Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Jarduketa-protokoloak sinatu tokiko erakundeekin, koordinazio sozial eta sanitarioa sustatzeko

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osakidetzako ESI guztietan daude koordinazio soziosanitarioko protokoloak. Eragile sozialen eta sanitarioen arteko koordinaziorako oinarriak finkatzen dituzten protokolo horiek 2015a geroztik daude martxan eta jarraitzen dugu oraindik ere ezartzen. 2017. urtean zehar protokolo horien inplementazioaren jarraipena egiten ari gara eta jarduera berriak proposatzen.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

Adineko pertsonengan tratu txar fisikoa eta ekonomikoa antzemateko tresnaren proiektua martxan da eta ezartzen hasita. Osasun zentroetan eta haien eraginpeko udalerrietan erreferenteak ezarriko dira. 2017ko ekainerako, 161 profesional zeuden trebatuta: 53 Osakidetzako eremuetan, 12 foru-aldundietan, 84 udaletan eta 12 teleasistentzian.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

2017ko urriaren 30ean izenpetu zen protokolo soziosanitario bat Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIaren eta Santurtziko Udalaren artean.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2019ko urtarrilaren 31n, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak programa eta jarduera bateratuen bidez Silver Economy delakoa sustatzeko protokoloa izenpetu dute. Bi erakundeek kolaboraziorako hiru bektore identifikatu dituzte Zilarrezko Ekonomia delakoaren sustapenean, zeinak adineko pertsonen premiei erantzuten dieten jarduera ekonomiko guztiak hartzen baititu barnean.

Berria
2019.eko urtarrilak 31
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin dute Silver Economy eta zahartze aktibo eta osasungarria sustatzeko
2019/02/12 Osasun sailburuordea