Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Bio-Cruces Osasun Ikerketa Institutua jasoko duen eraikin berria amaitu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017an amaitu dira BioCruces Institutuaren ikerkuntza arloa eta animaliategia hartuko dituen oin berriko obrako eraikina egiteko lanak. 2015eko urrian hasi ziren lanak eta obra entregatzeko epea 2017ko abenduan ezarrita dago. 2018an eraikina azkendu da eta ekainaren 6an abian jartzeko ekipamenduarekin hornitu da.

Eraikinak honako hauek jaso ditu: karraskarien eta bestelakoen animaliategia, ikerkuntzako jarduerekin lotutako bloke kirurgikoa, hainbat ikerkuntza-plataformentzako antolatutako laborategiak, lanerako eta bileretarako guneak, administrazio eta zuzendaritzako gunea, eta bestelako eremu osagarriak.

2019/05/17 Osasun sailburuordea