Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Paziente kronikoentzako ospitaleratze-unitateak sortzea bultzatu, paziente horiei tratamendu globala emateko, eta egonaldi ertaineko eta egonaldi luzeko ospitaletako antolamenduari eta baliabideei ekin

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Europako Batzordearekin batera finantzatutako Joint Action Chrodis (JA-Chrodis) europar ekimenean parte hartu du Euskadik. Ekimen horren helburua, Europar Batasuneko estatuen artean gaixotasun kronikoen gaineko jardunbide egokiak identifikatu, balidatu, trukatu eta sakabanatzea da, eta, halaber, tokiko, eskualdeko eta estatuko mugetan zehar horiek erabil daitezen erraztea.(2017/03/03)

Berria
2017.eko martxoak 03
Joint Action Chrodis ekimen europarraren azken biltzarra Bruselan. Euskadi, Europako erakundeekin elkarlanean, gaixotasun kronikoei buruzko jardunbide egokien plana diseinatzen
2017/07/20 Osasun sailburuordea

Gurearen tankerako gizarte aurreratuen erronka bat biztanleen zahartzea da; hori dela eta, ugaritu egiten da pluripatologiak dituzten pertsonen kopurua, eta pertsonen beharrei erantzuten dieten zerbitzu berriez hornitu behar dugu Osasun Sistema Publikoa, horri aurre egingo badiogu.

Horregatik, Paziente kroniko eta pluripatologikoentzako ohe-zuzkidura handitu egin da Araba Unibertsitate Ospitaleko Santiago Unitatean, 38 ohetaraino. Paziente Kronikoen, Pluripatologikoen ospitaleratze-zirkuitua abian jarri da Santiago unitatean, Loturako Erizainek, Lehen Mailako Arretako PPPentzat erreferentziazko erizainek eta Lehen Mailako Arreta zentroetarako Erreferentziazko Mediku Internistak esku hartzen dutelarik.

Berria
2017.eko otsailak 13
Lehendakari: “Arabak, gaur, arabarren osasun arretan bikaintasuna lortzeko bidean beste urrats bat eman du"
2018/07/03 Osasun sailburuordea

EAEko biztanleriaren laugarren estratifikazioa egin da 2018. urtean zehar. Baliabide sanitarioak biztanleria talde bakoitzaren osasun-beharretara modu proaktiboan egokitzea da helburua. Estratuen banaketari piramide forma eman zaio: 881.730 biztanle patologia kronikorik gabe; 1.044.421 biztanle patologia kroniko arinen batekin; 278.512 biztanle patologia kroniko moderaturen batekin; eta 69.628 biztanle patologia konplexuarekin. (2019/05/23)

2019/05/31 Osasun sailburuordea

 2019. urtean, patologia anitzeko pazienteak Osakidetzan egindako ibilbideari buruzko dokumentu korporatiboa idatziko da. Agiri horrek eragile inplikatu guztien arreta integratua erraztuko du (esparru desberdinetako profesionalak, pazienteak eta senideak). Konplexutasun handikoen estratuko pazienteetatik 15.000 ingururi eragingo die. (2019/05/23).

2019/05/31 Osasun sailburuordea

2018. urtean, bihotz-gutxiegitasuneko pazienteak Osakidetzan egindako ibilbideari buruzko dokumentu korporatiboa idatzi da. Agiri horrek eragile inplikatu guztien arreta integratua erraztuko du (esparru desberdinetako profesionalak, pazienteak eta senideak). Agiri hori kontraste-fasean dago. (2019/05/23).

2019/05/31 Osasun sailburuordea