Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Gaixotasun neurodegeneratiboen arreta-programa garatu: alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA); esklerosi anizkoitza; Parkinson eta Alzheimer

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gaixotasun neurodegeneratiboetarako Arreta Plan Integrala pretatzeko xedez, 2017. eta 2018. urteetan zehar bilerak egin dira pazienteen elkarteekin (hala nola, AFAGI, CEAFA, EM, Parkinson, Dementzia Frontotenporaleko Euskal Elkartarekin), erreferentziazko profesionalekin, epidemiologoekin eta erreferentziazko ilerlariekin.

2018/03/26 Osasun sailburuordea

2018 urtean, erreferentziako profesionalekin bilerak egin dira, eta estrategiak barne hartuko dituen gaixotasunak zehaztu dira (Parkinsona, Alzheimerra, esklerosi anizkoitza, AEA, etab.), baita garatu beharreko arlo zehatzak ere. Alegia, diagnostiko goiztiarra, protokolo eta ibilbide klinikoak bateratzea, babes psiko-emozionala hobetzea, senideentzako eta zaintzaileentzako laguntza, genetika eta koordinazio soziosanitarioa eta ikerketa-arlokoa.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

Gaixotasun neurodegeneratiboetarako estrategiaren barruan dauden gaixotasunen kasuan, 2019ko lehen seihilekoan lantaldeak eta horien arduradunak finkatu dira. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea