Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. “Infartu kodearen” sareko lana sustatu, jarduketa-denborak hobetzeko eta, ondorioz, miokardioko infartu akutuaren morbimortalitatea jaisteko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Kanpo-desfibriladore automatiko eta erdiautomatikoen ezarpena eta erabilera arautu eta, era berean, desfibriladore horiek osasun-esparrutik kanpoko erabilera publikoko gune jakin batzuetan derrigorrez jartzea finkatzen duen  9/2015 DEKRETUAk, urtarrilaren 27koak, xedatutakoaren ondorioz, Euskadin, gaur eta hemen, ia 2.000 desfibriladore automatiko jarrita dago. Esandako Dekretuaren helburu nagusia desfibriladoreak osasun-esparrutik kanpo erabiltzea da, izan ere bihotz gelditzeen % 80a esparru horretan ematen da. (2019/06/11)

Berria
2019.eko ekainak 12
Euskadik, dagoeneko, ia 2.000 desfibriladore automatiko ditu jarrita; 2015ean baino lau aldiz gehiago
2019/07/11 Osasun sailburuordea

2016ko uztailean eskuragarri jarri zen EAEn bihotz-geldialdia antzemateko mugikorretarako aplikazioa, jendeari informazio erabilgarria emateko eta bihotz-geldialdi baten lekuko izanez gero, erantzuteko ahalmen gehiago izateko eta bizirik ateratzeko aukerak areagotzeko larrialdi zerbitzuak iristen dien artean. Bada, 2017an ia 4.000 lagunek dute aplikazioa ezarrita, eta, batez beste 5 pertsona sartzen dira egunero aplikazioan.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

BIHOTZEZ sareak “Infartu Kodea” delakoaren inguruan miokardio-infartua berehala tratatzeko Osakidetzako baliabide guztiak antolatzen ditu. Sareak Espainiako Kardiologiako Sozietatearen SEC – BIKAINTASUN-ziurtagiria jaso du

Berria
2019.eko urtarrilak 18
Osakidetzaren BIHOTZEZ sareak Espainiako Kardiologiako Sozietatearen SEC - BIKAINTASUN-ziurtagiria jaso du
2019/01/28 Osasun sailburuordea

Bihotz-errehabilitazio lantalde bat eratu da, zirkulazio aparatuko gaixotasunei buruzko aholku kontseiluaren menpekoa. Kontseilu hori gaur egun EAEn dauden errehabilitazio-programak berrikusten ari da, sartzeko irizpideak bateratu, geruzak ezarri eta esku-hartzea protokolizatzeko, II. fasean (ospitalea) eta III. fasean (jarraipena edo anbulatorioa). Sindrome koronario akutuaren lantaldeari (Biotzez) proposatu zaio bere emaitzen adierazleetan sar ditzala urtean tabakoa kontsumitzeari utzi dioten pazienteen portzentajea eta bihotzeko baten fase akutuan dauden birbaskularizatutako pazienteen portzentajea, errehabilitazio kardiakoko programetan sartu eta horiek osatzeko.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

Prebentzio kardiobaskularra berrikusi eta indartzeko lanean jarraitu da Lehen mailako Arretan, batez ere ohitura osasuntsuak sustatuta (tabako, alkohol, dieta eta kirolarekin lotuta) eta lehen eta bigarren mailako prebentzio-jarduerak garatuta, diabetes, hipertentsio arterial, biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko, bihotzeko gutxiegitasun eta patologia kronikoetan, oro har. Gainera, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzarekin lanean ari dira, bizimodu osasuntsua zer den dioen definizioa hobetzeko baliabide-katalogoa egiteko, laguntza-maila guztietatik, horren onurak har ditzaketenentzat.

2019/02/04 Osasun sailburuordea