Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko Legea garatzeko dekretu bat onartu. Besteak beste, honako hauek jasoko ditu: koordinaziorako eta parte hartzeko bitartekoen antolaketa eta funtzionamendua; tabakoaren, zigarro elektronikoaren eta alkoholaren eskaintza murrizteko neurriak, eta Mendekotasunen Behatokiaren arauketa

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legean bildutako erakunde-egitura garatzen duen dekretuaren zirriborroa prestatu da. Testu horretan, Adikzioen Euskal Batzordea, Adikzioen Erakunde arteko Koordinazio Batzordea, Laguntzeko eta Asistentzia emateko organoa eta Adizkioen Behatokia arautzen dira , denak 1/2016 Legean aurreikusitakoak.

2017an eman da dekretua lantzen hasteko agindua eta aldez aurreko onarpen agindua ere bai. Horrez gain, Adikzioen Kontseiluak eta erakunde arteko batzordeak ere eman dute bakoitzak bere txostena.

2017/07/19 Osasun sailburuordea

25/2018 Dekretuak, otsailaren 20koak, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legean bildutako erakunde-egitura garatzen duenak, arautzen ditu aipatu lege horretan aurreikusten diren ondorengo organo hauek: Adikzioen Erakundearteko Koordinazio Batzordea, Adikzioen Euskal Batzordea, Laguntza eta Sorospen Organoa eta Euskadiko Adikzioen Behatokia.

Berria
2017.eko ekainak 14
Sortu da Adikzioen Euskal Kontseilua, adikzioen kontra borrokan dabiltzan gizarteko sektore guztien partaidetzarako organo gorena
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2018ko azaroaren 27an eta 28an, lan-jardunaldi bat antolatu zen Donostian tokiko erakundeekin eta udaltzaingoekin, eta bertan legezko drogen arloko eskaintza murriztearekin, ikuskapenarekin eta zigorrarekin lotzen diren zenbait alderdi jorratu ziren.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 6an, Adikzioen Euskal Kontseiluak bilera egin zuen, eta, bertan, Eusko Jaurlaritza adikzio-arloko seinaletikaren eta ikuskapenen inguruan izapidetzen ari den dekretu-proiektuen edukia aztertu zuten. (2019-05-06)

Berria
2019.eko maiatzak 06
Nekane Murga Sailburua, Adikzioen Euskal Kontseiluko buru
2019/05/09 Osasun sailburuordea