Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Euskadiko Plan Onkologiko Integrala garatu. Euskadik onkologian dituen baliabide guztiak bildu eta antolatuko dira bertan, eta hurrengo urteetarako helburu eta estrategia asistentzialak ezarriko dira, oraingo egoeraren azterketatik abiatuta eta Euskadiko onkologiaren bikaintasun-helmuga definituz

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Xede diren pertsona guztiei gonbidapena bidaltzea lortu du Kolon eta Ondesteko Minbizia Goiz Detektatzeko Osakidetzako programak, bigarren bueltan, 2017ko martxoan. Honela, Programak lidergoa hartu du beste AE guztien aurretik.

2018ko martxoan Osakidetzaren Kolon-ondesteko Minbiziaren Baheketa programak, ituan 50 eta 69 urte arteko 591.744 biztanleria duenak, 26.856 lesio gaizto eta gaizbera kausitu ditu jardunean daramatzan 10 urteetan.

2019ko martxoan Osakidetzaren Kolon-ondesteko Minbiziaren Baheketa programaren bidez, 30.000 lesio gaizto eta premaligno baino gehiago detektatu dira. Osakidetzaren programaren bidez kolon eta ondesteko minbizia hauteman zitzaien pertsonen 5 urteko biziraupena % 90ekoa da; parte hartu ez zutenena, berriz, % 60koa.(09-04-2019) 

Berria
2017.eko martxoak 31
Kolon eta Ondesteko Minbizia Goiz Detektatzeko Programak bigarren gonbidapena luzatu die xede pertsona guztiei. Euskadi, honela, lidergoan kokatu da estatu mailan eta Nazioartean, bere estaldura altua dela medio
Berria
2019.eko martxoak 30
Osakidetzako kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa programaren bidez, 30.000 lesio gaizto eta premaligno baino gehiago detektatu dira duela hamarkada bat abian jarri zenetik
2019/04/12 Osasun sailburuordea

Otsailaren 4an, Minbiziaren Munduko Eguna dela-eta, Euskadiko hurrengo Onkologia Plan Integralaren nondik norakoen lehen aurrerapenak aurkeztu dituzte. Hori horrela, Euskadiko Osasun Sistemaren arreta onkologikoan esku hartzen duten baliabideen eta erakunde sanitarioen arteko sareko lankidetzan sakontzen duen eredua landuko da. Garatu beharreko ildoen artean honakoak daude, besteak beste: laguntza onkologikoaren antolaketa, prebentzioa eta baheketa-programak, diagnostikoa, farmako berriak gehitzea eta emaitzak ebaluatzea.

Berria
2017.eko otsailak 03
2017ko otsailaren 4a, Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna. Jarduketa integrala eta prebentzioa, Euskadin urtean diagnostikatzen diren ia 13.500 kasu berrien kausa den minbiziaren aurka Osasun Sailak gauzatuko dituen lehentasunezko neurriak
2017/07/20 Osasun sailburuordea

Gradu baxuko glioma izeneko tumorea aztertzeko (garunaren area elokuenteei eragiten ditu, eta trastornoak sortzen ditu hizkuntzan zein mugimenduan) eta Esna dagoen pazientearen kirurgia egitea bultzatzeko, 2017ko ekainaren 2an 31 herrialdetako 100 neurozirujau elkartu dira 12. European Low Grade Glioma Network Bilbao 2017 bileran.

2017/07/18 Osasun sailburuordea

Osasuneko sailburuaren 2017ko apirilaren 10eko AGINDUAren bidez Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratu da. Lehen bilera 2017ko maiatzaren 15ean izan zen, eta, orduan, Euskadirako Onkologia Plan Zuzentzaile bat egiteko lanei ekitea erabaki zen.

EHAA xedapena
2017.eko apirilak 26
AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
2017/07/20 Osasun sailburuordea

“Minbizitik bizirautea Euskal Autonomia Erkidegoan, 2000-2012” txostena aurkezterakoan berretsi da minbizitik bizirautea nabarmen handitu dela 2000. urtetik hona, Europako eta Estatuko batez bestekoen gainetik. Diagnosia burutu eta 5 urtetara, biziraupena Euskadin % 52,2koa zen gizonetan eta % 59,9koa emakumezkotan 2012an.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Biztanleen artean Umetoki-lepoko Minbizia Bahetzeko Programa pilotua jarri da abian 2018ko ekainean Osakidetzan. Lehendakaria eta Osasuneko sailburua izan dira aurkezpen-ekitaldian. Debabarreneko 25 eta 29 urte bitarteko emakumeak izango dira lehenengoak.

