Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Gai hauek guztiak zorrotz eta sakon aztertu: dauden prestazioak; teknikak eta prozedurak; eta horiek guztiek biztanleen osasun-egoeran duten benetako inpaktua. Horrela, lehentasunak ezarri ahal izango ditugu, eta erabilpen desegokiak saihestu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osakidetzako Diagnostiko Biologikoko Sarea (ODBS) deritzon proiektua lantzen ari da Osakidetza. Diziplina ugariko 400 profesionalek baino gehiagok parte hartzen dute horretan, eta diagnostiko biologikoaren eskaintzaren optimizazioa eta arrazionalizazioa hobetzea du helburutzat. Apustu horrek Profesor Barea 2017 saria irabazi du 2017ko ekainaren 23an, «Berrikuntza, garapena eta teknologia berriak» izeneko atalean.

Berria
2017.eko ekainak 23
“Osakidetzaren Diagnostiko Biologikoaren Sarea” proiektuak irabazi du Profesor Barea 2017ko 15. Edizioaren saria
2017/07/18 Osasun sailburuordea

Osakidetzak Quality Innovation Award ospetsuetan bigarren saria lortu du sektore publikoko berrikuntzaren alorrean bere tablet arinen aplikazioen bidezko erizaintzako asistentzia-sistemagatik, ospitaleratuta dagoenaren ohe ondoko arreta malguagoa, eraginkorragoa eta seguruagoa zilegitzen duelako.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Ostebak Osakidetzako jardun klinikoa egokitzeko MAPAC programa babestu du eta BioCrucesek koordinatutako Ikerketa Sanitarioen Funtsaren bi proiektutan parte hartu du, betiere jardunbide egokien adierazleak definitzeko zenbait patologiarekin (sinkopea, zefalea, iktusa edo traumatismo kraneoentzefaliko garezur eta entzefaloko traumatismoa) lotutako osasun-prozesuetan. Gaur egun, eremu kirurgikoko anestesia-orgak egokitzeko hobekuntza-prozesu bat amaitzen ari da.

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Osteba Osasun Sistema Nazionalaren praktika klinikoen gidak (PKG) egiteko programaren barruan, Osasun Teknologien Ebaluazio Zerbitzua Osakidetzako profesional sanitarioekin eta Kirurgia Torazikoko Espainiako Sozietatearekin lan egiten ari da traumatismo toraziko arin eta ertaineko kasuetarako gomendioak prestatzeko. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea