Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Espezializazio altuko baliabideak erreferentziazko ospitale jakin batzuetan bildu, jarduera bikaintasun klinikoaren arabera garatu ahal izateko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Lan-jardunaldi batzuk egin ondoren, 2017ko azaroaren 8an egin zuen bileran, Euskadiko Begi-Ehunaren Batzordeak korneako transplantearen zain dauden pazienteen itxarote-zerrenda bakarra ezarri, korneak esleitzeko irizpideak finkatu eta kudeaketaren ardura Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroari eman zion.

2018/03/23 Osasun sailburuordea

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Elektrofisiologia eta Arritmien atalak (Ezkerraldea Enkarterri ESI) erradiofrekuentzia bidezko ablazio-tratamendu berritzailea egin dio Brugada-ren sindromea diagnostikatutako paziente bati.

Berria
2018.eko uztailak 11
Osakidetzak Erradiofrekuentzia bidezko lehen Ablazio-prozedura egin dio Brugadaren Sindromea diagnostikatutako paziente bati (gazteen bat-bateko heriotzen % 20 eragiten ditu sindrome horrek)
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Umetoki-lepoko minbizia bahetzeko programa abiarazteko Donostiako Unibertsitate Ospitaleko laborategian sistema automatizatu bat ezarri da, irakurketa inteligenteko sistema bidez umetoki-lepoko zitologiak irakurtzeko.

2019/01/15 Osasun sailburuordea

2018-2023 aldiko Euskadiko Onkologia Planaren garapen gisa, III. Eredu Asistentziala ardatzarekin eta, zehazki, 25. helburuarekin loturik, 2018ko azaroan, Minbiziaren Aholku Batzordeak beren prebalentzia baxua dela-eta erreferentziazko unitateez onura atera dezaketen prozesu kirurgikoak hautatzea adostu zuen, kirurgia onkologikoko prozesuetatik hasita.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilean, gauzatutako kasuen kopurua aztertu zen, zentroaren arabera eta prozesu onkologikoen teknika kirurgikoen arabera: bularrekoa, sarkoma, emakumearen ugaltze-aparatua (bulba, zerbixa, endometrioa, obarioa) eta digestio-bidea (esofagoa, pankrea, gibeleko metastasi anizkoitzak).

2019/02/12 Osasun sailburuordea

 

OSAKIUDETZAk bularreko areolaren eta titiburuen pigmentazioa jasoko du, abendutik aurrera, mastektomizatutako emakumeen zerbitzu-zerrendan.  2019/10/21 

2019/10/22 Osasun sailburuordea