2018an programa lau eskualdetan jarri da abian: Debabarrenako ESIan, Arabako  ESIan, Debagoienako ESIan eta Arabako Errioxako ESIan eta dei egiteko gutuna bidali zaie 4.221 emakumeri.

2019ko ekainaren 7an Urkullu Lehendakariak jakitera eman du 2019ko uztailaren 1etik aurrera era progresiboan zabalduko dela Bizkaiko ESI guztietara Umetoki-lepoko Minbizia Bahetzeko Programa. Programa hori abian jarri zen unetik aurrera (2018ko ekaina), ia 19.000 emakumeri luzatu zaio gonbidapena froga egin dezan. (2019-06-21)

Berria
2018.eko azaroak 26
Umetoki lepoko minbiziaren baheketarako programa Arabara ere zabaldu da
Berria
2019.eko urtarrilak 19
4.200 emakume baino gehiagori egin zaie dei, dagoeneko, Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketarako Programan parte hartzeko, ekainean abian jarri zenetik
Berria
2019.eko ekainak 07
Bizkaira zabaldu da umetoki-lepoko minbiziaren baheketarako programa, Gipuzkoan eta Araban ezarri ondoren
2019/06/21 Osasun sailburuordea

Euskadiko 2018-2023ko Plan Onkologikoa aurkeztu du Osasuneko sailburuak 2018ko uztailaren 2an. Plan horretan definitzen dira arreta onkologikoaren alorreko jarduera-eremuak. Minbiziari aurre egiten diotenen kopurua areagotzea da helburua, eta, horretarako, arretaren erdigunean jartzen du pertsona, bai prebentzio-ekintzen erdigunean bai asistentzia-ereduaren erdigunean.

2018ko abenduaren 19ko datarekin, Euskadiko Onkologia Plana 2018-2023 aurkeztu zen Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean. Bertan, onkologiako zerbitzua duten Osakidetzako Osasun Erakunde guztietan Tumoreen Batzordeen hedapena eman zen ezagutzera.

Berria
2018.eko uztailak 02
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak 2018-2023 Euskadiko Onkologia plana aurkeztu du, gaixotasuna dutenen biziraupena hobetzeko
Berria
2018.eko abenduak 19
Euskadiko Onkologia Plana Osakidetzako zentroetan zabaldu da, minbiziaren intzidentzia murrizten jarraitzeko
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Gobernu Kontseiluak 2018ko irailaren 4an onartu zuen zerbitzu sanitarioak hornitzeko titulartasun pribatuko eta irabazi-asmorik gabeko zentro sanitarioekin atxikimendu-hitzarmen berezien izenpetzea arautzeko Dekretua.

Berria
2018.eko irailak 04
Osasun zerbitzua eskaintzen laguntzeko irabazi asmorik gabeko osasun zentroekin osasun publikoak lotura hitzarmenak izenpetzea ahalbidetuko duen Dekretua onartu da (Gobernu Bilera 2018-09-04)
Berria
2018.eko irailak 04
Osakidetzan irabazi asmorik gabeko osasun-zentro itunduen integrazioa arautzen duen Dekretu bat onetsi du Gobernu Kontseiluak
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna zela eta, 2018ko urriaren 19an bularreko minbizia goiz detektatzeko programa aztertu zen, eta nabarmendu zen, abian jarri zenetik, ia 9.300 tumore detektatu direla, eta gehiengoak, fase goiztiarretan.          

2018/12/27 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 23an, 2018-2023 aldiko Euskadiko Onkologia Planak 2018ko Best in Class saria irabazi zuen, Estatuko onkologiako estrategiarik onena izanik.

Berria
2018.eko urriak 23
Euskadiko Onkologia Planak onkologiaren arloko Estatuko estrategiarik onenaren Best In Class sari berezia jaso du
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 27an, Lehendakaria izan da gaur hitzarmena sinatzeko ekitaldiaren buruan. Hitzarmen horren bidez urtarrilaren 1etik aurrera Euskadiko osasun-sistema publikoan sartuta geratuko da Onkologikoa, eta horrekin nabarmen hobetuko da Gipuzkoako eta Euskadiko arreta onkologikoa.

