planteamenduan. 2018ko urteko honetan 77 profesional prestatu dira eta 2.174 hobekuntza-jarduketa proposatu dira jakinarazten diren gorabeheren inguruan.
Landu eta Osakidetzako zerbitzu-erakunde guztiei helarazi zaie “Zuzendaritza Nagusiaren Jarraibidea Kontrako Gertaeren jakinarazpen eta analisi zuzenari buruz”

2018/12/21 Osasun sailburuordea

2017an, profesionalen eskariz eta haiekin adostuta, historia kliniko elektronikoan Kirurgiaren segurtasuna egiaztatzeko zerrenda (KSEZ) egokitu da; izan ere, bakarra zegoen ebakuntza guztietarako, eta orain hiru KSEZ egin dira kirurgia handia, kirurgia txikia eta Kataratako berariazko ebakuntza bereizteko, horrela ebakuntza-geletako segurtasuna indartzeko.

Ebakuntza-geletan segurtasuna handitzen jarraitzeko ildo beretik, «Okerreko leku kirurgikoetan kirurgiarik ez egiteko protokoloa» egin eta bidali zaie zerbitzu-erakunde guztiei. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Euskadik bete egiten du 2018ko otsailaren 6an indarrean sartu den araudi europarra, pazienteak erradiazio ionizatzaileen aurka babesteko oinarrizko neurriak ezartzen dituena, diagnosi-froga bat egiten zaienean pazienteek jasotzen duten dosia neurtu eta haren historian jasotzea behartzen duena.

Osakidetzak 2013az geroztik jasotzen du historia kliniko elektronikoan hainbat frogatan, esaterako OTAetan eta mamografietan, jasotzen diren dosien adierazleen erregistroa (Dosimetria Historia) y lanean ari da esku-hartzeko erradiologian egiten diren interbentzioetakoak ere jasotzeko. Gainera, erradiodiagnosiko ekipamendu berriak abian jartzerakoan kontuan izaten da haiek % 20 eta % 50 arteko erradiazioen dosi-murrizketa ahalbidetu dezatela, irudi-kalitate berbera dosi txikiagoekin lor dadin.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Osakidetzak Zainketa Intentsiboetako Unitateetan osasun-laguntzarekin loturiko infekzioak prebenitzeko helburua zuten hiru proiektutan parte hartu zuen: Bakteriemia zero, Pneumonia zero eta Erresistentzia zero.

2019an, Osakidetzako lau zentrok kalitatearen ziurtagiria lortu dute proiektu horiek eskaintzen dituzten gomendioak betetzeko orduan, eta langileek modu aktiboan lan egiten jarraitzen dute infekzio-tasen murrizketa mantentzeko erronkarekin. (2019/05/14)

Berria
2018.eko ekainak 27
Aintzatespena jaso du Araba ESIko medikuntza intentsiboaren kudeaketa klinikoko unitateak, pazienteen segurtasuna hobetzen duten proiektutan lortutako emaitzengatik
2019/05/22 Osasun sailburuordea