Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Teknologia berriak sistematikoki ebaluatu, Osakidetzaren ekipamendu teknologikoa eguneratuta egon dadin etengabe. Horretarako, haren finantzazioa bultzatzeko hitzarmenak egingo ditugu Osteba-Ebaluazio Teknologikoko Zerbitzuarekin lankidetzan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Praktika Klinikoko Gidak (PKG) «sistematikoki garatutako hainbat gomendio dira, eta profesionalei zein pazienteei osasun-arreta egokienari buruzko erabakiak hartzen eta osasun-arazo bati heltzeko orduan aukera egokienak hartzen laguntzen diete».

OSTEBAk, 2017. urtean, honako gida hauek argitaratu ditu:

·Lipidoen erabilerari buruzko praktika klinikoko gidaliburua arrisku kardiobaskularreko faktore  bezala.

·Prader-Willi-ren sindromean jarduteko gida.

·Bularra emateari buruzko Praktika Klinikoko Gida. Bertsio osoa.

·Bularra ematen duten amentzako gida.

·Bularra emateari buruzko Praktika Klinikoko Gida. Laburpena

2017/07/20 Osasun sailburuordea

Osateken 25. urteurrena dela eta, Lehendakariak balioetsi du 1.400.000 pertsona baino gehiagori egin zaiela diagnosia irudi bidezko diagnostikoaren bidez, eta horrek eredugarri bihurtu duela Osatek bere alorrean.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Osteba-Osasun Teknologiak Ebaluatzeko Zerbitzuak 9 txosten egin ditu, 2018. urtean zehar; horietatik 8 2018an argitaratutako ebaluazio-txostenak dira (6, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren hitzarmenarekin bat etorriz egindakoak; 1, Ostebaren txosten propioa, Osakidetzarekin eta Osasun Sailarekin elkarlanean egindakoa; eta, bestea, nazioarte mailako txostena, EUnetHTA sareko kideena), eta 1, berrikuspen-txostena.

2019/03/11 Osasun sailburuordea

2019ko lehen hilabeteetan zehar, Ostebak 2 txosten egin ditu Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioarentzat, goraka ari diren teknologia berriak berrikusteko 2 txosten, barne-txosten bat (Ostebaren erantzunak) Osasun Sailarentzat / Osakidetzarentzat, eta 3D inprimagailuei eta horiek EUnetHTA sarearen barruan duten erabilgarritasunari buruzko nazioarteko txosten 1, DEFACTUM agentzia daniarrarekin elkarlanean (ikuskatzaile gisa ere lan egin du EUnetHTA sarearen beste bi txostenetan). (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

SorTek identifikazio goiztiarraren programaren barruan eta REDETS sareko agentziekin elkarlanean, Ostebak 17 teknologia identifikatu ditu 56tik, eta goraka ari diren teknologia berrien 18 fitxa egin ditu 2018an. Era berean, lehenetsi diren 2 teknologia ebaluatu eta txosten bat egin du Osasun Sistema Nazionalarentzat. Identifikatutako teknologiak nazioko eta nazioarteko datu-baseetan txertatu dira, eta zerbitzu-zorrorako informazioa eskaini dute. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren erosketa-prozesuak bateratzeko helburuarekin, Ostebak azterketa bat egin du Osakidetzaren ESIetako prozesuen, erabakiak hartzeko egituren eta formularioen inguruan; horrez gain, ezaugarri komunak eta elkarren arteko desberdintasunak identifikatu ditu, prozesu horien efizientzia hobetzeko helburuarekin. Ezagutzaren eta erabakien kudeaketa hobetuko duen prozesu bat sortzea da azken emaitzaren helburua. Ostebak modu aktiboan lan egin du EuroScan sarearekin (Osasun Saila ere sare horretako kide da), eta horri lotuta teknologia berriei buruzko tokiko eta nazioarteko informazioa biltzen duen datu-base baterako sarbidea eskaini die ESIetan erabakiak hartzen dituztenei. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea