Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Gaixotasun kronikoak dituzten pazienteen errehabilitazioa sustatu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ahotsaren patologien tratamenduari diziplina anitzeko ikuspegitik –hainbat espezialitate medikok esku hartuta– heltzearren, Barrualde-Galdakao ESIak ahotsaren patologiari eta neurolaringologiari buruzko lehen ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du 2017ko ekainean.

Berria
2017.eko ekainak 09
Barrualde-Galdakao ESIak ahotsaren patologiari eta Neurolaringologiari buruzko ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du
2017/07/18 Osasun sailburuordea

Lehen Mailako Arretan trastorno mental komunaren arretan gaitasunen prestakuntza korporatiboa sendotzearren, 2017ko lehen seihilekoan prestakuntza eman zaie ESI hauei: Donostialdea, Bidasoa, Goierri-Urola Garaia eta Tolosaldea. Prestakuntza horretan 45 pertsonak hartu dute parte.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

Suizidioaren prebentzio, arreta eta postbentzioan gaitasunen prestakuntza korporatiboa sendotzearren, emergentzia, lehen mailako arreta eta osasun mentalerako bi prestakuntza-jarduera egin dira, eta 60 profesionalek parte hartu dute horietan.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

2018ko azaroan Fisioterapia Lehen Mailako Arretan Proiektua jarri zen martxan Araba ESIko Zabalgana LAUn, orno-algiak eta sorbalda mingarria tratatzeko, taldeka, hezkuntza-arloan eta jarduera fisikoa sustatuz. Proiektua fisioterapeuten gidaritzapean eta Gasteizko udaleko Adinekoen Udal Zerbitzuekin koordinatuta egin da. Era horretan, alde batetik, osasun-arazoei dagokienez herritarren autokudeaketa handiagoa behar duten prozesu kronikoen desmedikalizazioa saiatuz eta, bestetik, adinekoen udal-zerbitzuekin jarraipena sustatuz, haiek osasuna prebenitzeko eta sustatzeko jarduerekin jarrai dezaten.

2019ko lehen seihilekoan San Martin, Sansomendi eta Zabalganako osasun-zentroetatik bideratutako pazienteak sartu dira zirkuitu berri honetan.

Berria
2018.eko abenduak 10
Osasun Sailak eta Osakidetzak fisioterapia proiektu pilotu bat jarri dute martxan Lehen Mailako arretan
2019/06/04 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 29an, funtzionatzen hasi da Eibarko Ospitale berria, Debabarrena ESIren egituraren barnean. Ospitale berriak kanpoko kontsulten atala du (guztira, 8 espezialitate 14 kontsultategitan; errehabilitazio-zerbitzua; eta 72 ohe bi ospitaleratze-solairutan). Lehen Mailako Arreta, Arreta espezializatua, eta Osasun mentaleko arreta eskaintzen ditu, eta erradiodiagnostikoko ekipo bat du. Hala, asistentzia sanitario hobea eskainiko zaie Debabarrenako biztanleei.

2019/02/04 Osasun sailburuordea