Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Urdulizeko Ospitale berriaren zerbitzu eta ekipamendu mediko guztiak zabaldu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Urdulizko Ospitaleak pixkanaka-pixkanaka zerbitzuak ezartzen joateko programarekin aurrera jarraitzen du. Larrialdietako Zerbitzua 2017ko maiatzaren 9tik aurrera dago jardunean, eta urteko 365 egunetan 25 orduz egongo da zabalik. Etxez Etxeko Ospitaleratze Zerbitzua ere jarri dute abian dagoeneko, eta Kanpoko Kontsulten Zerbitzuak handitu egin dituzte espezialitate mediko berriak gehituta. Endoskopia Digestiboko Zerbitzua ere indarrean sartu da jada, baita jarduera oftalmologikoarekin batera lanean hasi diren Kirurgia Handi Anbulatorioko ebakuntza-gelak ere. Azkenik, 2017ko abenduaren 18an, Iñigo Urkullu lehendakariak Urdulizko Ospitaleko ospitalizazio solairu berriak hartzen dituen eraikina inauguratu zuen, ospitalizazio medikora bideratutako 64 oherekin abian jarri dena.

Berria
2017.eko maiatzak 08
Urdulizko Ospitaleak zerbitzuen kartera zabaldu du, eta bihar irekiko dira Larrialdiak
Berria
2017.eko abenduak 18
Urdulizko Ospitaleak ospitalizazio-oheak ireki ditu bere zerbitzuak areagotzeko
2018/01/31 Osasun sailburuordea

2018ko ekainaren 4tik aurrera, erabilgarri izango dira Urdulizko ospitalean 6 kirofano berri AOSU-Anestesia Ondorengo Suspertze Unitatearekin, eta horrek erakarriko du ospitaleratze kirurgikoko eremua abiaraztea 64 oherekin. Une honetan, 400 profesional inguru dira Urdulizko Ospitalean lanean ari direnak.

2018/07/03 Osasun sailburuordea