Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Informazio Klinikoko Sistema Bateratua zabaldu Osakidetzaren baliabide guztietan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

 

Osakidetza Europako historia kliniko elektronikoa garatzeko Ministerioarekin lanean ari da CEF (Europarekin konektatzea) proiektuan, paziente baten historia kliniko laburtua EBko beste herrialde batean kontsultatu ahal izateko. (2019/12/17)

2019/12/17 Osasun sailburuordea

 

Onkologikoaren antolaketa-egitura Osakidetzan informatikoki integratu ondoren, Osabide Global pixkanaka ezarri da Onkologikoan 2019ko abenduan. (2019/12/17)

2019/12/17 Osasun sailburuordea

 

Osabide Globalen funtzionalitate berri bat garatu da, ebakuntza barruko erregistroa ahalbidetzen duena, bloke kirurgikoaren prozesuaren barruan. (2019/12/17)

2019/12/17 Osasun sailburuordea

 

2019an, paziente pluripatologikoaren programa korporatiboa garatu da Osabide Globalen, programen kudeatzaile integralaren bidez. (2019/12/17)

2019/12/17 Osasun sailburuordea

2018an, prozedura kirurgikoak GNSaren arabera kodetuta ezartzen hasi dira Goierriko ESIn, gerora Osakidetza osora zabaltzeko. Horretarako, diagnostikoen arabera erabaki-algoritmoetan oinarritutako kodeketa erabili da, eta aurretik dagoeneko diagnostikoetarako erabili zen tratamendu.

2019an Debabarrena ESIn eta Debagoiena ESIn ezarri da.

 

Aurtengo azken hiruhilekoan Araba ESIra eta Ezkerraldea ESIra hedatu da. Zerbitzu bakoitzeko prozedura gogokoenen katalogoa bidali zaie gainerako erakundeei, prozeduren kodifikazioa GNS 10ean zabaldu ahal izateko. Kirurgia-programazioko CIRUS programa ezartzeko eskaera kirurgikoan beharrezko egokitzapenak egin dira. (2019/12/17)

2019/12/17 Osasun sailburuordea

2018an, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIan ezarri da laborategien kudeaketarako informazio-sistema (Geslab), laborategiko eskaeren eta emaitzen kudeaketa programa bakar batean kudeatzeko aukera ematen duena. Gero, Barrualde-Galdakao ESIan, Bilbo-Basurto ESIan eta Donostialdea OSIan barrena hedatuko da, funtzionaltasun hori Osabide Global funtzionalitatearen barruan integratuta.

2019an Gestlab Osakidetzako erakunde guztietan ezarri da, eta Osabide Integraren bidez egoitzetatik analitikak eskatzeko sarbidea ere gaitu da. (2019/12/17)

 

2019/12/17 Osasun sailburuordea

2018an ekin zaie Asunción Klinika Osabide Globalen barneratzeko lanei.

2018/07/04 Osasun sailburuordea

Osabide Global Primarian gehitu da Time-line funtzionalitate bat, modu grafikoan paziente baten arreta guztia ikustea ahalbidetzen duena, lehen mailako arreta zein ospitale-arreta integratuz: diagnosi-prozesuak, larrialdietako arretak, ospitaleratzeak, etxean ospitaleratzeak, medikazioa, ITak, hitzorduak eta bilakaera-orriak, inprimakiak, analitikak... pazientea ardatz delarik jarduketa guztia ikustea ahalbidetzen delarik. Pausoka ezartzen ari da asistentziaren edozein alorretarako eskaeren kudeatzaile bateratua, eskabideen eta kontsulta, froga eta erradiologiarako hitzorduen kudeaketa-zirkuitu osoa elektronikoki kudeatzea zilegitzen duena, eta bateratu eta historia klinikoan txertatzen duena. Zentroetako zitazio-mapak eOsabidera migratu dira, eta 2020ko lehen hamabostaldian mapa horiek zuzenean kudeatuko ditu ESI bakoitzak. (2019/12/17)

2019ko apirilean eskaeren kudeatzailetik kudeatzen dira deribazioen % 60 baino gehiago.

