Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Mendekotasunen Euskal Autonomia Erkidegoko VII. Plana egin; mendekotasunak prebenitzeko programak eta ekintzak bilduko ditu, bereziki familia-, hezkuntza-, erkidego- eta lan-eremuetara bideratutakoak

Eremua: PERTSONAK
3 Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko ekainaren 1ean, Adikzioen Erakundearteko Batzordearen aurrean Adikzioen VII. Planaren zirriborroa aurkeztu zen. Ostean, ekainaren 14an, Adikzioen Euskal Kontseiluan aurkeztu zen dokumentua, organo horri baitagokio nahitaezko txostena egitea. Izapide horiek gainditu ondoren, 2017ko uztailaren 4ean Gobernu Kontseiluak VII. Adikzioen Plana onartu zuen eta urriaren 27an Eusko Legebiltzarraren aurrean aurkeztu zen.

VII. Plana 2017-2020 epealdirako plangintza eta koordinazio tresna izango da adikzioen arloan. Planean 16 helburu eta 50 ekintza daude zehaztuta, prebentziora eta osasuna sustatzera, substantzien eskaintza eta eskaria murriztera, eta arreta soziosanitariora eta gizarteratzea sustatzera bideratuta. Hiru ardatz horiez gain, zeharkako beste bi ere badaude, lidergoarekin eta koordinazioarekin lotuta bata, eta ezagutzarekin eta ebaluazioarekin lotuta bestea.

Berria
2017.eko uztailak 04
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Adikzioen VII. Plana onartu du (Gobernu Bilera 2017-07-04)
2018/01/25 Osasun sailburuordea

Laguntza ekonomikoak iragarri dira 2017ko (2017/08/28), 2018ko (2018/06/29) eta 2019ko (2019/07/18) ekitaldietan talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, arriskuak eta kalteak prebenitu eta gutxitzeko proiektuak mamitzeko, eta jarduera-eremuotan ohitura osasungarriak sustatzeko. Deialdi bakoitzari  2.618.400 euro esleitu zaio. Gaur arte, guztira, 7.855.200 € jarri da.

 

2019/07/23 Osasun sailburuordea

2017ko azaroaren 5ean, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuaren Sinposioa ospatu zen Deustuko Unibertsitatean, Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta parte-hartzearekin. Adikzioen «Prebentzioa zelan Birpentsatu» izan zen gaia.

2019/05/23 Osasun sailburuordea

2018ko irailaren 26an, Osasuneko sailburuak Euskadiko adikzioei buruzko 2017ko inkesta aurkeztu zuen. Datuek Euskadiko Adikzioen Planeko lehentasunak berresten dituzte. Ikerlanak drogaren eta substantziarik gabeko beste adikzio batzuen kontsumoaren prebalentzia eta pautak aztertzen ditu, baita bere bilakaera eta arazo horren inguruan herritarrek duten iritzia ere.

Berria
2018.eko irailak 26
Adikzioen gaineko inkesta. Euskadi 2017
2019/01/17 Osasun sailburuordea

2018ko apirilaren 13an antolatu zen Bilbaon portaera-adikzioei buruzko lantegi bat, adikzioen arloko profesionalei eta teknikariei zuzendua.

2018/12/28 Osasun sailburuordea

2018ko urrian, generoaren ikuspegitik egindako Euskadiko tabako-kontsumoari buruzko azterketa argitaratu zen.

2019/05/20 Osasun sailburuordea

2018ko urriaren 15ean, Osasun Sailak lagundu eta parte hartu zuen Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak antolatutako lanaren esparruan droga-kontsumoaren prebentzioari buruzko jardunaldian.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko abenduaren 5ean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuko zuzendariarekin batera, aurkeztu zuten “Drogak eta eskola” inkestaren IX. edizioa —Deustuko unibertsitateak Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean antolatua—.

