Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskadiko zahar-egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan artatutako pertsona guztiei farmazia-arreta egokia ematea bultzatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zentro soziosanitarioetan Farmazia Arretarako Plan Funtzionala garatzen ari da 2017. urtean zehar, baita 100 plaza baino gehiagoko adinekoen egoitzak eta zentro soziosanitario publiko eta pribatuak kudeatzeko eredu espezifiko bat ere.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

EAEko Adinekoen Egoitza eta Zentro Soziosanitarioetako Farmazia Zerbitzuak eta Sendagai Gordailuak arautzen dituen Dekretu Proiekturako alegazioak aurkezteko epea amaitu da 2017ko ekainean. Dekretu-proiektua izapidetzearen azken fasean aurkitzen da une honetan, Aholku Batzorde Juridikoaren txostenaren zain.                

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2017ko ekainaz geroztik, adinekoen egoitza-etxeek eta euskal zentro soziosanitarioek sarbidea dute Osakidetzako Historia Klinikora -Osabide– eta barneratuta daude Errezeta Elektronikoan. Horrela, egoitza-etxeetan daudenen segurtasun klinikoa handiagoa da eta minimizatu egiten dira medikazio-akatsak, eta tratamenduarekiko atxikiduraren jarraipena eta medikamentuaren erabilpen arrazionala erraztu egiten dira; halaber, gizarte- eta osasun-sistemen asistentzia integratuagoa izatea ahalbidetzen da.  2018ko urrian, euskal egoitza-etxeetan banatze elektronikoaren portzentua % 97,30ekoa zen.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2018. urteaz geroztik, Laguntza Farmazeutikoko eredu bat lantzen ari dira. Eredu hori jauzi garrantzitsua izango da Egoitza Zentroei arreta ematen dieten farmaziako profesionalek egoitza horietan bizi diren pertsonen historial farmazeutikoa eskuratu ahal izateko.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden adinekoentzako egoitzetako farmazia-zerbitzuak eta sendagaiengordailuak erregulatuko dituen Dekretua onartu da.  (2019-03-29)

Berria
2019.eko otsailak 26
Eusko Jaurlaritzak farmazia prestaziorako eredu berria sustatzen du Euskadiko egoitzetan (Gobernu Bilera 2019-02-26)
2019/04/03 Osasun sailburuordea

2019ko apirilaren 2an, errezeta elektronikoa Euskadiko eremu soziosanitarioan ezartzeko proiektuari aitorpen berezia eman dio Correo Farmacéutico izeneko egunkariak: Farmaziako urteko ekimen onenenetako baten aitorpena. (2019-04-09)

Berria
2019.eko apirilak 02
Euskadiko eremu soziosanitarioan errezeta elektronikoaren ezarpena farmazian urteko ekimenik onenetakotzat aitortu da
2019/04/16 Osasun sailburuordea

2019ko apirilaren 30ean Gobernu Kontseiluak Farmazia Soziosanitarioaren Unitate bat kokatzeko Galdakaoko Udalak lagatako guneabaimentzea erabaki du. Unitate horrek dosi pertsonalizatutan prestatu eta hornituko die medikazioa Euskadiko 120 egoitzari: publiko guztiei eta 100 ohe edo gehiago dituzten pribatuei. Guztira, 12.464 plaza dira. (2019-04-30)

Berria
2019.eko apirilak 30
Osasun sailak Farmazia Soziosanitarioaren Unitatea sortuko du (Gobernu Bilera 2019-04-2019)
2019/05/02 Osasun sailburuordea

2019ko apirilean eta maiatzean, Osakidetzako ESIekin bilerak egin dira, baita egoitza talde batzuekin ere, 29/2019 Dekretua azaltzeko (pertsona adintsuentzako egoitzetako farmazia-zerbitzuen eta sendagaien gordetegiei buruzkoa). (2019/05/27)

2019/05/31 Osasun sailburuordea