 Osabide Globalek Aringarrien plan indibidualizatuaren belaunaldia beretu egin du inprimaki korporatibo baten bidez, eta haren kudeaketa erraztuko duten gidaliburuak sortuz.

 

Nabarmentzekoa da zainketa aringarrien gida korporatibo bat garatu dela INNOPAL (zainketa aringarrien berrikuntza) programan beharrezkoa den informazioa kontsultatzea eta erregistratzea errazteko.

Halaber, Osabide integraren bidez historia klinikorako sarbidea eman zaio C4Cri (Osakidetzak kontratatutako enpresa, etxeko larrialdiak egiteko). Sarbideak historia kontsultatzea zein erregistratzea errazten du. (2019/12/17)

Programen Kudeatzaile Integrala garatu da Umetoki-lepoko Minbiziaren Baheketa programarako, Osabide Globalen integratuta dago eta pazientearen historia klinikotik zuzenean sartzeko aukera ematen du.

2019/12/18 Osasun sailburuordea

2018an TAONET aplikazioa Osakidetzako zentro guztietara, eta baita egoitza-etxeetara ere, hedatzea burutu da, funtzionalitate hori ere Osabide Integran barneratuz, hedapen osoarekin; horrek ahalbidetu du egoitza-etxeekiko Telemonitorizazio-programa (Teletao) funtzionalitate berri horrekin ordezkatzea.

 2019an, eguneko zentroetatik Taoneterako sarbidea errazteko behar den garapen informatikoa egin da, Osabide integra bidez (agenda espezifikoen bidez). Funtzionalitate hori 2020an pilotatuko da (2019/12/17)

Onkobide Programaren ezarpenaren prestakuntza-lanek aurrera egin dute, Araba ESIn, Donostialdea ESIn, Barrualde ESIn eta Bilbao-Basurto ESIn lanari ekinez, ondoren ezarpena egin ahal izateko. Eta Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESIan ICHOM prostata eta iktus programaren baitan beharrezkoak diren erregistroak ahalbidetzeko informazio-sistema ere ezarri da semantikoan oinarritutako kodetze-morroi bat ere bai (Kodifika).  

2018an hasi da ICHOM programa ezartzen ALLCAN proiektuaren barruan, barnean hartzen dituena bularretako Neo prozesua (Gurutzeta-Ezkerraldea ESI eta Donostialdea ESI) eta biriketako prozesua (Donostialdea ESI).

 

2019an sortu dira jada pazienteen gaineko informazioa bildu eta jarraipena egiteko beharrezkoak diren galdetegiak, baita herritarrek Osasun Karpetan eskuragarri dituzten osasun inkestak ere.

Horrez gain, Osabide Globalen Araba ESI egiten ari den kataratako ICHOMrentzat galdetegia garatu da.

     

2019/12/17 Osasun sailburuordea

Arlo guztietako asistentziaren informazio-sistemak biltzen dituen Osabide Global Primaria (OGP) ezarri zen 2016an, Arabako ESIn, Bidasoako ESIn eta Debagoienako ESIn, hasiera batean. 2018an OGP-Osabide Global Primariarako sarbide zuzena ahalbidetu zaie osasun-zentro guztietako erreferentziazko profesionalei. OGPren luzapenean badira erreferentziazko zentroak Lurralde Historikoetako bakoitzean, non zentro profesional guztiek baitute OGPrako sarbidea.

OGP erabilita sortutako bilakaera-orrien kopurua 4 milioira heldu da ia 2019ko apirilean (2018an 1.439.581 sortu ziren, eta kopuru hori ia bikoiztu egin da 2019ko lehen lau hilabeteetan, non 2.385.479 sortu diren). 

 

2019ko azken hiruhilekoan, Osabide LMren funtzionalitateak desaktibatu dira, lehen mailako Osabide globalean soilik erabil daitezen. Horrek beste bultzada bat eman dio Osabide Global Primaria delakoaren erabilerari, eta, urtea amaitu gabe, 8.700.000 ebolutiboko zifra gainditu du. (2019/12/17)

2019/12/17 Osasun sailburuordea