Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Osasunaren eta Asistentzia Zerbitzuen Behatokia sortu, zerbitzuen erabilera eta erabilera horren emaitzak hobeto ezagutzeko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasun Sailak herritarren, profesionalen eta kudeatzaileen esku jarri nahi du informazio-giltzarria, osasun egoera eta egoera hori mugatzen duten faktoreak ezagutzeko, osasun-sorospeneko adierazleak ezagutzeko, baita irakaskuntza- eta ikerketa-adierazleak ere.  Hori dela eta, 2017an lantalde bat osatu da Osasunaren eta Zerbitzu Asistentzialen Euskal Behatokia definitzen joateko.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Estatu mailan eta nazioarte mailan dauden Behatokiei buruzko landa-lana egin ostean, 2019ko urtarrilean, lantalde bat eratu da Osasunaren Behatokiak eta Zerbitzu Asistentzialak sortzeko araudia garatu ahal izateko, non zehaztuko baitira helburuak, jarduketa-esparrua, beharrezko osagai pertsonal eta teknologikoak, ondorio ekonomikoak eta hura abiaraztearekin lotutako beste alderdi batzuk.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 21ean, eta 2018ko EAEko Osasun Inkesta aurkeztu ostean, inkesta horren Emaitzen taula: Osasun-egoera editatzeari ekin zaio Osasun Sailaren webgunean.

2019ko lehen seihilekoan adierazle garrantzitsuenen grafikoak txertatu dira Osasun Sailaren WEB orrian.

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak