Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Osasun mentaleko programa espezifikoen garapena bultzatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko ekainaren 16an, Osasun Mentaleko Aholku Batzordeak proposatuta egindako jardunaldiaren barruan, Batzorde horrek lehenetsitako lan-arloei buruzko ondorioak eta gomendioak barne hartzen dituen agiria aurkeztu da.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

Kontratua egin da GAUTENA elkartearekin 2017ko lehen seihilekoan espektro autistaren nahasmenduak dituzten adingabeak errehabilitatzeko terapia psikokonduktualen zerbitzuak emateko. Aurreikusitakoaren arabera, 500 adingabek jasoko dute zerbitzu hori Gipuzkoan.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

Kontratua egin da 2017ko lehen seihilekoan San Juan de Dios ospitalearekin paziente oligofrenikoen egoitza-zerbitzuak emateko. Bizkaiko 10 pazientek jasoko dute zerbitzu hori aurreikusitakoaren arabera.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

2018ko ekainean sortu da, Osasun Publikoko zuzendaritzaren mandatuz, Euskadin suizidioaren prebentziorako estrategiaren lantaldea, 2018ko abenduan amaiera-data izango lukeena.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 3an, Iñigo Urkullu lehendakariak Arabako Osasun Mentaleko Sareko Haur eta Gazteen Psikiatriako Unitate berria (HPU) inauguratu zuen.

Berria
2018.eko abenduak 03
Lehendakariak Arabako Osasun Mentalaren Sareko Haur eta Gazteen Psikiatriako Unitate berria inauguratu du
2019/01/08 Osasun sailburuordea

2018. urtearen hasieratik Euskadin suizidioa prebenitzeko estrategia prestatzen ari dira. Lanak 2019aren hasieran amaituko dira.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

Urtarrilaren 16an eta 17an UPRIGHT proiektu europarra abian jartzeko bilera egin zen Bilbon. Proiektuak esku-hartze psiko-hezitzaileko programa bat garatzen du 12 eta 14 urte arte arteko nerabeekin erresilientzia-gaitasunean, ongizatearen sustapenean eta gaixotasun mentalen prebentzioan oinarrituta. (2019/05/16)

Esku-hartzearen inguruko programa pilotu bat jarri zen abian 2018-19 ikasturtean Europa mailan eta Gasteizko sei ikastetxek hartu zuten parte bertan (407 nerabe, 363 familia eta 54 irakasle); gainerako UPRIGH eskualdetan beste 28 ikastetxek parte hartu zuten ekimenean. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Euskadin suizidioari aurre egiteko estrategia prest dago dagoeneko eta Euskadiko Osasun Mentaleko Aholku Kontseiluak aurki onartuko duela aurreikusten da; 2019ko ekainaren 5ean aurkeztuko du ofizialki komunikabideen aurrean Osasuneko sailburuak. Behin izapide hori eginda, lehentasunezkotzat jotako ekintzak martxan jarriko dira. (2019/05/16)

Berria
2019.eko ekainak 03
Euskadik, prebentzioaren, esku-hartze goiztiarraren eta eraginpean dauden pertsona eta familientzako arretaren bidez, suizidioaren eragina murrizteko lehen estrategia integrala sustatu du
2019/06/05 Osasun sailburuordea