Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Ebaluazioaren kultura sustatu, Osasun Erakunde lntegratuak kudeaketaren eta emaitza asistentzialen etengabeko hobekuntzara bideratuz

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Erakunde Sanitario Integratuen eredua hedatu ondoren, XI. Legegintzaldi honetan eredu horretan sakontzeko konpromiso hartzen dugu, ebaluazioaren kultura bultzatuz eta erakundeak etengabeko hobekuntzarantz orientatuz. Horrekin lotuta, azpimarratu egin behar da 2017an lortutako arrakasta, hain zuzen Debagoienako ESIak lortutako Joint Commission-aren nazioarteko egiaztapena, asistentzia-kalitateagatik, pazientearen segurtasunagatik eta prozesu klinikoak hobetzeagatik, eta integrazio asistentzialagatik Tolosaldeako ESIak lortutakoa.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Ebaluazioaren kultura bultzatze aldera, Osasun Sailak lantaldeak osatu ditu profil sanitario desberdinetako profesionalekin, Kontratu Programako dimentsioen ebaluazioan trebatzeko profesional horiek. Horrela, 2017 urtean 78 profesional trebatu dira kudeaketa-eredu berrian, Osasun Saileko zein Osakidetzako ESIetako profesionalak. 2018 urtean 8 profesional trebatu dira. (2019/05/08)

2019/05/08 Osasun sailburuordea

Bamberg Fundazioak bikaintasuna lortzeko egindako ahalegina aitortzen duen saria eman dio Osakidetzari, azken 34 urteetan zerbitzu publiko eta unibertsal gisa egindako ibilbideagatik, kudeaketan erakunde berritzailea izateagatik eta ematen dituen zerbitzuen kalitateagatik. Beste osasun-sistementzako erreferente bilakatu izana aitortu diote horrela Osakidetzari.

Berria
2017.eko ekainak 28
Osakidetzak saria jaso du Madrilen, ibilbide, antolaketa berritzaile eta zerbitzuen kalitateagatik
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Osasuna Garatzeko eta Integratzeko Institutuak (IDIS) «QH (Quality Healthcare) + 2 izar» egiaztagiria eman dio Bilbao Basurto Erakunde Sanitario Integratuari. Asistentzia-kalitatean bikaintasuna lortu izana aitortzen zaie erakunde sanitario publiko zein pribatuei egiaztagiri horrekin.

Berria
2017.eko azaroak 09
Bilbao Basurto ESIak IDIS Fundazioaren QH akreditazioa (Quality Healthcare) jaso du
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Estatuko TOP 20 sarietan hainbat sari lortu ditu Osakidetzak. Donostia Unibertsitate Ospitalea Ospitaleko Kudeaketa Globalagatik eta Bihotzeko eta Arnasketako zerbitzuengatik saritu dute, Zumarragako Ospitalea Kudeaketa Globalagatik, eta, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua, Arnasketa zerbitzuagatik. Gainera, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak beste aitortza bat ere jaso du, hain zuzen ere, Oñatiko Osasun Zentroak «Lehen mailako arretako ekipoen jardunbide egokiak populazio ebaluazioan» aitortza jaso du.

Berria
2017.eko azaroak 22
Osakidetzaren bikaintasuna saritu dute TOP 20 estatuko osasun sarietan
Berria
2018.eko urriak 25
Donostia Unibertsitate Ospitaleak TOP 20 sariak lortu ditu Ospitale-kudeaketa Orokorrean eta Nerbio-sistemaren Arlo Klinikoan
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Osakidetza saritu dute Eskualde mailako jardunbide egokien nazioarteko sarien bigarren edizioan. Eskualde Batuen Erakundeak (ORU Fogar) eta Nazio Batuen Garapen Programak elkarlanean antolatutako sariketak eskualdeen artean jardunbide egokiak partekatzea sustatu eta bultzatu nahi du.  Zehazki, Araba ESIko Salburuko Osasun Zentroko Erabakimen Azkarreko Erizaintzako Kontsulta eta Osakidetzako CareWell proiektua saritu dituzte.

Berria
2017.eko azaroak 29
Osakidetzak Nazioarteko Sariak jaso ditu Eskualdeetako Jardunbideko Oneko Sarien II. Edizioan
2018/01/31 Osasun sailburuordea

Bilbao Basurto Erakunde Sanitario Integratuak (OSI) erakunde bikainaren egiaztagiria lortu du presioko ultzeren eta zauri kronikoen kudeaketan. Egiaztagiri hori presioko ultzerak eta zauri kronikoak aztertzeko eta horien gaineko aholkularitza emateko zentro nazionalen egiaztapen batzordeak eman dio.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

RNAO-Ontarioko Erizainen Elkargoaren Best Practice Spotlight Organizations nazioarteko programaren baitan, Donostialdea ESIak eta Debabarrena ESIak Carlos III Osasun Institutuaren zainketen bikaintasunarekiko konpromisoaren garaikurra jaso dute Jardunbide Egokien Gidaliburuen ezarpenean erakutsi duten konpromisoagatik.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Osasun Erakundeen ebaluazioa sustatzeko helburuarekin, 2018ko Programa Kontratuaren bidez, pizgarriak eman dira Euskalit kudeaketa aurreratuko ereduan aurrera egiteko eta sakontzeko. Hartara, Euskalit eredu horren arabera ebaluatzen ari da Osasun Erakunde guztiak

Berria
2018.eko abenduak 11
Donostialdea ESIak Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lortu du
2019/01/17 Osasun sailburuordea

Haurren minbizi errefraktarioa tratatzeko proiektuak Inocente Inocente fundazioaren 40.000 euroko saria jaso du. Cristina Eguizabal Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko ikertzailea da taldeko burua.

Berria
2018.eko urriak 11
Haurren minbizi errefraktarioa tratatzeko euskal proiektu batek “Inocente Inocente” Fundazioaren saria jaso du
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2018an, zerbitzu-erakunde guztiek autoebaluazioa egin dute IEMAC tresnarekin, kronikotasunari arreta egitearen arloko aurrerapenak ebaluatzeko.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018. urtean, bi asistentzia-mailen arteko lankidetzaren pertzepzioa ebaluatu da D,AMOUR tresnarekin. 3.473 erantzun jaso dira, 2016ko azken ebaluazioan baino % 12 gehiago.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2019an, IEXPAC tresnarekin ebaluatuko da patologia kronikoak dauzkaten pazienteek jasotzen duten osasun-arretaren gainean duten asebetetze-maila. (2019-05-08)

2019/05/17 Osasun sailburuordea