Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Historia Soziosanitarioa zabaldu, osasun- eta gizarte‑eragileen artean elkarreragiteko informazio komunaren oinarri gisa

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

InterRAI CA balorazio soziosanitariorako tresna oinarrizkoa da arreta soziosanitarioko taldea formalizatzeko, eta tresna hori hedatzeko eta pixkanaka ezartzen joateko planarekin jarraituta, 2017ko ekainean erreferentzia soziosanitariko eragileena Osasun Mentalera, Kontseilu sanitariora eta egonaldi ertaineko ospitaleetara zabaldu da. 140tik gora dira dagoeneko tresna erabiltzen duten eragileak.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

Osasun Sailak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kudeaketarako gomendioak izapidetu dituzte 2017ko ekainean Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartearekin informazio eta komunikazio-sistema soziosanitario bat ezartzeko aholkularitzari babesa emateko, Historia Soziosanitarioaren Plan Funtzionala ezartzeko, alegia.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

2018ko ekainean aurkeztu da historia soziosanitarioaren garapenerako plan funtzionalari buruzko txostena, eta bertan zehazten da historia horrek jaso behar dituen gutxieneko datuak eta haren garapen asistentzial, instituzional eta teknologikoaren baldintzak.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzean, historia soziosanitarioaren garapenari bultzada emateko bulegoa ezartzea onartu du Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak. Bulego hori 2020ko uztailera arte arituko da lanean, eta, egoeraren diagnostikoa egiteaz gain, administrazio publikoen artean (administrazio autonomikoen, foralen eta udalerrietakoen artean) elkarreraginean aritzeko dauden aukeren diagnostikoa egingo du.  . (2019-05-09)

2019/05/17 Osasun sailburuordea