Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Gaixotasun neurodegeneratiboei heltzeko estrategia bat ezarri

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun sailburuak bilera egin zuen 2017ko uztailaren 6an ADELA izeneko elkarteko kideekin. Bertan, gaixotasun neurodegeneratiboei loturiko plan gidatzailearen lanketan parte hartzeko gonbitea egin zien.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

2017ko abenduaren 27an, Eusko Jaurlaritzak, Luzon Fundazioak eta ADELA Euskal Herria elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, instituzio sinatzaileen arteko lankidetzarako marko egonkor bat ezartzen duena, Euskadin 150 pertsona inguruk pairatzen duten alboko esklerosi amiotrofikoari buruzko ikerketak bultzatzeko. Gaitz neurodegeneratibo sendaezina da alboko esklerosi amiotrofikoa. Hitzarmenari esker bi erakundeek gaitz neurodegeneratiboei aurre egiteko estrategian parte hartzea aurreikusten da. 

Berria
2017.eko abenduak 27
Eusko Jaurlaritzak, Luzón Fundazioak eta Adela Euskal Herria elkarteak indarrak batu dituzte alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko
2018/01/31 Osasun sailburuordea

2018 urtean, erreferentziako profesionalekin bilerak egin dira, eta estrategiak barne hartuko dituen gaixotasunak zehaztu dira (Parkinsona, Alzheimerra, esklerosi anizkoitza, AEA, etab.), baita garatu beharreko arlo zehatzak ere. Alegia, diagnostiko goiztiarra, protokolo eta ibilbide klinikoak bateratzea, babes psiko-emozionala hobetzea, senideentzako eta zaintzaileentzako laguntza, genetika eta koordinazio soziosanitarioa eta ikerketa-arlokoa

2019/02/04 Osasun sailburuordea

2019ko otsailaren 18an Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Alboko Esklerosi Amiotrofikoko (AEA) Unitatera eginiko bisitan, zera adierazi zuen Lehendakariak: «AEA duten pertsonek psikologia-zerbitzuaren laguntza izango dute Basurtun, gaixotasunari aurre egiteko».

Berria
2019.eko otsailak 18
Iñigo Urkullu Lehendakaria: “AEA duten pertsonek psikologia zerbitzuaren laguntza izango dute Basurtun, gaixotasunari aurre egiteko”
2019/03/11 Osasun sailburuordea

Euskal osasun sistema publikoan 30 ikerketa-proiektu inguru ari dira garatzen, gaur egun, Parkinson-en gaixotasunari buruz. Gaixotasun horri lotutako ikerketa-proiektuak Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia ikerketa erakundeetan ari dira egiten batez ere. (2019-04-12)

Berria
2019.eko apirilak 11
Parkinsonaren diagnostiko goiztiarra eta eragileak dira gaixotasun honen inguruko Osakidetzaren ikerketaren oinarria
2019/04/16 Osasun sailburuordea