Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. xxxAurrez aurrekoak ez diren zerbitzuen zerrenda zabaldu, pazienteen eta osasun-arloko profesionalen premiak aintzat hartuta

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Sistema sanitarioa herritarrentzat irisgarriagoa izateko asmoz, Osarean, legealdi honen hasieratik, osasun-sisteman aplikatutako e-health tresnak bultzatzen ari da. Horren erakusle, 2018an, familia-mediku, pediatra, erizain eta emaginentzako hitzorduen % 12,74 Osakidetzaren webgunearen bitartez egin ziren. 2019ko apirilaren 30a erreferentziatzat hartuta, lehen mailako arretako hitzorduen % 14,86 webgunearen bitartez egiten dira dagoeneko.

Hitzordua telefonoz eskatzea errazagoa da, orobat, hartutako zenbait neurriri esker: Call Centerrak, telefonoguneen digitalizazioa, deiak kudeatzeko softwarea aplikatzea, eta abar. Etengabeko garapen horri esker, 2018ko abenduan, bide horretatik Osakidetzak izandako batez besteko irisgarritasuna % 80koa zen, eta ehuneko hori mantendu egiten da 2019ko apirilaren 30ean.

Telefono bidezko kontsulten kopurua ere, hau da, pazientea etxetik edo beste toki batetik, osasun-zentro edo ospitalera joan gabe, osasunaren arloko profesionalarekin harremanetan jartzen den kontsultak, finkatu egin da. 2019ko apirilaren 30a erreferentziatzat hartuta, Familia Medikuntzako kontsulta guztien % 16,5 telefonoz egiten dira dagoeneko, eta ehuneko hori % 12,17koa da Pediatrian eta % 8,86koa Erizaintzan. Ospitale mailan, 2019ko lehen hiruhilekoan, kontsulta guztien % 6,6 izan dira telefono bidezkoak.

 

Historia Kliniko Digitalaren (Osabide) bidezko bertaratu gabeko Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko mediku baten arteko paziente zehatz baten gaineko interkontsultak, pazienteak ospitalera joan beharrik izan gabe. Horiei esker, Lehen Mailako Arretak arazoei irtenbidea bilatzeko duen gaitasuna sustatzen da sareko lanean oinarrituta. Bada, 2018ko abendura bitartean, deribazio guztien % 11 ziren (2017an, % 9), eta ehuneko hori mantendu egiten da 2019ko apirilaren 30ean.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren Osasun Karpeta Osakidetzaren eta pazienteen zein erabiltzaileen arteko harremanetarako sareko plataforma da, eta eguneko 24 orduetan dago bertan sartzeko aukera, mundu osotik, ordenagailu, tableta edo smartphone bat erabiliz. Haren funtzionalitateak handitu ditugu 2017an; hala bada, gurasoek 16 urtetik beherako seme-alaben osasun-informaziora sartzeko aukera dute, eta gauza bera ardurapean ditugun pertsonei edota tutoretzapeko pertsonei dagokienez. 2015ean 116.000 sarrera izan ziren, 2016an 200.000, 2017an 396.000 eta 2018an 552.382. 2019ko lehen lau hilabeteetan, 282.084 sarrera izan dira dagoeneko.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2017ko lehenengo seihilekoan Jaioberrien Osasun Karpeta kontsultatzeko Programa abiarazi da. Berau Amaetxe zerbitzua duten Osakidetzako ospitaleetan ezarri da. Horren bidez, jaioberriei alta ematen zaien unean, gurasoei osasun-karpeta kontsultatzeko sarbide-gakoa emango zaie, bertan erregistratuko baitira egindako proben emaitzak, txertoaren egutegia, etab. Edozein unetan kontsultatu ahal dira.

2019/05/16 Osasun sailburuordea

Aurreko legealdian bezalaxe, Smartphonerako aplikazioak garatu dira (Osakidetzako Ataria aplikazioa, adibidez). Hala bada, 2017ko lehen seihilekoan aplikazio berriak diseinatu dira, Mi tratamiento/ Nire tratamendua izenekoa adibidez, medikazioaren pautak behar bezala jarraitzeko laguntza-tresna bat dena, edota Ospitaletik kanpoko bihotz-geldialdi bati arreta emateko aplikazioa. 

2018an Osakidetzaren aplikazioen kopuruak hazten jarraitzen du, sartzen ari diren ESI-Erakunde Sanitario Integratuen proposamenak direla eta: esaterako, Donostialdea ESIren ORLko aplikazioa, EE Gurutzeta ESIren Gaixotasun Autoinmuneen aplikazioa.

2019an zenbait aplikazioren garapenean lanean ari gara. Honakoak dira uneotan garatuen ditugunak: Transfusioen eta Giza Ehunen Euskal Zentroak proposatutako aplikazio bat odol-ematea sustatzeko eta Serious Game teknologian oinarritutako aplikazio bat Haur Obesitateari Aurre Egiteko Programarentzat.

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Sinadura biometrikoaren sistema ezarri da eta haren bidez pazienteek baimen informatua esleitzen dute eta haien historia kliniko digitalean jasota geratzen da.

2018/07/03 Osasun sailburuordea