Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Pazientearen Segurtasun Estrategia ezarri, haren segurtasun-kulturaren sustapena lehenetsiz

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasuneko sailburuak 2013-2016 aldiko Pazientearen Segurtasun Estrategiaren ebaluazio-txostena aurkeztu zuen Legebiltzarrean 2017ko ekainaren 7an. Nabarmendu beharreko lorpen nagusiak honako hauek dira: pazientea identifikatzeko akatsak %50 murriztea, (Osakidetzako ospitale guztietan jada ezarri duten eskumuturrekoari esker), asistentziarekin lotutako infekzioak murriztea, puntu bat baino gehiago 2013 eta 2016 artean, %4,5eko tasara iritsi arte, eta ebakuntza-geletako segurtasuna indartzea.

Berria
2017.eko ekainak 07
Pazientearen Segurtasun Estrategia 2013-2016k hobekuntza nabarmenak ekarri ditu, besteak beste, pazienteen identifikazio-akatsak % 50 murriztea edo osasun-arretari lotutako infekzioen beherakada
2018/01/25 Osasun sailburuordea

INOIZ plana (Infekzio Nosokomialak Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plana). Programa horrek barnean hartzen ditu osasun-laguntzarekin zerikusia duten infekzioak zaindu, prebenitu eta kontrolatzeko jarduera guztiak. Arlo horretan, Isolamendu Protokoloa landu eta zerbitzu-erakunde guztiei helarazi zaie. ESI guztientzat erreferentziazkoak diren jarduketa-gomendioak biltzen ditu.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Osakidetzak, 2017ko maiatzaren 5ean, osasun-laguntzako Esku Garbiketaren Mundu Egunean, alegia, kontzientziatzeko kanpaina bat abiarazi du «Haien segurtasuna, zure eskuetan» lelopean. Era horretan, profesionalak, pazienteak eta senideak esku-garbitasunari buruzko jardunbide egokiak hobetu eta eduki beharraz kontzientziatu nahi ditu, profesionalen eskuen bitartez infekzioak zabal daitezen saihesteko, horixe baita osasun-laguntzan hartutako infekzioen transmisio-bide ohikoena. Kanpaina horretan, milaka liburuxka banatu eta berariazko jarduerak egin dira, eta, horrekin batera, saio klinikoak eta lantegiak ere antolatu dira. 2018an kanpaina egin da honako goiburu honekin: “Zeure esku dago osasun-arretan sepsia ekiditea” eta 2019an, honako hau izan da gaia: «Guztiontzako arreta garbia: zure esku dago». (2019/05/14)   

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Pazientearen segurtasunari eta esku-garbiketari buruzko prestakuntzarako online ikastaroak eskaintzen dira, aurreko urteetan bezalaxe, euskaraz eta gaztelaniaz. 2017an 1200 plaza eskaini dira euskaraz eta beste horrenbeste gaztelaniaz; horietatik 750 pazientearen segurtasunari buruzko ikastaroan, eta 450 plaza Eskuen garbiketari buruzko ikastaroan. 2018. urtean 974 profesionalek pazientearen segurtasun-ikastaroa egin dute eta 1.573 profesionalek Eskuen higieneko ikastaroa.

2018. urtearen amaiera aldera profesional guztiei eskaini zaie ikastaro online bat “Pazientearen Segurtasun-alorrean Bigarren eta Hirugarren Biktimekin Esku-hartzea” gaiari buruz. 3.149 profesionalek egin dute.

2019ko lehen seihilekoan, «Gernu-kateterrari lotutako gernu-traktuko infekzioen (GTI) murrizketa» ikastaroa gidatu da egindako protokoloaren euskarri gisa. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Osasun Saila eta Osakidetza 2017-2020 aldirako Pazientearen Segurtasun Estrategia berria amaitzen ari dira; egungo Estrategiaren «jarraipenaren» aldeko apustua egingo da bertan, jardun-eremu berriak barne hartuz.

2018ko martxoaren 5ean Osasun Sailburuak Pazientearen Segurtasun Estrategia 2017-2020 aurkeztu zuen; sei jarduera-ildo berri jasotzen ditu pertsonentzako balizko arriskuak ahalik gehien ekiditeko aurrerabidean jarraitu ahal izateko.

Berria
2018.eko martxoak 05
2017-2020rako Osakidetzako Pazientearen Segurtasun Estrategiak sei ekintza ildo berri jaso ditu, pertsonentzako arriskuak ahalik eta gehien murrizten jarraitzeko
2018/07/03 Osasun sailburuordea

2013tik Euskadik bete egiten du 2018ko otsailaren 6an indarrean sartu den araudi europarra, pazienteak erradiazioen arriskuen aurka babesteko oinarrizko neurriak ezartzen dituena. Bide batez, Osakidetzak abian du jada Dosimetria Historiala historia kliniko elektronikoaren baitan jasotzea.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Norberaren segurtasunean pazienteen parte-hartzea sustatze aldera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Pazientearen Segurtasunaren lehen astea egin zuten, 2018ko irailaren 17an dentifikazioari, tratamenduari eta eskuen higieneari buruzko hiru mezurekin.  (2019/05/14)

Berria
2018.eko irailak 12
Osasun Sailak eta Osakidetzak Pazientearen Segurtasunaren astea ospatzen dute, herritarrek esparru honetan parte har dezaten sustatzeko
2019/05/22 Osasun sailburuordea

Osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioen (OAEI) prebentziorako eta kontrolerako garatu diren ekintzen artean, «Gernu-kateterrari lotutako gernu-traktuko infekzioak murrizteko» protokoloa egin da. Bertan, maskuriko zundaketaren egokiespena, teknika eta zaintzak jasotzen dira, eta hurrengo hilabeteetan ezagutaraztea aurreikusten da. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea