Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu orokorretako eraikin berria eraiki, Gasteizko Txagorritxu auzoan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko apirilaren 27an Txagorritxu ospitalearen zati baten eraisketa-lanak hasi ziren. Laster, uztailaren 17an, Araba Unibertsitate Ospitaleko asistentzia-zerbitzu orokorrei zuzendutako eraikin berria jasotzen hasiko da. Lanon iraupen-estimazioa 30 hilabetekoa da. Inbertsioa 50 milioitik gorakoa izango da. 2018ko ekainean aurreikusitako eran ari dira aurreratzen lanak eta eraikinaren egitura ageri da jada.

Lanak direla eta, aparkatzeko bi orube egokitu behar izan da: bata 180 plazatakoa; bestea, 182koa. Euskal Herria etorbideak Duque de Wellington kalearekin bat egiten duen tokiko orubea uztailaren 3an ireki zen.

2019ko ekainean fatxadako lanak amaitu dira eta Larrialdi Zerbitzuko sarrerako markesina amaitzea falta da; barrualdea antolatzeko lanak ere amaitzear dira eta instalazio lanak ere aurrera doaz. Horrez gain, atxikitako eraikineko mailagainaren hondeaketa lanak egin dira energia sorkuntzarako eta beste erabilera batzuetarako; eta geotermia instalazioa jartzeko lanak ere hasi dira. (2019/05/17)

 

2019/06/04 Osasun sailburuordea