Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Prozesu onkologikoetarako eta morbilmortalitate garrantzitsua duten beste gaixotasun batzuetarako irispide azkarrak jartzea sustatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Araban hainbat asistentzia-ibilbide garatu da asistentzia maila eta profiletako langile profesionalen artean (medikuak, erizainak …). Honako hauek dira prozedurak: gutxiegitasun kardiakoa, Mellitus diabetesa, paziente kroniko konplexua, bizitzaren bukaeraren arreta.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

2018ko irailetik aurrera, Osakidetzak haurdun dauden edo haurdunaldia planifikatzen ari diren emakume diabetikoei glukosa monitorizatzeko sistema berria eskainiko die. Metodo berri horrek aukera ematen du partxe bat jarrita egunean jarri behar diren injekzioak murrizteko, eta horrek pertsona diabetikoen egunerokotasuna errazten du.

Berria
2018.eko irailak 06
Denbora errealean gluzemia neurtzeko sistema berria Euskadin haurdunaldi aurreko diabetesa duten emakumeetara zabalduko da
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Euskadiko plan onkologiko integrala onartu zen 2018ko uztailean, eta planean jasotako egitasmoak abian jartzeari ekin zaio. Egitasmo horietako batzuei esker, prozesu onkologikoetan arreta eta sarbidea bizkorragoak, errazagoak eta kalitate handiagokoak izan daitezke: umetoki-lepoko minbiziaren programa poblazionala, Onkologikoaren atxikimendua, preskripzio-dispentsazioaren protokolizazio korporatiboa, eredu asistentziala zehaztea eta hedatzea, jarduketa kirurgikoaren analisia eta saiakuntza klinikoen kudeaketa-programa.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

2019an, plan onkologikoko erizain koordinatzailearen irudia ezartzen ari da 5 ESItan. Horiek pazienteen fluxuak azkartzen dituzte besteak beste, lehen kontaktu asistentzialean susmo diagnostiko bat egiten denetik (lehen mailako arreta) pazienteak arreta espezializatuko lehen kontsulta egiten duen arte. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea