Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Farmazia-bulegoak Euskadiko Osasun Sistema Publikoan eragile gisa sartzea sendotu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Farmazia komunitarioa eta farmazia-bulegoak osasun-sistemako eragile gisa integratzea nabarmentzen duen farmazia-prestazioa bultzatzearren, lehendakariak Euskadiko Farmazialarien Elkargo Ofizialen buruei zein Farmazialarien Elkargo Ofizialen Batzorde Orokorraren buruari harrera egin zien 2017ko ekainaren 20an.

Berria
2018.eko ekainak 19
Euskadik bere egungo ereduaren aldeko apustuari eutsiko dio farmakoen prestazioan, farmazia osasun-eragile bihurtzeko
Berria
2017.eko ekainak 20
Lehendakariak prestazio farmazeutikoaren eredua sustatzen jarraitzeko apustua egin du, farmazia komunitarioa eta farmazia bulegoa osasun sistemako eragile gisa integratzea balioan jartzeko
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Osakidetzak eta euskal farmazialarien elkargoek prestakuntza ematen diete Euskadiko farmazialariei GIBaren autotesta erosten dutenei orientabidea eman diezaieten.

Berria
2018.eko otsailak 12
Osakidetzak eta Euskadiko farmazialarien elkargoek farmaziako profesionalak prestatuko dituzte GIBaren autotesta eskuratzen duten pertsonei laguntzeko
2018/07/03 Osasun sailburuordea

2017ko maiatzaren 17an hau sinatu zen: «Lankidetza-hitzarmena EAEko gaixo kronikoei eta polimedikatutako gaixoen jarraipen farmakoterapeutikoa (JFT) egiteko programa gauzatzeko. Programa pilotua 2 motako diabetesa duten pazienteengan».

 2018ko ekainaren 10ean amaitu da Jarraipen Farmakoterapeutikoko programarako pazienteak errekrutatzeko fasea.

Berria
2017.eko maiatzak 17
Osasun Sailak eta Euskadiko Farmazialarien Elkargoek hitzarmen bat sinatu dute Paziente Kroniko eta Polimedikatuen Jarraipen Farmakoterapeutiko Osoa Egiteko Programa Pilotua abian jartzeko
2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko urtarrilaren 12tik aurrera, errezeta elektronikoa inter-operagarria izango da: Errezeta Elektronikoa inter-operagarria duten beste autonomia-erkidegoetako farmazietan ere medikamentuak jaso ahalko dira, eta erkidego horietako pazienteek ere euskal farmazietan hartu ahalko dute. Errezetaren inter-operagarritasuna hasi zenetik, beste autonomia-erkidegoetako pazienteen 49.599 ontzi jaso dira Euskadin eta, aldiz, 835.985 ontzi hartu dituzte euskal herritarrek beste autonomia-erkidegoetan.

Berria
2018.eko abuztuak 07
133.000 euskaldunek baino gehiagok beren medikazioa beste autonomia- erkidego batzuetako botiketan hartu dute Euskadiko txartel elektroniko elkarreragingarriaren lehen sei hilabetean
2018/12/26 Osasun sailburuordea

Udalen etxez etxeko laguntza-zerbitzuek artatzen dituzten pertsonek medikazioa hobeto erabiltzeko programak bi kategoriatan lortu du Tratamenduarekiko Atxikidura Hobetzeko OAT 2017 saria; alde batetik, autonomia-erkidegoetako tratamenduarekiko atxikiduraren proiekturik onenaren saria, eta, bestetik, tratamenduarekiko atxikiduraren urteko proiekturik onenaren sari berezia.

Berria
2018.eko urriak 24
Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritza, tratamenduarekiko atxikipenaren urteko proiekturik onenaren saria
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2018ko apirilaren 20ko Agindua argitaratuta, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zonen banaketa berria onartu da. Horregatik, argitaratutako aginduaren arabera farmazia-zonen konfigurazioa eguneratzeko prozedura hasi da, farmazia-bulegoak Euskal Osasun Sistemaren osasun-zonen arabera planifikatzeko eta banatzeko.

2018/12/28 Osasun sailburuordea