Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Neurri berriak hartu gaixotasun horiek eta, batik bat, C hepatitisa goiz detektatzeko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2015ean onartutako C Hepatitisa Artatzeko estrategiaren barruan, 2016an onartu zen Jarduera Terapeutikorako Plana aplikatze aldera, 2018ko azaroaren 30rako, 6.911 pertsonari eman zaie antibiral berrien bidezko tratamendua, eta tratamendua amaitzean sendatzen direnen indizea % 97koa da. 2017ko urritik aurrera, gaixotasuna duten paziente guztientzat eskuragarria da tratamendua, duten fibrosi-maila dutela.

Berria
2017.eko ekainak 19
Eusko Jaurlaritzak C hepatitisa artatzeko Euskadin martxan jarri duen estrategiaren bidez, antibiral berriekin tratatu dira 4.000 pertsona baino gehiago
2018/12/21 Osasun sailburuordea

2017ko lehen seihilekoan, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin lankidetzan aritu gara “Lehen mailako arretan C hepatitisaren diagnostiko goiztiarra egiteko gomendioen gida” prestatzen.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

2017ean zehar, farmazia gehiago hasi dira gutxika-gutxika GIBaren test lasterrak egiteko programan parte hartzen. Horrela, dagoeneko 50 dira programarekin elkarlanean ari diren farmaziak.
2017ko urtarriletik irailera 2.007 test azkar egin dira farmazietan, eta guztira 12 izan dira GIBaren proban emaitza positiboa eman dutenak. Eta 2018ko urtarriletik eta irailera 1.685 test egin ziren, eta haietatik 6 (%0,4) izan ziren positiboak.

2018/12/21 Osasun sailburuordea

2018ko otsailean hasi zen farmazietan merkaturatzen GIBaren autotesta, etxean bertan egin ahal izateko. Urriaren 30erako, 1.076 unitate saldu dira euskal farmazietan.

2018/12/28 Osasun sailburuordea