Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Eibarreko Ospitalea eraikitzen amaitu eta zabaldu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Eibar Ospitalea 21.012 m2-ko azalera eraikia duen proiektua da; 3 solairu ditu sestra gainean, beheko solairua eta 2 soto. Lanak 2014ko urrian hasi zituzten eta 2018ko uztailean amaitzea aurreikusita dago, erradiologiako esparruak ere erabilgarri utziz

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2017ko lehen seihilekoan Eibarko Ospitalearen zerbitzuen plan funtzionalaren berrazterketari ekin zaio.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 22an, Iñigo Urkullu lehendakariak Eibarko Ospitale berria inauguratu zuen. 

Berria
2018.eko urriak 22
Osasun-zerbitzu publiko unibertsal eta kalitateko baten alde Euskadik egindako apustuak aurrerapauso bat eman duela ziurtatu du Lehendakariak
Berria
2018.eko urriak 29
Eibar Ospitaleak ateak ireki dizkie Debabarreneko biztanleei
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Gobernu Kontseiluak 2018ko urriaren 9an erabaki zuen Osakidetzako langileen kopurua handitzea, 97 lanpostu berri sortuz. Erabakia Eibarko Ospitaleko giza baliabideen beharrari erantzuteko hartu zen. 

Berria
2018.eko urriak 09
Eusko Jaurlaritzak 97 lanpostu gehiago sortu ditu Osakidetzan (Gobernu Bilera 2018-10-09)
2018/12/27 Osasun sailburuordea

 Eibarko Ospitale berriak ospitalizazio-unitate bat martxan jarri du, hilabetean 25 eta 30 paziente hartzeko gaitasunarekin, eta beste 46 langile gehitu dira bertara ospitalizazio zein errehabilitazio kardiakoko, arnas errehabilitazioko eta kanpo-kontsultako zerbitzu berrietan jarduteko.

Berria
2019.eko urtarrilak 14
Eibar Ospitale berriak ospitaleratze-unitatea jarri du martxan; unitateak, hilean, 25 eta 30 paziente bitartean hartzeko gaitasuna duspitaleko Ospitaleratze Medikorako Zerbitzuberriaren inaugurazioa
2019/01/29 Osasun sailburuordea

2019ko martxoaren 20an, Osasun Batzordean, Eibarko Ospitaleko Plan Funtzionala «aurreikusitako epeen arabera» betetzen ari dela jakinarazi zen; halaber, Eibarko Ospitaleak 48.546 kontsulta artatu dituela eta 2019a amaitu aurretik ohe guztiak irekita izango dituela jakinarazi zen. (2019-03-29)

Berria
2019.eko martxoak 20
Eibarko Ospitalean 48.500 kontsulta baino gehiago egin dira, ospitalea martxan jarri zenetik
2019/04/03 Osasun sailburuordea