Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Diagnostiko-, terapia- eta segimendu-baliabide teknikoak hornitu, osasun-arazo gehienak konpontzeko gaitasun handiagoa egon dadin

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osakidetzak 3 hemodinamika gela berritu eta eguneratuko ditu 2017 eta 2018 urteetan. Galdakao Usansoloko Ospitalearen eta Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen instalazioak berritu eta eguneratu egin dira. Eta 2018ko abenduan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari dagokion ekipamenduaren eguneratu egin dira.

2019/01/23 Osasun sailburuordea

XI. Legegintzaldi honetan zehar, Osakidetzak, modu mailakatuan, 23 X izpi gela berritu ditu. 2017an Donostia Unibertsitate Ospitalean eta Gurutzeta Ospitale Unibertsitatean «gama altuko» gelak instalatu dira eta San Eloy Ospitalean eta Laudio eta Barakaldoko osasun-zentroetan, aldiz, erdi-mailako prestazioak dituzten gelak.

2019/05/17 Osasun sailburuordea

Osateken erresonantzia magnetikoko ekipo berri bat jarri da Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultetako eraikinean, milioi bat eurotik gorako inbertsioa eginda.

Berria
2017.eko abenduak 13
Osakidetzak 1.025.700 euro inbertitu ditu erresonantzia magnetikoko ekipo berri batean Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultetan
2018/07/03 Osasun sailburuordea

Osasun Saila aztertzen ari da Lehen Mailako Arretan osasun-lanbide berriak gehitzeko aukera. Lau lantalde zehatzi begira hasi da azterlan hori: Fisioterapeutak, Psikologoak, Podologoak eta Hortz-higienistak.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Euskadik Lehen Mailako Arreta eredu ona du; halaz eta guztiz, etengabeko hobekuntzari eutsi egin behar zaio eta ezin da lo hartu, biztanleriaren zahartzeari eta profesionalen belaunaldi-ordezkapenari aurre egin behar baitzaio. Hori dela eta, esan behar da barne-mailan lanean ari direla jada zerikusia duten eragileekin “Lehen Mailako Arretaren Estrategia Euskadin” lantzeko; Lehen Mailako Arreta sendotzeko 7 jarduera-esparru aintzat hartuko lituzke ahalegin horrek.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak hemodinamika-gela berri bat du, eta gaixotasun koronarioetarako gune berria berrantolatu egin da, emaitza hobeak bermatuko dituen eta pazienteei segurtasun handiagoa eskainiko dien teknologia berriarekin. Osasun Sailak eta Osakidetzak milioi bat euro inbertitu dituzte hemodinamika-gela berriak eta Zainketa Koronarioetako Unitatearen eraberritzean.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Galdakao Usansolo Ospitaleko Hemodinamika-gela zerbitzuan jarri da eta horrek ahalbidetuko urtean 1.500 esku-hartze egitea Kardiologian dagoen teknologiarik aurreratuenarekin.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Araba ESIko Erradiodiagnosiko Zerbitzuak teknologia aurreratueneko eskaner berria du, tomosintesidun mamografo digital zuzen bat eta erradiologia digital zuzeneko gela bat (1.100.000 euro)

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Araba ESIk garraioaren energia-eraginkortasuna hobetu du 12 ibilgailu elektrikorekin. Ibilgailu horiek etxeko ospitaleratzeetan eta zentroen arteko garraioetan zerbitzua emateko erabiliko dira.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko ekainaren 25eko Aginduaren bidez, Euskadiko Lehen Mailako Arretako Aholku Kontseilua sortu zen, organo aholku-emaile gisa eta Osasun Sailari aholku teknikoak emateko (EHAA, 136. zk.).

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2018/07/1803666a.pdf 

EHAA xedapena
2018.eko uztailak 16
AGINDUA, 2018ko ekainaren 25ekoa, Osasuneko sailburuarena, Lehen Mailako Arretako Euskadiko Aholku Batzordea eratzen duena.
2019/02/19 Osasun sailburuordea

2018/12/13. Osatek-en puntako teknologiako erresonantzia magnetikoko aparatu berri bat jarri da, Donostia Unibertsitate Ospitalean.

Berria
2018.eko abenduak 13
Donostia Unibertsitate Ospitaleak erresonantzia magnetikoko azken belaunaldiko ekipo berria eskuratu du
2019/01/15 Osasun sailburuordea

Osatek-en puntako teknologiako erresonantzia magnetikoko aparatu berri bat jarri da, Eibarreko ospitalean. (2018-10-02)

2019/01/15 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilean Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean Hemodinamika ekipamendu berria martxan jarriko da, eta horri esker urtean 1.800 ebakuntza egin ahalko dira kardiologiako teknologia aurreratuena erabiliz.

Berria
2018.eko abenduak 28
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko hemodinamika-ekipamendu berriari esker, 1.800 esku-hartze egin dira urtean kardiologiako teknologiarik aurreratuena erabilita
2019/01/29 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilaren 22an Osakidetzako zuzendari nagusiak Debagoienako ESIko espezialitateen instalazio berriak bisitatu ditu. Instalazio horiek 700 m2 dituzte, honela banatuta: 9 kontsulta, proba osagarriak egiteko 3 gela, sendaketa gela 1 eta harrera-eremua.

Berria
2019.eko urtarrilak 22
Osakidetzako Zuzendari Nagusiak Debagoieneko ESIko espezialitateen instalazio berriak bisitatu ditu
2019/01/29 Osasun sailburuordea

Lehen Mailako Arretarako Aholku Batzordeak topaketa izan zuen 2019ko otsailaren 9an, eta, bertan, Osasun Sailak lehen mailako arretaren arloan aurkeztu zituen ildo estrategikoak onartu ziren.

Berria
2019.eko otsailak 09
Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Aholku Batzordeak osasun-zentroetan arreta sendotuko duen Estrategia onartu du
2019/03/11 Osasun sailburuordea

Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, 2019ko otsailaren 2an eginiko prentsaurrekoan, Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia aurkeztu zuen, «euskal gizarteari zerbitzu hobea emateko eta, gainera, hura osatzen duten profesionalei antolamendu hobea emateko».

Berria
2019.eko otsailak 20
Osasun Sailak Euskadin lehen mailako arreta sendotzeko neurri-sorta proposatu du
2019/03/11 Osasun sailburuordea

Osasuneko sailburua hizlaria izan da, beste autonomia-erkidego batzuetako sailburuekin batera, familiako medikuntza agenda politikoan izenekoari buruzko mahai-inguru batean, Medikuen Elkargo Ofizialetako Kontseilu Nagusiak antolatu duen AP 25 lantaldearen Lehen Mailako Arretari buruzko II. Jardunaldian. Osasun Sailak eta Osakidetzak hileak eman dituzte beste eragile batzuekin lanean Euskadiko Lehen Mailako Arretarako Estrategia bat diseinatzen, eta lan hori aurkeztu du sailburuak. (2019-03-28)

Berria
2019.eko martxoak 28
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuak Medikuen Elkargoetako Kontseilu Nagusiaren Lehen Mailako Arretari buruzko II. Jardunaldian parte hartu du
2019/04/16 Osasun sailburuordea

Euskadi dagoeneko hasi da ezartzen lehen mailako arreta indartzeko neurriak, Osasun Ministerioak Osasunaren Lurraldearteko Kontseiluak 2019ko apirilaren 10ean egindako lehen mailako arreta berritzeari buruzko bileran proposatu ostean. (2019-04-10)

2019/04/16 Osasun sailburuordea

Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuek 25. urte bete dituzte 2019ko apirilaren 15ean, eta urteurrenaren ondoren jakin da 2018. urtean zehar izan zen jardueraren gaineko datu hau: guztira 390.517 ezbeharri eman zitzaien arreta, hau da, 2017. urtean baino % 5,14 gehiagori. (2019-04-26)

Berria
2019.eko apirilak 15
Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuak 25 urte bete ditu gaur
2019/05/02 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 8an, Lehen Mailako Arretako Batzorde Aholkulariak bilera egin du, eta, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Mailako Arretarako Estrategian proposatzen diren 35 ekintza indargarrietatik 15 abiarazi direla jakinarazi da. Gainera, diziplina anitzeko zortzi lantalde sortu dira, eta, horietan, lehen mailako arretako 100 profesionalek baino gehiagok hartzen dute parte. (2019-05-09)

Berria
2019.eko maiatzak 08
Osasun-zentroetan arreta sendotzeko xedearekin Eusko Jaurlaritzak abiarazi dituen neurriak aztertu ditu lehen mailako arretarako aholku batzordeak
2019/05/17 Osasun sailburuordea