Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Kasuak kontzentratzeko eta profesional adituen jakintza baliatzeko bide ematen duten erreferentziazko unitateak sendotu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Transplanteen EAEko Batzordetik abiatuta, lantalde bat eratu da 2017ko lehenengo seihilekoan, prozedurak bateratzeko, laginen prozesatzea zentralizatzeko eta kalitatea hobetzeko eta itxaron zerrenda bakarra bihurtzea korneako transplantearen kasuan, efizientzia eta ekitatea hobetze aldera.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

Euskadiko Zilbor-hesteko Odolaren Bankuak Odol-transfusioko, Terapia Zelularreko eta Ehunen Terapiako Kalitatea Ziurtatzeko Fundazioren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiri horrekin kalitatea kudeatzeko Odol Bankuaren sistema zein prozedura operatiboak aitortu dira.            

Berria
2017.eko abuztuak 08
Euskadiko Zilbor-hesteko Odol-bankuaren kalitatea kudeatzeko sistemari aitorpena eman diote
2018/01/31 Osasun sailburuordea

2018ko urtarrilean, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak agindu zion Zuzendaritza Nagusiari Inplantazioaren Aurreko Diagnostiko Genetikoa heda zezala, eta Donostia Unibertsitate Ospitalea izendatu zuen Inplantazioaren Aurreko Diagnostiko Genetikorako erreferentziazko unitate.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

ESIetako Tumoreen Batzordeek lanean dihardute ibilbide asistentzialetan, sarkomaren kirurgia zentro batean soilik egin dadin eta, bi zentroetan soilik egin daitezen bulbako minbiziaren kirurgia, zerbirektomia erradikala egin behar den zerbixeko minbiziaren kirurgia eta III. estadioan dagoen obarioko minbiziaren kirurgia.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

2019ko urtarriletik, bularreko minbiziaren kirurgia urtean bularreko 200 kirurgia egiten dituzten zentroetara mugatu da, eta hauek dira, zehazki, zentro horiek: Gurutzeta, Donostia, Araba eta Basurtu unibertsitate-ospitaleak eta Galdakao-Usansolo Ospitalea.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak, Digestio Zerbitzuko Unitatearen bidez, laguntza ematen die hesteetako gaixotasun inflamatorioa duten pazienteei.  Arreta horren kalitateak berariazko aitortza jaso du, Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioa duten Pazienteei Arreta Integrala emateko Unitatearen Ziurtapena jaso baitu, bikain kalifikazioarekin. Ondorioz, estatuan balorazio hori jaso duen hirugarren antolakundea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan lehena. (12-03-2019)

Berria
2019.eko martxoak 12
Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, kalitate-erreferente Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioan
2019/04/03 Osasun sailburuordea