Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. GIBa ez kutsatzeko prebentzio-programak sustatu arrisku‑taldeetan.

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osasuneko sailburuaren 2017ko apirilaren 11ko Agindua argitaratu da. Honen bidez, EAEn GIB, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko planak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko deialdia egiten da. 300.000 euro banatuko dira. Lehenetsi egingo dira gizatalde ahulenei zuzendutako programak, hala nola, gizonekin sexua duten gizonei, immigranteei, bide parenteraleko droga-erabiltzaileei eta prostituzioan dihardutenei zuzendutako programak.                                               

2017/07/19 Osasun sailburuordea

«Hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plan estrategikoa 2015-2018» egitasmoa ardatz hartuta lanean jarraitzen dute Osasun Sailak eta Osakidetzak. 2016ko memorian jasotzen denez, giza immunoeskasiaren birusaren beste 158 diagnostiko jakinarazi ziren urte horretan eta Euskadiko ospitaleetan 36 milioi eurotik gora gastatu ziren erretrobirusen kontrako tratamenduetan, 2015ean baino % 3 gehiago. Guztira 5.661 paziente artatu ziren.

GIBaren eta STIen Planaren 2017ko txostena aurkeztu da 2018ko ekainaren 29an. Nabarmentzekoak datu hauek: 133 kasu berri diagnostikatu dira Euskadin, 32,6 milioi euro bideratu dira erretrobirusen kontrako tratamenduetarako, eta 5.662 pertsona artatu dira.

HIESaren eta sexu-transmisiozko beste infekzio batzuen prebentziorako planaren bitartez koordinatu diren jardueren Urteko Memoria egin da. (2019/5/14)       

Berria
2017.eko irailak 20
Osasun sailak, Osakidetzak eta gizarte kolektiboek gizarteari eskatzen diote erne jarraitzeko GIB-aren aurrean
Berria
2018.eko ekainak 29
Jon Darponek alarmismoa baztertzera deitu du, baina erne ibiltzera, GIB eta sexu-transmisiozko infekzioak ez baitira artean iraganeko kontu bat
2019/05/22 Osasun sailburuordea

Euskadik —Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Gaixotasun Infekziosoen Unitatearen bitartez— eta Kataluniak parte hartzen dute Osasun Sistema Nazionalean esposizioaren aurretik profilaxia ezartzearen egingarritasunaren ebaluazioari buruzko azterketan. Azterketa hasi zuten 21 pazienteetatik 15ek jarraitzen dute.

2019/01/10 Osasun sailburuordea

Argitaratu da 2018ko maiatzaren 15eko Agindua, zeinaren bidez, GIB, C hepatitisa eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko planak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko deialdia egiten baita, 300.000 euroko zenbatekoz. Gizatalde kalteberei zuzentzen zaizkien jarduketei ematen zaie lehentasuna. Deialdi honen ondorioetarako, gizatalde kalteberatzat hartzen dira GIBa, CHBaren eta sexu-transmisiozko infekzioen eragin eta gaixotasun-maila handia dutenak, hala nola gizonezkoekin sexu-harremanak dituzten gizonezkoak, etorkinak, bide parenteraleko droga-erabiltzaileak eta prostituzioan aritzen direnak.

Berria
2018.eko maiatzak 16
Eusko Jaurlaritzak 300.000 euroko laguntzen deialdia egin du, GIB/Hiesa, C Hepatitisa eta sexu transmisioko infekzioak prebenitzeko eta kontrolatzeko jardueretarako
2018/11/29 Osasun sailburuordea

GIBaren autotesta farmazietan salgai ipini dela eta, prestakuntza-saioak egin dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargoetan. Ariketaren helburua da farmazialariek salmenta informazioduna egin dezatela, eta jarraibideak eskain ditzatela emaitza positiboa agertzen denean. Halaber, deribazio-txartel bat prestatu da emaitza positiboa agertzen denean erreferentziazko zentroak zein diren argibideak eskainiz. Euskadiko farmazia guztiei helarazi zaie txartel hori, autotesta saltzen den bakoitzean erosleari eman ahal izateko.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Honako Agindu hau argitaratu da: AGINDUA, 2019ko maiatzaren 29koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez EAEn GIBa/hiesa, C hepatitisa (CH) eta sexu-transmisiozko infekzioak (STI) prebenitzeko eta kontrolatzeko programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeei laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartzen baitira. Aurrekontu-zuzkidura: hirurehun mila (300.000) euro. (2019/07/11)

2019ko maiatzaren 29ko Agindua ebatzi  eta argitaratu egin da (EBAZPENA, 2019ko urriaren 3koa)Ebazpen horren bitartez, GIB/hiesa, C hepatitisa, eta sexu transmisiozko infekzioak prebenitzea eta kontrolatzea xede duten eta Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten ekimen sozialeko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak ematen dira. Laguntzen % 36 gizonekin sexua duten gizonei zuzendutako programetara bideratzen da,% 18 prostituzioan diharduten pertsonetara,% 14 droga injektatzen duten pertsonetara, % 12 laguntza emozionaleko programetara, % 12 diagnostiko goiztiarrerako programetara eta % 8 etorkinei zuzendutako jardueretara. (2019-10-11)

 

 

2019/11/25 Osasun sailburuordea

HIESaren Mundu Eguna (abenduak 1) dela eta, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak nabarmendu du prebentzioak jarraitzen duela GIBaren transmisioaren eta sexu-transmisiozko infekzioen aurrean oztoporik onena izaten. Sailburuak defendatu du Euskadik HIESaren eta STIren Euskal Planean aurreikusitako jarduketa-ildo guztiei aktibo eusteko egiten duen apustua, GIBaren prebentzioan eskuragarri dauden estrategia guztiak integratuz eta konbinatuz. Iaz, Osakidetzak erretrobirus-kontrako tratamenduen bidez 5.852 pazienteri eman zien arreta, guztira, eta, horretarako, 22,5 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin zuen. Era berean, azaroaren 25etik aurrera, , gainera, Osakidetzak hitzordua ematen du sexu-transmisiozko infekzioaren kontsultetan, klinikoki komeni den kasuetan GIBarekiko esposizio aurreko profilaxiaren tratamendua agintzeko. Infekzioa hartzeko arrisku handia duten pertsonentzako tratamendua da; hura aplikatzen zaie, beste neurri batzuek ez dutelako berengan eraginik izan.  Osasun sailburuak gogorarazi duenez, 2018an GIBaren 2.210 test laster egin ziren Euskadiko farmazietan; 883 autotest eman ziren etxean egiteko; 96 proba egin ziren Osakidetzako GIBeko kontsulta espezializatuetan, eta 125.593 kit-xiringa banatu ziren farmazietan beretan eta GKEen bidez. Halaber, pasa den ikasturtean, guztira 102 zentrotako 7.800 nerabek parte hartu zuten Euskadi osoko ikastetxeetan garatzen diren GIBa/hiesa, STIa eta nahi ez den haurdunaldia prebenitzeko programetan.  (2019/11/30)

 

2019/12/02 Osasun sailburuordea