Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Epidemiologiako edo osasuna sustatzeko zereginak dituzten Osasun Publikoko eskualde edota lurralde mailako egituren koordinazioa hobetu Erakunde Sanitario Integratuetan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Prestakuntza-Ekintza Programa bat diseinatu eta eman da 2017an eta 2018an, eta osasun arloko, Osakidetzako eta Osasun Publikoko 54 profesionalek hartu dute parte bertan.  Egindako ekintzen artean, 38 prozesu indartu edota abiarazi dira, ESI guztietan eta osasun publikoko eskualde guztietan banatuta.

2019/02/04 Osasun sailburuordea

2018an, “Osasunaren komunitate-abortatzerako EAEan ekintza Plana” onartu eta zabaldu egin da. Osakidetza eta Osasun Publikoan beren erakundeen arteko komunitate-ikuspegia txertatzeko elkarrekintzan burututako estrategia da.

2019/01/08 Osasun sailburuordea

Sektorearteko esku-hartzeari dagokionez (Osakidetza, Berritzegune Hezkuntza, Emergentziak, Gurutze Gorria, Osasun Publikoa), 2018an irakasleei OINARRIZKO PRESTAKUNTZA SANITARIOA emateko proiektuarekin jarraitu da. Ekainean, prestakuntza-ikastaro bat egin zen Berritzegunean (lehen laguntza, bihotz-biriketako berpiztea, hil ala biziko urgentziak) eta urteko azken hiruhilekoan ikastaroak antolatu ziren, eskariaren arabera.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

2018an, JUDIMENDI OSASUNA-SALUD tokiko sarea finkatu da; sare hori 2015ean hasi zen, Osasun Publikoko eta Osakidetzako profesionalek urtebetez emandako osasun komunitarioko erreferenteen Prestakuntza Programatik eratorritako prozesu komunitarioak martxan jartzearen ondorioz.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

Osasun Sistema Nazionalean jardunbide egokiak identifikatzeko, biltzeko eta hedatzeko Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren azken deialdian (2017), EAEn 2014-2017 urteetan egindako Erorketen Prebentziorako Lantegiak aurkeztu ziren, eta Jardunbide Egokia kalifikazioa erdietsi zen, eta egiaztagiri hori 2018an jaso zen. Lorpen hori erorketen prebentziorako lantegietan kolaboratu zuten hainbat erakundetako –erakunde sanitarioak, gizarte-zerbitzuak, kultura, prebentzioa, kirolak, elkarteak eta abar– langileen artean zabaldu zen.

2019/02/12 Osasun sailburuordea

2018an, Tabako-kerik gabeko erakunde sanitarioen euskal sarearen talde teknikoan parte hartzen jarraitu da. Egiaztagiria lortzeko, lau ESI aurkeztu dira, eta bi ESIk egiaztagiria lortzeko prozesuan parte hartu da (Barrualde-Galdakao ESI eta Goierri-Urola Garaiko ESI). Lurraldeen arteko lana da, Tabakorik gabeko Erakunde Sanitarioen egiaztagiria sustatzeko, Europako ENSH sarearen barruan, tabakoaren kontsumoari buruzko araudiaren betetze-maila hobetuz. Lan hori profesionalek egiten dute: egiaztagiria lortu nahi duten Osakidetzaren ESIetako profesionalek, Osasunaren Sustapenekoek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzakoek.

2019/02/12 Osasun sailburuordea