2019/01/03 Osasun sailburuordea

2018ko Euskadiko Adikzioen Inkestan jasotako datuekin hiru txosten monografiko argitaratu dira, edari alkoholdunen kontsumoari, tabako kontsumoari eta kalamu kontsumoari buruzkoak, hurrenez hurren. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2018an, kalamu kontsumoaren gaineko kontzientziazioa bultzatzea eta arriskuak murriztea helburu duen erakusketa ibiltari bat Euskadiko zenbait herritan izan da. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

Jokabideekin lotutako adikzioen gaineko ezagutza zabaltzeari dagokionez, 2019an Drogomediak ausazko jokoei buruz egindako lana argitaratu da:  6. Txosten monografikoa. (2019/05/16)

2019/06/04 Osasun sailburuordea

2019ko maiatzaren 29an, Tabakorik gabeko Mundu Eguna zela eta, Nekane Murga sailburuak Osakidetzaren app berri bat aurkeztu zuen. “Programa konbinatua” izena du eta lagungarri izan nahi du, erretzaileek erretzearen ohiturari utz diezaioten. Programa erabiliz, on line kontsultak egin daitezke; halaber, erre gabe eman den denbora, irabazitako bizitza-egunak eta, besteak beste, hartutako erabakiari esker urreztu den dirua kontabilizatu ahal dira. Egun, tresna probatzen ari dira, Gasteizko lau osasun zentroetan: Aranbizkarra I eta II zentroetan, Lakuabizkarran eta Alde Zaharrean, hain zuzen. (2019/11/14) 

2019/12/18 Osasun sailburuordea

2019ko urriaren 29an, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordearen aurrean, Nekane Murga sailburuak eta Juanjo Aurekoetxea Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak, VII. Adikzio Planaren lenenengo ebaluaketa-txostena aurkeztu zuten. Plan honek orientatu, antolatu eta koordinatzen ditu euskal administrazio publikoek adikzioen alorrean garatzen dituzten estrategiak eta ekintzak; horretarako, osasun publikoan eta pertsonen behar espezifikoei eman beharreko atentzioan finkatzen dira.

VII. Adikzio Planak biltzen dituen 5 ardatz eta 50 jardueren ikuspegi orokorra eta balorazioa ematen ditu aurkeztutako txostenak. Gainera, plana onartu zenetik (2017ko uztailaren 4etik) 2018ko abenduaren 31ra bitartean egindakoen berri ematen du. (2019/11/14)

 

 

 

2019/12/18 Osasun sailburuordea

 

Uztailaren 18an argitaratu zen Osasun Sailburuaren Agindua, zeinen bidez laguntza ekonomikoen deialdia egiten baita talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen komunitateko prebentzio-programak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak egiteko, bai eta jarduera-esparru horietan jarrera osasungarriak sustatzeko ere, 2019ko ekitaldian. Deialdirako 2.618.400 euro erabiliko dira. (2019/11/14)

 

2019/12/18 Osasun sailburuordea

2019an zehar, Eusko Jaurlaritza prestakuntza eta koordinazio jarduerei ekin die, substantziarik gabeko adikzioen arloan. Esate baterako, 2019ko urriaren 17an, Deustuko Drogomenpekotasunen Institutuaren Symposiumean, Eusko Jaurlaritzaren finantzazioarekin, jokabide-adikzioak aztertu ziren, 200 pertsona parte hartu zutelarik. Eta hil horretako 24ean, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak jardunaldi teknikoa antolatu zuen Donostian, Valentziako Unibertsitateko adituen partaidetzarekin; 55 profesional bertaratu ziren, udaletatik, osasun publikotik eta Osakidetzatik.  (2019/11/14)

 

2019/12/18 Osasun sailburuordea

 

2019ko azaroan, 2017ko Adikzioen Inkestan oinarritutako laugarren txosten monografikoa argitaratu da, bertan jokabide-adikzioak aztertzen direlarik. (2019/11/14)

2019/12/18 Osasun sailburuordea

Ekoiztu berri den bideo baten bidez, berdinen arteko prebentzioa jorratzen da, kalamuaren kontsumoak izan ditzakeen arriskuen inguruan sentsibilizatzeko eta, osasun mentalari dagokionez, arrisku-pertzepzioa handitzeko gazte eta nerabeen artean. Tresna berri ha, orain pilotatzen ari da eta DBH. LH eta Batxilergoko ikasleei zuzenduko zaie. (2019/11/14)

 

2019/12/18 Osasun sailburuordea

5/2020 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, adikzioen arloko jardunbide egokien eta ibilbide profesionalaren aintzatespenak sortu eta zehazten dituena, argitartatu da. (2020/01/29)

2020/01/29 Osasun sailburuordea