Berria
2018.eko abenduak 27
Lehendakaria: “Onkologikoa eta Osakidetza lotzea minbiziaren aurkako borrokan eta Euskadin pazientearen tratamendua gizatiartzeko bidean beste urrats kualitatibo bat ematea da ”
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Osakidetzako espezialistek eginiko eta European Journal of Gastroenterology and Hepatology aldizkariak argitaratutako ikerketa batek erakusten du Osakidetzako detekzio goiztiarreko programaren bidez kolon-ondesteko minbizia antzeman zitzaien pertsonen artean biziraupen-tasa programa horretan parte hartu ez dutenena baino % 20 altuagoa dela, eta azpimarratu dute Euskadin 2030erako aurreikusi ziren emaitzak 2017an jada gainditu egin zirela.

Berria
2019.eko urtarrilak 09
La supervivencia de las personas a las que se les diagnosticó un cáncer colorrectal a través del programa de detección precoz de Osakidetza supera en un 20% a la de las no participantes
2019/01/29 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilaren 14an Gipuzkoan Osakidetzaren arreta onkologikoa antolatu eta kudeatuko duen organo gidaria eratu da, eta halaber, Gipuzkoako Erradioterapiako eta Onkohematologiako Kudeaketa Klinikoko Unitatea sortzea onartu da.

Berria
2019.eko urtarrilak 14
Gipuzkoan Osakidetzaren arreta onkologikoa antolatu eta kudeatuko duen organo gidaria eratu da
2019/01/29 Osasun sailburuordea

Osakidetzak minbizia ikertzeko 378 proiektutan parte hartzen du, 7,7 milioi euroko kanpo-finantzaketarekin, Bioaraba, Biocruces-Bizkaia eta Biodonostia Ikerketa Institutuetan jarduera egiten duten puntako ikertaldeen bidez ikertzeko

Berria
2019.eko otsailak 03
Osakidetzak aurrera egiten du minbizia ikertzeko 380 proiekturen bitartez
2019/03/04 Osasun sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak, Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko eta Osasun Saileko arduradunen bitartez, Euskadiko Onkologia Plana 2018-2023 aurkeztu zuen hainbat herrialdetako enbaxadetako ordezkarien aurrean.

Berria
2019.eko otsailak 07
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Plan Onkologikoa aurkeztu dio Madrilen kidego diplomatikoari
2019/03/11 Osasun sailburuordea

2019ko otsailaren 22an, Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburua eta Vitenis Andriukaitis Osasuneko eta Elikagaien Segurtasuneko komisarioa bildu ziren; sailburuak Osasun Sailaren jarduketa-ildo nagusiak azaldu zituen, eta komisarioak, aldiz, arreta berezia eskaini zion 2018-2023ko Euskadiko Onkologia Planari.

Berria
2019.eko otsailak 22
El Consejero de Salud, Jon Darpón, mantiene un encuentro con el Comisario Europeo de Salud, en el marco de una jornada sobre el futuro de la sanidad
2019/03/11 Osasun sailburuordea

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak adierazi du ados dagoela Erradioterapiaren eta Onkohematologiaren Kudeaketa Klinikoa egiteko Unitatea eratzearekin; bada, Donostialdeako Osasun Zerbitzuen Antolakundearen eta Onkologikoa Fundazioaren artean eratuko da (azken hori, zentro lotetsi gisa).(2019-03-06)

2019/04/03 Osasun sailburuordea

Hitzarmena sinatu denetik, Erradioterapiaren eta Onkohematologiaren Kudeaketa Klinikoa egiteko Unitatea prestatu da, 2 zentroetako tumoreen batzordeak integratzen jarraitzeko eta, horri esker, Gipuzkoako herritarrei asistentzia bakarra bermatzeko. Gainera, etorkizunean minbizia tratatzeko eguneko ospitale baten beharrizanak zehaztu dira; horretarako, onkologiako eraikina birmoldatu beharko da eta farmaziakoa handitu. (2019-04-09)

Berria
2019.eko apirilak 08
Osasun sailburuak esan du onkologikoa osakidetzarekin lotu izana “beste aurrerapauso bat” dela, minbiziak eragindako heriotza tasa murriztu eta tratamenduak humanizatzeko
2019/04/16 Osasun sailburuordea

Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea eratu da (2019/06/13)

Berria
2019.eko ekainak 13
Osakidetzaren eta Onkologikoaren Kudeaketa Klinikoko Unitatea dagoeneko errealitate bat da
2019/07/03 Osasun sailburuordea