Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. “Iktus kodea" modu homogeneoan eta orekatuan garatu EAE osoan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluko kideen izendapena eguneratzeko Agindua eman zuen Osasun sailburuak 2017ko apirilaren 10ean.

EHAA xedapena
2017.eko apirilak 26
AGINDUA, 2017ko apirilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez eguneratzen baita Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunen Euskadiko Aholku Batzordearen osaera.
2017/07/20 Osasun sailburuordea

Zirkulazio Aparatuko Gaixotasunei buruzko Euskadiko Aholku Kontseilutik abiatuta, 2017ko bigarren seihilekoan lantalde bat eratuta EAEn iktusa prebenitzeko eta iktusa izan duten edo izateko arriskua duten pazienteen premiak identifikatzeko asistentzia-programa bat lantzeko.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

In>ictus: iker dezagun iktusa / In>ictus: investiguemos el ictus lelopean, 2017ko abenduan, EiTB osatzen duten komunikabide guztiek, BIOEF Fundazioaren laguntzarekin, EiTB Maratoia antolatu dute iktusaren ikerketara eta sentsibilizaziora bideratzeko dirua biltzeko. Guztira, 402.000 euro bildu dira.

EHAA xedapena
2018.eko irailak 25
AGINDUA, 2018ko irailaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez arautu eta iragartzen baita Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Eusko Fundazioaren (BIOEF) iktusari buruzko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia.
2018/11/29 Osasun sailburuordea

BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko profesionalek, UPV/EHUko Neurogenomiks taldearekin elkarlanean, pertsona batek gaixotasun zerebrobaskularra (iktusa) izango duen aurreikus dezaketen biomarkagailuak antzeman dituzte.

2018/12/26 Osasun sailburuordea

2019ko lehen seihileko honetan zehar, fase akutuko IKTUSean jarduteko protokoloak berrikusiko dira, ospitaleratu aurreko asistentzian nahiz larrialdietan, erradiologian, interbentzionismo-adierazleetan eta ospitaleratze-irizpideetan. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

2019ko otsailean, lantaldeak osatzeko lanak abiarazi dira; ospitaleratu aurreko fluxuak berrantolatzeari, tratamendu endobaskularrari eta informazio- eta erregistro-sistemak hobetzeari eman zaio lehentasuna.(2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

2019ko apirilean, ospitaleratu aurreko eta anbulantzian eramateko asistentzia-protokoloa eguneratzeko prozesua abiarazi dute. Bertan, ebidentzia zientifikoan oinarritutako hobekuntza-irizpideak txertatzen dira, tratamendu endobaskularra bideratzeko irizpideak optimizatzeko helburuarekin. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea