Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Diziplina anitzeko ekipo profesionalak sortu, pazienteei arreta integrala emateko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko lehenengo seihileko honetan, talde soziosanitarioak sendotzen dihardugu. Izan ere, pazienteen kudeaketa integratu egokirako funtsezko elementuak baitira, kontuan hartuta titulartasun ezberdinetakoak direla osasun- eta gizarte-sistemetako arretarako eragileak.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Funtsezkoak diren bi erronka diseinatzen ari gara, mailaz-maila ezartzen joateko: “arreta aringarria behar duten pazienteen kudeaketa” eta “Osakidetzako ospitaletan ingresatuta dauden pazienteen alten kudeaketa”. 2017ko lehenengo seihilekoan 5 ESItan ari da bideratzen eta gainerako ESIetara 2017ko bigarren seihilekoan zabalduko delakoan gaude.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017an lantaldeak osatu dira zenbait ibilbide berriz diseinatu eta hedatzeko, hala nola patologia anitz duten pazienteena, bihotz-gutxiegitasunarena, eta biriketako butxadura kronikoaren gaixotasunari (BBKG) heltzeko ere.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

Uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren bidez (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa), erakunde sanitario integratuak egitura organiko bateratu gisa arautzen dira, lehen mailako arreta eta ospitaleko arreta barne hartuko dituztenak (EHAA, 133. zk.).

EHAA xedapena
2018.eko uztailak 11
100/2018 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzkoa.
2018/12/27 Osasun sailburuordea

2018an, landu da Osakidetzaren ingurunean ibilbide asistentzialak egiteko eta ebaluatzeko gida korporatiboaren lehen zirriborroa.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2018an, paziente pluripatologikoaren ibilbidearen dokumentua idazten aritu da. Dokumentu hori oso lagungarria izango da inplikatutako eragile guztien (esparru desberdinetako profesionalen, pazienteen eta hurbilekoen) arreta integraturako.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

Osakidetzan ibilbide asistentzialak prestatzeko eta ebaluatzeko gida korporatiboaren esparruan, erreminta bat –balioztapen-zerrenda– balioztatu da ibilbide horien kalitatea ebaluatzeko. (2019/05/10)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Lantalde bat sortu da paziente pluripatologikoaren ibilbidearen jarraipena programen kudeatzaile integralean (PKI) txertatzeko, historia klinikoaren barnean (Osabide Global) (2019/05/10).

2019/05/22 Osasun sailburuordea

 

 

Donostialdeko ESIak asistentzia-berrikuntza garrantzitsua jarri du martxan amatasun-arloan, emaginak ospitalean puerperiorako arretan sartzean; horrela, haurdunaldirako, erditzerako eta puerperiorako asistentziaren zirkuitua ixten da, zeina osasun-zentroan hasten baita. Horrela, Donostialdeko ESIa Euskadiko lehen zentro bilakatzen da eta Estatuan lehenengoetako bat praktika kliniko berritzaile hori sartzen, asistentzia-prozesu nagusi horren onerako.

Asistentzia-aldaketa garrantzitsu hori emakumeari beharrezko osasun-arreta eskaintzeko eta emaitza perinatal ona eskuratzeko egiten da. Haurdunaldia, erditzea eta puerperioa une bereziak dira, eta, hori dela eta, funtsezkoa da osasun-zentroetan egiten den lana (emaginak, erizainak, ginekologoak) ospitale-baliabidearekin koordinazioan.

Emaginak sartzeak hobekuntza oso garrantzitsua dakarkio asistentzia-kalitateari, batik bat arretaren alta ondoko jarraipenagatik eta emakumea eta jaioberria prozesuaren erdigune direlako. (2019/7/2)

 

2019/07/12 Osasun sailburuordea