Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Sexu-transmisiozko infekzioen prebentzioari buruz kontzientziatu gizartea, talde zaurgarrienengan arreta berezia jarrita

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Biztanleriaren artean GIBari eta HIESari buruzko informazioa zabaltzeko, 2017ko lehen seihilekoan hiru informazio-liburuxka editatu dira (“Zer esango zenuke HIESari buruz”, “Sexu-transmisiozko infekzioak” eta “Sexu segurua”), jende guztiari zuzenduak eta erreferentziako tokietan banatu direnak: ikastetxe, farmazia, osasunzainen artean, kultura-etxeetan, eta abar. 2019ko lehen seihilekoan berriz editatu dira hiru informazio-liburuxkak. (2019/05/14)

2019/05/22 Osasun sailburuordea

Abenduaren 1ean, Hiesaren Aurkako Munduko Egunean, Osasuneko sailburuak Bizkaiko Hiesaren Aurkako Herri Batzordearen 30. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartu zuen.

2018/01/25 Osasun sailburuordea

Azken ikasturtean, 2017-2018koan, guztira 95 ikastetxetako 6.100 ikaslek (2016-2017 ikasturtean beste 6.100 ikasle izan ziren guztira, 84 ikastetxetakoan orduan), sexu-harremanekin lotutako balizko arriskuen prebentzioari heltzen dion programa batean parte hartu dute. Zehazki gazteei zuzendutako programan, GIB/Hiesa, sexu transmisiozko beste infekzio batzuk eta nahi gabeko haurdunaldien prebentzioa bezalako gaiak lantzen dira. Programa Hiesa eta sexu transmisiozko beste infekzio batzuk prebenitzeko eta kontrolatzeko plan estrategikoaren barruan dago sartuta eta hezkuntzaren arloan ari da garatzen.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

2017ko bigarren seihilekotik aurrera, berrantolatu egin da Sexu-transmisiozko Infekzioen Gasteizko Kontsulta (Arabako ESI), horrelako gaixotasunengatik laguntza eskatzen duten paziente guztien integrazio asistentziala hobetzeko asmoz.

Euskadin berariazko hiru kontsultategi daude Sexu Transmisiozko Infekzioak artatzeko, Donostian, Gasteizen eta Bilbon, arreta espezializatua eskaini ahal izateko eta horrelako infekzioen prebentzio-lana egiteko.

2018/07/03 Osasun sailburuordea

Berritu egin da hezkuntzaren esparrura zuzendutako GIBa, sexu transmisioko infekzioak eta nahi ez den haurdunaldia prebenitzeko programaren material pedagogikoa. Zehazki, gazteentzako gida, irakasleentzako gisa eta sexu seguruari buruzko DVDa.

2018/12/28 Osasun sailburuordea