Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Zainketa aringarria orokortu. Horretarako, Euskadiko Zainketa Aringarrien Planean (2020) jasotako lan-lerroak garatuko ditugu eta bertan proposatutako ekintza guztiak ezarriko ditugu

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2016-2020 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Planaren helburuetako bat ESI guztietan eta laguntza-maila orotan eredu homogeneoa ezartzea da, ekitatea egonik zerbitzuak eskuratzeari eta haien kalitateari dagokienez. Horri dagokionez, jarduera betean dago 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera zainketa aringarrien unitate berria, Santurtziko San Juan de Dios ospitalean 15 ohe espezifiko dituena. Horrez gain, berariazko laguntza-bide bat ere ezarri da baliabide guztiak Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta eta Barakaldo-Sestao ESIetan bil daitezen; horrela, laguntza-maila guztietan arreta osoa, homogeneoa eta kalitatekoa bermatzen da, bai paziente helduei bai pediatriakoei dagokienez.

Berria
2016.eko abenduak 14
Hasi da Euskadiko zainketa aringarrien plana hedatzen Osakidetzan, eta lehenengo unitatea Ezkerraldea-Enkarterri-Cruces eta Barakaldo-Sestao ESIetan jarri da abian
2017/07/18 Osasun sailburuordea

Zainketa aringarriei buruzko planaren aurrerapenari jarraikiz eta zainketa aringarrien unitateak garatzeko prozesuan, unitate berri bat sortu da Araba ESIan 2017ko otsailean. Unitate horrek ospitaleko arretan zein etxez etxeko lehen mailako arretan garatzen du jarduera. Gaixotasun aurreratu eta larria duten pertsonei ahalik eta tratamendu egokienak ematea da haren eginkizuna, halakoek sendatzerik ez dutenean eta ongizate handiena izan dezaten ahalegin betea behar denean.

Berria
2017.eko otsailak 13
Lehendakari: “Arabak, gaur, arabarren osasun arretan bikaintasuna lortzeko bidean beste urrats bat eman du"
2017/07/18 Osasun sailburuordea

Gaixotasun larriak dituzten ume eta nerabeek, baita haien familiek ere, etengabeko arreta osoa behar dute bizitzaren amaierari aurre egiten diotenean; pediatriako zainketa aringarriak, alegia. Adin pediatrikoan bizitzaren amaieran zer behar berezi dauden aztertzeko, 2017ko lehen seihilekotik aurrera lantalde bat osatu da unitate zentral bat sortzeko proiektua garatu dezan; kasu bakoitza kudeatzen duen taldea edukiko du, orobat, tokiko profesionalei nahi dugun arreta integrala emateko eginkizunetan lagun diezaien.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIk eta EHUk «Minbizia eguneratuta: zainketa aringarriak onkologian» ikastaroa antolatu dute. Ikastaroaren helburuak honakoak dira: zainketa aringarrien garrantzia ezagutzera ematea; sintomak kontrolatzea, minari arreta berezia emanez eta pazientearen emozioak kontuan hartuta; eta gaixoen senitartekoekin eraginkortasunez komunikatzea, bizitzaren etapa hau ahalik eta harmoniatsuena izan dadin.

Berria
2017.eko ekainak 28
Ezkerraldea Enkarterri Gurutzetako ESI-ak eta EHU-k «Minbizia eguneratuta: zainketa aringarriak onkologian» izeneko eskola antolatu dute, ekainaren 28tik 30era, EHU-ko udako ikastaroen barruan
2018/01/31 Osasun sailburuordea

2016-2020 aldirako Euskadiko Zainketa Aringarrien Planean jasotako jarduketak abian jartzeak eredu homogeneo bat sendotu ahal izatea eta arretaren kalitatea hobetzea ekarri du, esaterako, Osabiden erabilera arruntekoa den Arreta Indibidualizatuaren Planaren eta baliabide berriak edukitzearen bitartez (unitate berriak Santurtziko San Juan de Diosen, Galdakaon eta Eibarren). Era berean, graduondoko prestakuntzan aurrera egin da, berariazko master bati eta ikastaro korporatibo berri bati esker. Euskadiko Zainketa Aringarrien etengabeko hobekuntzaren egoeraren jarraipena egiten dugu PaicPAL ebaluazio-tresna estandarizatua erabilita, bai eta plan horren aginduz sortutako Lanbidearteko Jarraipen Batzordearen bidez ere. Epe laburreko eta ertaineko helburuak dira ESI guztietan ezartzea Arreta-plan indibidualizatuak eta arreta pediatrikoko prozesua lantzea.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

Jon Darpón Osasuneko sailburuak, 2019ko otsailaren 26an, Eusko Legebiltzarraren Osasun Batzordean hitz egin zuen, «Bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzko 11/2016 Legearen» lehen ebaluazioaren eta legearen betearazpenaren inguruko jarraipenaren berri emateko. Indarrean jarri zenetik, Osasun Sailak eta Osakidetzak 46 ekintza berri planifikatu dituzte, eta horietatik, % 94a hasi edo ezarri da.

Berria
2019.eko otsailak 26
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak bizitzaren amaieran pertsonen duintasuna babesten duen legearen betearazpen maila altua dela jakinarazi du
EHAA xedapena
2016.eko uztailak 14
11/2016 LEGEA, uztailaren 8koa, bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruzkoa.
2019/03/11 Osasun sailburuordea