Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Koordinazio soziosanitarioa bultzatu, pertsonak modu integralean ebaluatuko dituzten lehen mailako arreta soziosanitarioko taldeak ezarriz eta hedatuz.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko apirilean ezarri zen ESI bakoitzean erreferente soziosanitarioen egitura bat. Proiektu soziosanitarioak zabaltzen dituzte ESIn, InterRAI CA balorazio soziosanitariorako tresnak zabaltzen dituzte antolaketan eta bitartekari aritzen dira koordinazio soziosanitarioko taldearekin.

2017/07/20 Osasun sailburuordea

Koordinazio soziosanitarioa indartzeko helburuarekin, 2017ko irailaren 15ean, Osasuneko sailburuak eta Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Uzturre egoitza bisitatu dute. Bisita horretan, Osakidetzaren historia klinikoa (Osabide) eta errezeta elektronikoa zaharren egoitzetara hedatzearen garrantzia in situ egiaztatu ahal izan dute sailburuek. Egoitzetako pazienteen segurtasunerako zein profesional sanitarioentzat beraientzat ere garrantzi handikoa urratsa da.

Berria
2017.eko irailak 15
Euskadiko adineko pertsonen egoitzek badute dagoeneko errezeta elektronikoa eta Osakidetzako historia klinikora sartzeko modua
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Goierri- Urola Garaia ESIn eta bere eragin-eremuko udalerrietan Lehen mailako arreta – Oinarrizko gizarte-zerbitzuak agenda partekatu bat osatzeko proiektu pilotu bat hasi da.

2019ko maiatzean, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren arteko lankidetza-hitzarmena onartu da, nahasmendu mental larria duten pertsonei arreta soziosanitarioa emateko. (2019-05-09)

2019/05/17 Osasun sailburuordea