Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Informazio Klinikoko Sistema erabiltzea bultzatu egoitza‑baliabide guztietan, gizarte- zein osasun-sektorekoetan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko martxoa geroztik, adineko pertsonentzako egoitza eta EAEko zentro soziosanitario guztiak Errezeta Elektronikoko Sisteman daude integratuta. Era berean, inplementatzen ari gara tratamendu farmakologiko eta beste alderdi batzuetarako sarbidea historia klinikoan, adineko pertsonentzako egoitza eta EAEko zentro soziosanitario guztietan.

Berria
2017.eko irailak 15
Euskadiko adineko pertsonen egoitzek badute dagoeneko errezeta elektronikoa eta Osakidetzako historia klinikora sartzeko modua
2017/11/30 Farmazia zuzendaria

15 ohe baino gehiago dituzten adinekoen egoitza-etxeetan eta desgaitasunak dituzten pertsonen egoitza-etxeetan Osakidetzako historia klinikoak ezartzeko lanek aurrera egiten dute, Osabide Integra eta Osabide Global plataformen bitartez, hala nola Osakidetzako beste aplikazio batzuen bidez, esaterako TAO-Tratamendu antikoagulatzaileen zuzeneko kontrola ezarriz. 2019ko apirilean, ezarpenaren ehunekoa, horrelako egoitzetan artatuta dagoen biztanleriaren estaldurarekin alderatuta, % 98koa da. (2019/05/08)

2019/05/08 Farmazia zuzendaria

Lan handia egin da egoitzetan lan egiten duten profesionalen prestakuntzan. Kudeaketa-eredu berri bat finkatzen ari da (euskarri-zerbitzua barne), Osasun Sistema Publikoarekin zuzenean komunikatuta eta elkarreragin gero eta handiagoarekin: tratamendu farmakologiko gehienak integratu dira, ahozko tratamendu antikoagulatzaileen (ATA) kontrola ezarri da zuzenean, Osakidetzako zentroetara bideratzeko txostenen kudeaketa eta laborategiko analisien (Gestlab), erradiologia-proben eta interkontsulten eskaeren kudeaketa. (2019/11/22, eguneratzea).

2019/11/27 Farmazia zuzendaria

2019an, Gestlab tresna edo laborategiko analisiak eskatzeko programa hedatzen ari da. 2019ko apirilean, Bizkaian hedatuta dago dagoeneko. Hedapen horren barruan, tresna ezartzeko prestatzen dira egoitzetako osasun-langileak, eta, ondoren, lagundu egiten zaie. (2019-05-08)

2019/05/17 Farmazia zuzendaria

Preskripzio-sisteman egindako berrikuntzak edo hobekuntzak egoitzetako osasun-profesional guztiei bidaltzen zaizkie, eta haien hobekuntza-proposamenak kontuan hartzen dira tresnaren garapenak programatzean. Osakidetzako profesionalek Osabide Integran dituzten inprimakiak sartzen ari dira, egoitzetako osasun-profesionalek eskuragarri izan ditzaten. (2019/11/22)

2019/11/27 Farmazia zuzendaria

 

Gestlab modulua ezarri da Euskadiko adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitza guztietan. (2019/12/05)

 

2019/12/05 Farmazia zuzendaria

 

2019ko azaroan, Osakidetzaren historia klinikoa adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan ezartzeko proiektua adinekoen eguneko zentroetara zabaltzea planteatu zen. 2020an zehar planifikatu eta garatuko da. (2019/12/05)

 

2019/12/05 Farmazia zuzendaria