Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Lehen mailako arretarako zentro berriak zabaldu (sei)

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Arabako Mendialdeko osasun-arreta hobetzeko, 2017ko uztailaren 20an Kanpezuko osasun-zentro berria jarri zen martxan (1.000.000 euro).

Berria
2017.eko uztailak 14
Kanpezuko Osasun Zentro berria eta modernoa uztailaren 20an jarriko da martxan Arabako Mendialdeko arreta sanitarioa hobetzeko
2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017ko irailean martxan jarri zen Amurrioko osasun-zentro berria, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Urduñako 19.000 biztanleri arreta hobea eskaintzeko balioko duena (3.269.016 euro).

Berria
2017.eko irailak 01
Lehendakaria: «Amurrioko osasun-zentro berriarekin beste urrats bat egin dugu Euskadiko lehen mailako arreta sustatzeko geure apustuan»
2018/01/25 Osasun sailburuordea

Gobernu Kontseiluak baimena eman du, Pedro María Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak eta Jon Darpón Osasuneko sailburuak proposatuta, bai Donostiako Aiete auzoan Osakidetzaren osasun-zentro berria egiteko lur-zatiaren titulartasunaren doako lagapena onartzeko (GK 2017-07-04) bai Donostiako Arrandegiaren eraikinean Parte Zaharreko osasun-zentro berria egiteko kontzesio administratiboaren baldintzak onartzeko (GK 2017-07-11).

2017an idatzi da Aieteko osasun-zentro berriaren egikaritze-proiektua. 2018ko ekainean, esleipen-proposamenaren zain dago obraren espedientea, udalaren obra-baimena jaso zain kontratua sinatu eta egikaritzapenari ekiteko.

Lanak joan den 2018ko urriaren 1ean hasi ziren, eta 18 hilabeteren buruan amaituko direla aurreikusten da (4,3 milioi euroko inbertsioa egin da).

Berria
2017.eko uztailak 04
Baimena eman da Donostiako Aiete auzoan Osakidetzaren osasun zentro berria egiteko lur zatiaren doako lagapena onartzeko (Gobernu Bilera 2017-07-04)
Berria
2017.eko uztailak 11
Donostiako Peskaderia eraikinean Osakidetzaren Alde Zaharra osasun zentro berria egiteko kontzesio administratiboaren baldintzak onartzeko baimena eman da (Gobernu Bilera 2017-07-11)
Berria
2018.eko urriak 25
Aieteko Osasun Zentro berria eraikitzeko lanen hasiera
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2017an berriz ekin zaio egungo zentroa ordezkatuko duen Zallako Osasun eta Espezialitateen Zentroaren proiektuari. Oinarrizko proiektutik abiatuta berrikusi eta idatzi da eraikitze-lanekin hastea ahalbidetzen duen egikaritze-proiektua. Obrak hasteko, URA agentziak «Cadagua ibaiak Zalla (Bizkaia) udalerriko Mimetiz auzotik pasatzean sor ditzakeen uholdeen aurkako defentsa» lanean jasotako jarduketak egin behar dira lehenik.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

2017an, Zuiako Udalarekin egungo zentroa ordezkatuko duen Zuia-Murgiako osasun-zentro berriaren kokalekua adostu da. Osakidetzak osasun-zentro berriaren egikaritze-proiektuaren idazketa kontratatu du. Ondare eta hirigintzako izapideak amaitzean hasi ahal izango dira obrak, espedientea abian dago eta udalaren obra-baimena besterik ez zaio falta.

2019ko maiatzean Zuiako Udalak partzela bat utzi zion Euskadiko Ondareari Osakidetzaren esku utz zezan. Osakidetzak obra espedientea berriro jarri du abian esleipena gauzatu eta eraikuntza lanak hasteko. (2019/05/17)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Laudioko bizilagunen osasun-arreta hobetze aldera, 2017an Laudioko osasun-zentroa birmoldatu da, eta, horri esker, arreta espezializatuko lau kontsulta berri abian jarri ahal izan dira: Neurologia, Oftalmologia, Endokrinologia eta Kirurgia Orokorra. Gainera, zentroko erradiologia eremua eraberritu da, eta ekipamendu berria ere erosi da. (470.000 euro).

2018ko urriaren 5ean, Laudioko Osasun Zentroak osasun-eskaintza zabaldu zuen, Urologiako kontsulta berriarekin.

Berria
2017.eko abenduak 26
Osakidetzak 470.000 euro inguru inbertitu ditu Laudioko Anbulatorioan, osasun arreta hobetze aldera
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Osakidetzak euskal herritarrei bere osasun-zerbitzuak gero eta gehiago gerturatzeko duen helburuarekin jarraitzeko, Orozkoko kontsultategi berria inauguratu da.

Berria
2018.eko azaroak 28
Orozkok Osakidetzako kontsultategi berria dauka
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Iñigo Urkullu Lehendakariak Retuertoko osasun-zentro berria inauguratu zuen, 2019ko otsailaren 25ean. Osasun-zentro berriak Barakaldoko 6.000 herritar baino gehiagoren osasun arreta hobetzeko helburua du, eta, horretarako, 762.000 euroko inbertsioa egin da.

Berria
2019.eko otsailak 25
Osasun zentro berria Retuerton, Barakaldoko 6.000 herritar baino gehiagoren osasun arreta hobetzeko 
2019/03/11 Osasun sailburuordea

2019ko ekainaren 5an, Osasun sailburuak Bilboko Alde Zaharreko Osasun Zentro bisitatu. Bisitaldi horretan, ezagutzera eman ditu esandako zentro horretan egindako lanak:  zentroaren bigarren solairuan 180 metro koadroko azalera baino gehiago berritu da, eta, horrela, hobekuntzak egin dira pediatriaren arloan. Halaber, amatasun eremua sortu da. (2019-06-19)

Berria
2019.eko ekainak 05
Alde Zaharreko osasun zentroak pediatriako kontsultak zabaldu eta amatasun eremua ireki du
2019/07/03 Osasun sailburuordea